Ekonomia eta Geografia Kontzeptuak: Definizioak Euskaraz

Geografia3,15 KB

Ekonomia eta Industria Termino Garrantzitsuenak

Ordainketa Balantza

Urtebeteko epean, herri bateko biztanleek atzerriko pertsonekin egiten dituzten transakzio ekonomiko guztiak sistematikoki jasotzen dituen agiria.

Enpresa Multinazionala

Kapitalak eta jarduerak estatu desberdinetan hedatuta dituen enpresa da. Adibidez: Nafarroako Volkswagen.

INI (Industria Nazionaleko Institutua)

Gerra Zibila eta gero, nazio defentsa eta politika autarkikoa bultzatzeko Espainiar Estatuak sortutako tresna politiko-administratibo eta ekonomikoa.

Lehengaiak

Landareetatik, animalietatik eta mineraletatik lortutako produktu guztiak dira, ondasunak (produktu landuak eta erdi landuak) sortzeko industriari zuzenduak.

  • Adibidez: Burdina, kotoia eta antzarak lehengaiak dira, industria jardueraren ostean auto, alkandora edo beste produktu batzuk bihurtzen direnak.

Energia Berriztagarriak

Agortzen ez diren energia iturriak dira, ohiko energiak (ikatza, gasa eta petrolioa) ordezkatzen dituztenak.

  • Hauek dira nagusiak: eguzki-energia, energia eolikoa, biomasa eta energia hidraulikoa.

Teknologia Parkea

Goi mailako teknologia sektoreen kokagunea da. Kokagune hauek txikiak dira, baina eraikuntzaren eta ingurumenaren kalitatea handia da. Bestalde, azpiegiturak onak izaten dira, komunikabideak batez ere.

ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak)

Enpresen gehiengoa osatzen dute eta lanpostuen %81a sortzen dute. Gehienak pribatuak dira eta aldaketen aurrean malgutasun eta arintasun handiagoarekin erreakzionatzen dute.

Sailkapena:

  • Txikiak: 0-50 langile.
  • Ertainak: 50-500 langile.

BPG (Barne Produktu Gordina)

Herri batek denbora tarte jakin batean (normalean urtebetean zehar) lortu duen "Produktu Nazionala" da, azken ondasun eta zerbitzuen multzoa, baina amortizaziorik gabe.

Industria Birmoldaketa

Merkatu sistema ireki eta lehiakorragoan aritzeko enpresen egokitzapenari eta berrantolaketari deritzo. Espainian 80ko hamarkadan gertatu zen, 70eko hamarkadako industria krisitik irteteko.

BUZ (Berrindustrializaziorako Guneak)

Premiazko Berrindustrializaziorako Guneak dira. Industria birmoldaketa prozesu bat jasan ondoren, leku hauetan industria berriak sortzeko inbertsioak eta zerga laguntzak aurreikusten dituen arau legal batek sortzen duen zonaldea. Adibidez: Bilboko Ezkerraldea, 80-90eko hamarkadan.

Landa Turismoa

Nekazaritza eta abeltzaintza eremuetan egiten den turismoa, normalean landa-etxeek osatzen duten sare turistiko batean. Naturarekin eta ingurunearekin loturiko turismo mota da.

Industrialdea

Fabrika edo industria multzoak eraikitzen diren eremua. Adibidez: Iruñeko Landabenen.

Garraioaren Oinarrizko Kontzeptuak

Garraioa

Lehengaiak, bidaiariak eta salgaiak tokiz aldatzea.

Garraiobideak

Garraiatzeko erabiltzen diren baliabideak.

Garraio Sarea

Garraioa ahalbidetzen duten azpiegiturak.

Garraio Sistema

Baliabideek eta azpiegiturek osatzen duten multzoa.

Deskargatu

PDF Word HTML