Turismoaren garrantzia Espainiako ekonomian
Turismoa biztanleriaren aldi bateko mugimendua da, aisialdian egiten dena. Espainian garrantzi handiko jarduera ekonomikoa da turismoa, bai bisitarien kopuruagatik eta bai ematen duen etekinagatik.
Sektorearen eragina eta datu ekonomikoak
Espainian, 2006. urtean biztanleria aktiboaren % 19,6 sektore honetan aritzen zen. Izan ere, turismoari esker oreka daiteke hein batean merkataritza-balantza, defizitarioa izan ohi baita. Hain zuzen ere, turismoaren bidez lorturiko diru-sarrerak esportazioen % 30aren bestekoak dira.
Urte askotan, masa-turismoaren hazkundea jarraitua eta ikusgarria izan da Espainian, eta munduko sailkapenean bigarren lekuan dago, AEBren atzetik eta Frantziaren aurretik. Jarduera turistikoaren hazkundea hoteleko gelen kopuruaren...