Industria Iraultzaren Gakoak: Jatorria, Garapena eta Ondorioak

Geografia4,3 KB

Industria Iraultzaren Sarrera

Zer da Industria Iraultza eta non hasi zen?

Industria Iraultza makinen erabileraren ondorioz sortutako aldaketa ekonomiko eta sozialen multzoa izan zen. Prozesu hau Britainia Handian hasi zen XVIII. mendean.

Industria Iraultzaren Faseak

Bi fase nagusi izan zituen:

  • Lehen Industria Iraultza
  • Bigarren Industria Iraultza

Eragin Nagusiak: Demografia eta Nekazaritza

Iraultzak aldaketa sakonak eragin zituen, batez ere demografian eta nekazaritzan.

Hazkunde Demografikoa Britainia Handian

XVIII. mendean, Britainia Handiko biztanleriak hazkunde demografiko handia izan zuen, jaiotza-tasa altuari eutsi eta heriotza-tasa nabarmen jaitsi zelako. Hauek izan ziren arrazoi nagusiak:

  • Izurri epidemikoen beherakada: Gaixotasun handien eragina murriztu zen.
  • Elikaduraren hobekuntza: Nekazaritzako berrikuntzei eta elikadura-ohitura berriei esker (artoa eta patata, esaterako), biztanleria hobeto elikatuta zegoen eta gutxiago gaixotzen zen.
  • Higienean izandako aurrerapenak: Xaboiaren erabilera orokortu zen.
  • Osasungintzaren hobekuntzak: Ospitale berriak eraiki ziren eta medikuntzan aurrerapenak egon ziren.

Nekazaritzako Berrikuntzak

Hazkunde hori ahalbidetzeko, berrikuntza garrantzitsuak aplikatu ziren nekazaritzan:

  • Nekazaritza-teknikak hobetu ziren.
  • Laborantza-sistemak aldatu ziren.
  • Burgesia lurrak erosten hasi zen, haietan inbertituz eta etekin ekonomikoak lortuz.

Ekoizpen Sistemaren Eraldaketa

Artisau-tailerretatik fabriketara

XVIII. mendera arte, manufaktura-lanak lantegi txikietan egiten ziren. Eskulangileek eskuz eta tresna sinpleekin lan egiten zuten, eta bakoitzak objektua osorik ekoizten zuen. XVIII. mendean, ordea, makinak asmatu zirenean, fabrikak sortzen hasi ziren Britainia Handian. Hauek instalazio handiak ziren, makineria eta langile ugari biltzen zituztenak.

Lanaren Banaketa eta Ondorioak

Fabrika-sistemak lan egiteko modua erabat aldatu zuen lanaren banaketa ezarriz. Horren ondorioz:

  • Langile bakoitza ekoizpen-prozesuaren ataza zehatz batean espezializatu zen.
  • Ordutegi finko eta zorrotzak ezarri ziren.

Garraioaren eta Energiaren Iraultza

Azpiegiturak eta Energia Iturri Berriak

Garapena sustatzeko, XVIII. mendean azpiegitura berriak eraiki ziren, hala nola kanalak eta errepideak. Gainera, ikatza lehengai eta energia-iturri nagusi bihurtu zen.

Lurrun Makinaren Aplikazioak

James Wattek hobetutako lurrun-makina funtsezkoa izan zen, eta aplikazio ugari izan zituen, besteak beste, nabigazioan (lurrunontziak) eta lurreko garraioan (tren-makina).

Gizartearen Egitura Berria

Burgesiaren Balioak

Industria-gizarte berrian, burgesia klase menderatzaile bihurtu zen. Haien balio nagusiak lana eta aurrezteko gaitasuna ziren.

Behe Mailako Klaseen Bizi Baldintzak

Gizartearen gehiengoa, ordea, egoera zailean bizi zen:

  • Nekazariak: Biztanleriaren zati handi bat osatzen zuten eta soldata eskasak zituzten.
  • Proletariotza: Industriako langileek osatzen zuten klase berri hau. Kalifikazio gutxi zuten, soldata oso baxuak jasotzen zituzten eta lan-lunaldi luzeak egiten zituzten (eguneko 12 ordu edo gehiago).
  • Etxeko zerbitzariak: Soldata baxuen truke lan egiten zuten, lanaldi luzeekin (12 ordu inguru), eta arratsalde libre bakarra izaten zuten astean.

Langile Mugimenduaren Hastapenak

Lehen Protestak eta Ludismoa

Fabriketan pilatuta eta lan- eta bizi-baldintza gogorren pean, langileak haien egoera hobetzeko antolatzen hasi ziren. Lehen erreakzioetako bat ludismoa izan zen, langile askok, beren lanpostuen mehatxutzat hartuta, makinak suntsitzen zituzten mugimendua.

Lehen Sindikatuen Sorrera

Denborarekin, langileek elkartzeko beharra ikusi zuten. Horrela sortu ziren lehen sindikatuak, hasieran elkarri laguntzeko sozietate gisa eratuak. Haien helburua gaixotzen ziren edo lanik gabe geratzen ziren kideei babesa ematea zen.

Deskargatu

PDF Word HTML