Nekazaritza Herrialde Azpigaratuetan eta Baserri Paisaiak

Geografia2,61 KB

Nekazaritza Herrialde Azpigaratuetan

Herrialde azpigaratuetan bi motatako nekazaritza ematen da: tradizionala eta sail handietakoa.

Nekazaritza Tradizionala eta Sail Handietakoa

Nekazaritza tradizionalean, jarduten duten nekazariek baliabide gutxi izaten dituzte eta familiaren mantenua lortzeko da. Baina toki askotan, enpresa multinazionalek sail handiak sortu dituzte beren interes ekonomikoekin lotuta daudenak.

Nolakoa da nekazaritza tradizionala?

  • Biziraupeneko nekazaritza da, jabetza txikiekin.
  • Nekazari familia elikatzea da bere helburua.

Nolakoa da sail handietako nekazaritza?

Oro har, herrialde tropikal azpigaratuetan izaten dira, batez ere, Afrikan, Erdialdeko Amerikan, Indian eta Asiaren hego-ekialdean.

Jatorria XVI. mendean kokatu behar dugu, Europako herrialdeek lehengaiak bilatzen zituztenean beren kolonietan. Gaur egun, globalizazioaren ondorioz, Europako eta Estatu Batuetako multinazionalek sail handi horiek kontrolatzen dituzte.

Gaur egungo ezaugarriak:
  • Esportaziorako nekazaritza da.
  • Horretarako komunikabide onenak behar dituzte: portuak, aireportuak, etab.

Baserri Paisaien Sailkapena

Baserri paisaiek natura aldatzen dute, hainbat irizpideren arabera sailkatzen direlarik:

a) Formaren arabera

  • Openfield edo sail irekiak: lur sail handi independenteak. Adibidez, Espainiako Hegoaldean (Andaluzia).
  • Bocage edo sail itxiak: Espainiako Kantauriko itsasertzean.

b) Laborantza-sistemaren arabera

  • Nekazaritza intentsiboa: Lurra ahalik eta gehiena aprobetxatu nahi izaten da. Laborantza teknika modernoak erabiltzen dituzte, errendimendu handia ematen baitute.
  • Nekazaritza estentsiboa: Lur sailak ez dira guztiz ustiatzen, zati bat lugorri uzten baita, hau da, erein gabe. Produktibitatea txikiagoa da intentsiboan baino.

c) Laboreen aniztasunaren arabera

  • Polilaborantza: Ustiategi berean zenbait landare espezie hazten direnean. Ekoizpena nekazari familiaren kontsumorako izaten da.
  • Monolaborantza: Ustiategi batean produktu bakar bat hazten denean. Errazagoa da makinak erabiltzea. Saltzeko ekoizten da.

d) Tamainaren arabera

  • Minifundioa: Landa etxaldeek 10 hektarea baino gutxiagoko azalera badute. (1 hektarea = 10.000 m²).
  • Latifundioa: Landa etxaldeek 100 hektarea baino gehiagoko azalera badute.

Deskargatu

PDF Word HTML