Turismoaren garrantzia Espainiako ekonomian
Turismoa biztanleriaren aldi bateko mugimendua da, aisialdian egiten dena. Espainian garrantzi handiko jarduera ekonomikoa da turismoa, bai bisitarien kopuruagatik eta bai ematen duen etekinagatik.
Sektorearen eragina eta datu ekonomikoak
Espainian, 2006. urtean biztanleria aktiboaren % 19,6 sektore honetan aritzen zen. Izan ere, turismoari esker oreka daiteke hein batean merkataritza-balantza, defizitarioa izan ohi baita. Hain zuzen ere, turismoaren bidez lorturiko diru-sarrerak esportazioen % 30aren bestekoak dira.
Urte askotan, masa-turismoaren hazkundea jarraitua eta ikusgarria izan da Espainian, eta munduko sailkapenean bigarren lekuan dago, AEBren atzetik eta Frantziaren aurretik. Jarduera turistikoaren hazkundea hoteleko gelen kopuruaren hazkundean eta hazkunde horrek sortutako diru-sarreren gehikuntzan islatzen da: BPG osoaren % 12, gutxi gorabehera.
Nazioarteko eta barneko turismoaren bilakaera
Gaur egungo datuei begira, nazioarteko turismoak sortutako diru-sarrera kopurua % 3,2 handitu zen 2011. urtearekin konparatuz. 2013. urtean hazi diren herrialdeak, turisten kopuruari begira, hauek dira:
- Erresuma Batua: 10,4 milioi.
- Errusia: azken boladetan gorakada nabarmena izan duena.
- Alemania: 9,8 milioi turista.
- Frantzia: 9,5 milioi.
- Ipar europarrak: 4,8 milioi bisitari.
Turismoaren banaketa geografikoa
Bisitari atzerritar gehien jaso zituen erkidegoa Katalunia izan zen iaz (15,5 milioi kanpotar bisitari, % 25,8), gero Balearrak (11,1 milioi bisitari atzerritar) eta jarraian Kanariar Uharteak eta Andaluzia. Igoerarik handiena Valentziako Erkidegoak izan zuen eta, alderantziz, Madrilek bisitariak galdu zituen, % 5,3ko jaitsiera jasotzean.
Barneko turismoak, 2012ko datuekin konparatuz, hobekuntza nabarmena izan du. Andaluzian, Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Gaztela eta Leonen du pisurik handiena barneko turismoak. Balearrak eta Kanariar Uharteak espezializatuagoak dira kanpotar turistak erakartzeko, eta balio baxuagoak dituzte arlo honetan. Ezin dugu ahaztu Espainiako hotel-eremuen ia % 40 Balearretan eta Kanarietan kontzentratzen dela.