Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Turismoaren Bilakaera Espainian: Ereduak eta Faktoreak

Geografia3,51 KB

Turismoaren Garrantzia eta Sailkapena

Turismoa: Aisi, negozio edo beste arrazoiengatik urte 1 baino gutxiagoko bidaiak dira. Hiru mota nagusi daude:

  • Hartzailea: Atzerritik datozen turistak.
  • Barne-turismoa: Herrialdearen barruan egiten diren bidaiak.
  • Igorlea: Atzerrira bidaiatzen dutenak.

Espainia turismo potentzia handia da.

Turismoaren Faktoreen Bilakaera

XX. mendeko hasieratik 1960ra arte

Turismo gutxi garatu zen. Hasieran, burgesiaren eta aristokraziaren kontua zen. Geroago, Frankoren isolamenduak eragina izan zuen.

1960tik aurrera: Hazkunde Izugarria

Turismoa masa fenomeno bihurtu zen.

2.1. Turismo Eredu Tradizionala eta Faktoreak (1960-1975 inguruan)

Gorakada bortitza izan zen aldi honetan. Faktoreak bi motatakoak izan ziren:

Kanpoko Faktoreak:
  1. Mendebaldeko
...
Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Bilakaera Espainian: Ereduak eta Faktoreak" »

Kanpoko bezeroak

Geografia7,82 KB

DEFINIZIOAK

Holding:jarduera ekonomiko desberdinetako empresak bere baitan biltzen dituen eta beste empresa batzuk osorik edo zatika bereganatzen dituen finantzaketa sozietatea,jarduera asko burutzen dituen makroenpresa sortzen da. Adibidez Espa. Rumasa  Empresa: Kontrolatzeko eta kudeatzeko ekonomia unitatea, eginkizun nagusitzat merkatuan saltzeko ondasunak eta zerbitzuak egiten dituena. Plataformalogistikoa: Zonalde konkretu bat da non operadore ezberdinek bat egiten duten, garraio ekintzak, logistika eta markantzien banaketa egiten duena Portulehorra: Barrialdeko intermodaleko terminalea da, errepide nagusiekin, trenbide sarearekin edo itsats terminalekin lotura duena,aduana kontrola egiteko gaitasuna du. Goi teknologiako industria: Ikerkuntzan

...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko bezeroak" »

Espainiako Trenbide Sareak eta Garraio Sistema

Geografia2,76 KB

Hona hemen iturri kartografiko bat. Oinarrizko mapa honek Espainiako trenbide-sareak irudikatzen ditu. Bertan ikus ditzakegu sare konbentzionala, abiadura handikoa eta bide estuko sareak. Sare erradiala da, Madril erdigunea delarik.

Garraio-sistema eta Bere Ezaugarriak

Garraioa pertsonak eta salgaiak leku geografikoen artean aldatzeko jarduera da. Garraio-sistema garraioa ahalbidetzen duten baliabideen eta azpiegituren multzoa da; finkoak (errepideak eta trenbideak…) eta mugikorrak (hegazkinak, trenak, autoak…) izan daitezke.

Garraio-sistemaren ezaugarri nagusiak

  • Inguru fisikoa: Erliebea oso gorabeheratsua denez, horrek zaildu eta garestitu egiten du garraio-sistema. Ondorioz, errentagarritasuna murriztu egiten da.
  • Lehorreko sarea: Erradiala
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbide Sareak eta Garraio Sistema" »

Espainiako Migrazio Mugimenduak: Demografia eta Historia

Geografia5,4 KB

Demografia: Migrazio-Mugimenduak Espainian

Migrazioak: Definizioa eta Kontzeptuak

Migrazioak biztanleriaren lekualdatzeak dira.

Termino hauek bereiz daitezke:

  • Emigrazioa: Biztanleria bere jatorrizko lekutik irtetea.
  • Immigrazioa: Biztanleria helmuga batera iristea.
  • Migrazio-saldoa: Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea.

Espainian migrazioek garrantzi handia izan dute eta oraindik biztanleriaren ezaugarri asko baldintzatzen dituzte.

Barne-Migrazioak Espainian

Herrialde baten mugen barruan gertatzen diren biztanleria-mugimenduak dira. Bi fase garrantzitsu bereiz daitezke:

  1. XIX. mendetik 1975era arte.
  2. 1975etik aurrera.

XIX. mendetik 1975era arteko barne-migrazioak

Bereziki XIX. mendearen azken herenean hasi ziren. Bolumena oso handia izan zen, 11...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Migrazio Mugimenduak: Demografia eta Historia" »

Espainiako Errepide-Sarearen Azterketa eta Egitura

Geografia2,82 KB

Espainiako Errepide-Sarearen Azterketa

Aztergai dugun mapa hau Espainiako errepide-sarearen mapa da. Gaikako mapa honen iturria Anaya Touring Club da eta 2008ko datuak eskaintzen dizkigu.

Legenda eta Sinbologia

Legendan azaltzen den bezala, mapan zehar agertzen diren elementuek honako hau adierazten dute:

  • Marra urdin zuzenak: Autobideak eta autobiak irudikatzen dituzte.
  • Puntutxo bidezko marra urdinak: Eraikitzen ari diren autobideak eta autobiak.
  • Marra gorriak: Bestelako errepideak.

Egitura Erradiala eta Bilakaera Historikoa

Mapan argi atzematen da Iberiar penintsulako errepide-sareak diseinu erradiala duela. Erdigunea Madrilen dago, eta sei ardatz ditu periferiako portu eta hiri nagusietara. Egitura honek eredu zentralistari erantzuten dio. XVIII....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errepide-Sarearen Azterketa eta Egitura" »

Turismoaren egoera eta bilakaera EAE-n

Geografia2,54 KB

Sarrera eta testuingurua

Turismoa EAE-n XIX. mendean hasi zen. Goiz hasi bazen ere, gerora beste erkidego batzuetan baino gutxiago garatu zen. 1960tik aurrera nagusitu zen turismo-eredua eguzki eta hondartza turismoa izan zen.

EAE-ko turismoaren abantailak eta baliabideak

EAE-ko turismoak zenbait abantaila ditu; adibidez, ez da beharrezkoa bide luzeak egitea bertako baliabideak disfrutatzeko, distantzia laburrak baitaude. Baliabide horien artean honakoak aurki ditzakegu:

  • Baliabide naturalak: eremu babestuak.
  • Kultura-baliabideak: gastronomia, arkitektura eta arte-ondarea (Guggenheim, Bilboko Arte Ederretako Museoa...).

Eskaintza eta azpiegiturak

Gure turismoaren ezaugarriak aztertuz, eskaintzak areagotu egin dira, leku-kopurua handitu baita: hotelak,...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren egoera eta bilakaera EAE-n" »

EAEko Industria Enpleguaren Mapa: Banaketaren Azterketa Lurraldeka

Geografia3,48 KB

EAEko Industria Enpleguaren Mapa: Azterketa

Maparen azterketa orokorra

Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria-enpleguen mapa aztertzen du. Mapak udalerrien mugak erakusten ditu, eta legendak industriako langile kopurua adierazten du kolore eta tamaina desberdineko zirkuluen bidez (handiena, 50.000 langiletik gora; txikiena, 500-1.000 langile artean). Zirkuluak udalerri bakoitzean kokatuta daude, herri nagusietako industria-enpleguari buruzko informazio zehatza emanez.

Orokorrean, industriaren kokapenak banaketa desorekatua erakusten du, historian zehar izandako garapenaren ondorioz. Probintzia bakoitzak errealitate desberdina du:

  • Eredu espaziala: Industriaren banaketak alderantzizko triangelu baten itxura hartzen du, erpinak
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Industria Enpleguaren Mapa: Banaketaren Azterketa Lurraldeka" »

Migrazioak Espainian: Barne eta Kanpo Mugimenduak

Geografia5,76 KB

Barruko Migrazioak

Herrialde baten barruan egiten diren mugimenduak dira. XIX. mendearen amaieratik 1975era arte garatu zen batez ere, eta ezaugarri hauek zituen:

  • Motibazio nagusia lana zen.
  • Emigranteak landa-guneetatik hiri industrializatuetara joaten ziren.
  • Batez ere prestakuntza-maila txikiko pertsonak izaten ziren.

Barruko Migrazio Mota Tradizionalak

  1. Urtaroko eta aldi baterako migrazioek XIX. mendearen amaieran eta 1960ra arte jo zuten gorena. Itzultzeko asmoz egiten zen, batzuetan nekazaritzari lotutako urtaroko lanak egiteko eta beste batzuetan eraikuntza, industria edo zerbitzuei lotutako aldi baterako lanetarako ziren.
  2. Nekazaritza exodoa 1900 eta 1975 bitartean gertatu zen batez ere. Iraupen luzekoa izaten zen, eta arrazoi nagusia diru-sarrera,
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazioak Espainian: Barne eta Kanpo Mugimenduak" »

Nekazaritza Euskadin: Egoera, Erronkak eta Etorkizuna

Geografia2,98 KB

Nekazaritza jardueraren garrantzia Euskadin

Nekazaritza jarduerak pisu txikia du Euskadiko ekonomian, bai lanean dauden biztanleen artean (2015ean, %1,3), bai BPGn (2015ean, %0,6). Hala ere, eskualdeen artean alde handiak daude. Sektore honek eginkizun garrantzitsua du, nekazaritza eta elikadura industrietarako, zein egurgintza eta papergintzarako lehen gaiak hornitzen baititu. Gainera, paisaiaren, naturaren eta kulturaren ondarea kontserbatzen laguntzen du.

Egoera demografikoa eta egitura

EAEko lurraldearen zati handi batean baldintzak zailak dira erliebearen ezaugarriak direla eta. 1960ko hamarkadatik aurrera, nekazaritzaren modernizazioak eta industriarako migrazioak biztanleriaren beherakada ekarri zuten. Gaur egun, biztanleria zahartuta dago...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Euskadin: Egoera, Erronkak eta Etorkizuna" »

Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak: Kontzeptu Gakoak

Geografia2,41 KB

Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak

Nekazaritza estentsiboa

Gehienbat tokiko baliabide naturalak erabiliz, teknologia handirik gabe (mekanizazioa salbu) eta lan-indar gutxirekin antolatutako nekazaritza-sistema da. Latifundio edo lursail zabaletan garatu ohi da, gehienetan produktu bakarrarekin. Hektareako errendimendu txikiak izaten ditu, baina handiak lan-unitate bakoitzeko.

NPB: Nekazaritza Politika Bateratua

Europar Batasuneko politika garrantzitsuenetariko bat da. Politika honek landa-munduari ematen zaizkion laguntzak kudeatzen ditu. Bere helburuak etapa desberdinetatik pasa dira: produkzioa bermatu, landako biztanleei bizi-maila duin bat ziurtatu, kontsumitzaileen segurtasuna bermatu, besteak beste. NPB-k Europar Batasunaren aurrekontuaren...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak: Kontzeptu Gakoak" »