Euskadiko eta Munduko Sektore Ekonomikoak eta Potentziak
Industria Potentziak
Industria potentzia tradizionalak: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia.
Beste potentzia batzuk: India, Brasil, Hegoafrika, Txina, Errusia.
Lehen Sektorea Gaur Egun
Lehen Sektorearen Datuak
- Herri garatuak: Biztanleria aktiboa: %1etik %5era. BPG-a: %4.
- Garatzen ari diren herriak: Biztanleria aktiboa: %50. BPG-an: %10.
Akuikultura
Uretako animaliak eta landare-organismoak leku itxian haztea da.
Lehen Sektorea Euskadin
- Sektoreak garrantzia galdu du: biztanleria landuna %2, BPG-an %15.
- Kalitatezko produktuak ekoizten dira, bertako kontsumorako.
- Ustialdi bataz besteko tamaina txikia da.
- Belaunaldi arteko erreleboaren arazoa dago.
Industria Euskadin
Enpresa Motak Euskadin
Industria multinazionalak egon arren, enpresa gehienak txikiak eta ertainak dira (kooperatibak).
Kooperatibak
Elkarte autonomoa da. Sortu duten pertsonak jabeak dira eta kudeaketa demokratikoki egiten da.
Industriaren Tertziarizazioa
Produktuaren kalitatea hobetzeko eta lehiakorragoak izateko, zerbitzu periferikoak garatzen dituzte industriek. Zerbitzu horiek ez daude zuzenean lotuta ekoizpen-prozesuarekin, baina oinarrizkotzat hartzen dira enpresak ondo funtziona dezan.
Nazioarteko Turismo-Fluxuak
Turismoko helmuga nagusiak: Frantzia, Estatu Batuak, Espainia eta Txina.
Beste Zerbitzu Batzuk
Finantza Zerbitzua
Dirua kudeatzeari, inbertitzeari, mailegatzeari eta aurrezteari lotutako jarduera eta negozio guztiak biltzen dituzte.
Mass Media (Komunikabide Sozialak)
Publiko orokorra informatzen eta jakinaren gainean jartzen dutenak. Esaterako: prentsa idatzia, irratia, zinema eta telebista.
Zerbitzuak Euskadin
Ezaugarri Orokorrak
- BPG-an: %70
- Biztanleria aktiboa: %70
Merkataritza
- Kanpo-merkataritza: Esportazioa nabarmentzen da.
- Barne-merkataritza: Azalera handiko saltokiak eta denda txikiak daude.
Garraioa
- Errepide sarea: Salgaien %80tik gora errepidetik garraiatzen da.
- Trenbide sarea
- Portuak: Bi portu nagusi: Bilbo eta Pasaia.
- Aireportuak: Hiru aireportu: Loiukoa, Forondakoa eta Hondarribikoa.
Turismoa
Aipatzekoak: hiri-turismoa (Bilbo eta Donostia), landa-turismoa eta turismo gastronomikoa.