DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Landa-paisaiak: faktore fisiko eta giza eragileak

Geografia2,63 KB

Landa-paisaietako faktore erabakigarriak

Munduan landa-paisaia ugari daude, faktore fisikoen eta giza faktoreen eraginaren ondorioz. Hauek dira faktore fisiko garrantzitsuenak eta giza faktore aipagarrienak:

Faktore fisiko garrantzitsuenak

  • Erliebea: Eremu agrarioen malda edo eguzki-arekiko orientazioa erliebearen araberakoak dira.
  • Klima: Tenperatura eta hezetasuna klimaren mendekoa dira eta landare- eta abeltzaintza-jarduerak baldintzatzen dituzte.
  • Lurzorua: Lurzoruaren gatzatasuna edo azidotasuna erabakigarriak dira horretan egingo den nekazaritza-jarduerarako.

Giza faktore aipagarrienak

  • Demografia: Biztanleria dentsitate handiko lurraldeetan ekoizpen handiagoa behar da elikagai gehiago lortzeko.
  • Teknologia: Teknologiaren garapen-mailaren arabera
...
Jarraitu irakurtzen "Landa-paisaiak: faktore fisiko eta giza eragileak" »

Demografia: Definizioa, Faktoreak eta Migrazioak

Geografia2,78 KB

Demografia: Definizioa eta Aldagaiak

Demografia lurralde jakin bateko biztanleria ikertzen duen zientzia da. Honako hauek aztertzen ditu:

  • Biztanle kopurua
  • Biztanleriaren dinamika
  • Lekualdaketak (migrazioak)
  • Biztanleriaren egitura (adinaren, sexuaren eta lan-jardueraren arabera)

Jaiotza-tasaren Faktoreak

Hainbat faktorek eragiten dute jaiotza-tasan:

  • Faktore Ekonomikoak: Krisialdietan eta oparoaldietan eragina du. Landa-gizarteetan, seme-alabek lan egiten dutenez, jaiotza-tasa altua izan ohi da. Hiriko gizarteetan, berriz, jaiotza-tasa baxuagoa izaten da, seme-alabak heztea garestiagoa delako.
  • Faktore Kulturalak: Erlijio-sinesmenek eragina dute.
  • Faktore Sozialak: Emakumeak lan munduan sartu diren eta zenbat seme-alaba izan nahi dituzten erabakitzeko eskubidea
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia: Definizioa, Faktoreak eta Migrazioak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Sistemaren Analisia

Geografia2,5 KB

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek osatzen duten sisteman, hirien ezaugarrietan oinarritutako hierarkia ageri da: demografiaren neurria, eginkizunak eta eragin-eremuaren hedadura. Horrez gain, hirien arteko harremanak eta Espainiako edo Europako beste sistema batzuekiko loturak ere kontuan hartzen dira.

1. Hiriburuen Euskadiko nukleo anitzeko sistema

Hierarkia horren gailurrean Euskadiko nukleo anitzeko sistema dago, hiru hiri nagusik osatua:

  • Bilboko eremu metropolitarra: Euskadiko demografia-aglomerazio handiena da. Eginkizun nagusiak hirugarren sektorekoak dira eta estatu mailako lotura estuak ditu. Madrilen atzetik, eragin-eremu garrantzitsua du, nazioarteko harremanak portuaren eta Loiuko aireportuaren bidez bideratuz.
  • Donostia: Neurri txikiagoko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Sistemaren Analisia" »

Migrazio Mugimenduak: Barruko eta Kanpoko Fluxuen Historia

Geografia4,18 KB

1. Barruko Migrazioa

1.1. Migrazio Tradizionala (1975era arte)

1.1.1. Migrazio motak eta ezaugarriak:

  • a) Urtarokoa: Aldi baterako mugimenduak.
  • b) Nekazari-exodoa: Jomuga hiriak ziren, izaera iraunkorrekoa. Arrazoia: XX. mendean landa-eremuan lan-esku gehiegi zegoen. Madril, Bartzelona eta Euskadira zuzendutako pausoz pausoko migrazioa izan zen.

Bilakaera historikoa:

  • Gerra Zibila: Exodoa gelditu egin zen, hirien hornikuntza arazoak zirela eta.
  • 1950-1975: Exodo bolumen handia gertatu zen. Hazkunde demografikoa, nekazaritzaren mekanizazioa, industria-goraldia eta turismoaren booma izan ziren eragile nagusiak. Jomugak: uharteak, Madril eta Mediterraneoko ardatza.
  • 1975etik aurrera: Beherakada gertatu zen, industriak erakargarritasuna galdu zuelako eta kanpokoak
...
Jarraitu irakurtzen "Migrazio Mugimenduak: Barruko eta Kanpoko Fluxuen Historia" »

Historiaurrea: Paleolitotik Metal Aroraino

Geografia2,91 KB

Behe Paleolitoa

  • Homo antecessor (Atapuerca) = Homo erectus.
  • K.a. 350.000 urte.
  • Zakar landutako aizkorak: chopper-ak.
  • Manzanares ibaiaren ertzetan, Tajoren arroan, Torralba eta Ambrona (Soria).
  • Harrapakaria.
  • Taldetan bizi da.
  • Ibiltaria.

Erdi Paleolitoa

  • Homo neanderthal.
  • K.a. 100.000-35.000 urte.
  • Europan bakarrik zegoen.
  • Begi urdinak eta ilehoriak ziren.
  • Tresna espezializatuak.
  • Sua menperatzen zuten.
  • Fededunak: hilak zaintzen zituzten.
  • Morin (Kantabria), Cova Negra (Valentzia), Gibraltar.

Goi Paleolitoa

  • Homo sapiens cromagnon.
  • 35.000-10.000 urte.
  • Gure arbaso zuzenak.
  • Lehen tresnak (hezurrak, adarrak, maskorrak...).
  • Haitzetan eta labarretan bizi.
  • Altamira, Tito Bustillo, Isturitze, Praileaitz, Ekain...
  • Labar-artea:
    1. Bizkaiko golkoan.
    2. Errealistak.
    3. Kolore anitz.
    4. Abere ugari;
...
Jarraitu irakurtzen "Historiaurrea: Paleolitotik Metal Aroraino" »

Nekazaritza, Arrantza eta Abeltzaintza: Faktoreak eta Motak

Geografia3,52 KB

Faktore fisikoak eta giza faktoreak

Lehen sektoreko jardueretan hainbat faktorek eragiten dute:

Faktore fisikoak

  • Klima: tenperatura, eguzkialdia eta hezetasuna.
  • Erliebea: altitudea.
  • Lurzorua: berezko ezaugarriak.

Giza faktoreak

  • Biztanleriaren bolumena eta landutako lurra.
  • Teknikak, errendimendua, ekoizpena, kontsumoa eta merkatua.
  • Globalizazioa, salmenta eta lehiakortasuna.
  • Politika: nekazaritza-politika eta ingurumen-politika.

Nekazaritza motak herrialdeen arabera

Herrialde garatuak: Merkatuko nekazaritza

Ekoizpenaren espezializazioa eta labore bakarreko sistemak (monolaborantza) dira nagusi. Ezaugarri nagusiak honakoak dira:

  • Mekanizazioa eta laborantza-teknika modernoen aplikazioa (ongarriak).
  • Eragina: prezioen jaitsiera merkatuan.
  • Garraio bereziei esker,
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza, Arrantza eta Abeltzaintza: Faktoreak eta Motak" »

Hiri industrialak, desindustrializazioa eta hirien planak

Geografia3,38 KB

Jende, kultura, politika, ekonomiak, abantaila handiak, egoitzak, ekoizpen guneak, nazioarteko truke gehienak, urbanizazio pribatuak, baztertutako inguruetan, lurzoru, joan-etorriak.

Hiri industrialen sorrera eta ezaugarriak

Hiri industrialak industriaren ondorioz sortu ziren. Izan ere, fabrikak eta trena jaio zirenean, langile gehiago behar izan ziren, eta hirietako biztanleria izugarri hazi zen. Bizitegi-auzo berriak eratu ziren, eta eraikuntza eta ingurunearen ezaugarriak industria jarduerekin lotuta zeuden.

Gizarte-klaseak eta etxebizitza egoerak

Klase sozialen bizi-baldintzak ezberdinak izan ziren batzuetan eta besteetan. Langileen auzoak kanpoaldean zeuden, etxebizitza xumeetan eta osasun-baldintza txarrak zituzten; burgesen auzoak zabalagoak...

Jarraitu irakurtzen "Hiri industrialak, desindustrializazioa eta hirien planak" »

Euskal Herriko Demografia eta Urbanizazioaren Bilakaera

Geografia3,51 KB

Euskal Herriko Biztanleriaren Banaketa eta Desoreka

Evoluzio Demografikoa

  • Aintzinako Erregimen Demografikoa: XX. mende hasiera arte.
  • Trantsizio Demografikoa: 1900etik 1975era.
  • Erregimen Demografiko Modernoa: 1975. urtetik aurrera.

Migrazio Fluxuak

Barne Migrazioak

  • Tradiziozkoak: XX. mende hasieran.
  • Gerra Zibilean eta Gerraostean.
  • 1950-1975: Loraldia.
  • 1975etik aurrera: Beherakada.

Migrazioak EAE-n

XX. mendeko bigarren hamarkadara arte.

Kanpo Migrazioak: Bi Loraldiko Bi Krisialdi

  • Lehenengo loraldia: XIX. mende erdialdetik 1914 arte.
  • Bi mundu gerren artean.
  • 1945-1960: Loraldia.
  • 1960an: Krisialdia.

Europa Barneko Migrazioa

  • 1950era arte: Gehienak Frantziara.
  • 1950-1973: Loraldia (Europa berrindartzea, Espainiatik kanpora joatea).
  • 1973ko krisiak migrazioak jaitsi zituen.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Demografia eta Urbanizazioaren Bilakaera" »

Erdi Aroko Gizartea: Nekazaritza, Merkataritza eta Hirien Hazkundea

Geografia3,14 KB

Nekazaritza Hobekuntzak eta haien Eraginak

XIII. mendean, nekazaritzan hainbat hobekuntza garrantzitsu gertatu ziren:

  1. Lur gehiago landu zituzten: basoak bota eta zingirak lehortu zituzten ekoizpena handitzeko.
  2. Teknika berriak erabili zituzten: hala nola, gurpil-goldak, errotak eta ureztatze-sistema eraginkorragoak.
  3. Labore berriak sartu zituzten, elikadura dibertsifikatuz.

Ondorioz, elikadura hobetu zen, gosearen mehatxua gutxitu eta biztanleriaren kopurua nabarmen handitu zen.

Merkataritzaren Garapena Erdi Aroan

XII. mendetik aurrera, merkataritza asko garatu zen, biztanleria hazi zelako eta produktuen eskaera handitu zelako. Salgaiak bi bide nagusitatik garraiatzen zituzten:

  • Lehorrez: gurdietan, bide-sareak erabiliz.
  • Itsasoz: Itsaso Baltikotik eta
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Gizartea: Nekazaritza, Merkataritza eta Hirien Hazkundea" »

Espainiako eta Euskal Herriko Ibai Isurialdeak: Ezaugarriak

Geografia8,18 KB

Espainiako Ibai Isurialdeak

Zer dira Ibai Isurialdeak?

Isurialde hidrografikoa urak itsaso edo ozeano berera isurtzen dituzten ibai-arroen multzoa da.

Espainiako Isurialde Nagusiak

Penintsulako ibaiak hiru isurialde hidrografiko nagusitan banatzen dira:

  • Kantauri isurialdea
  • Isurialde atlantikoa
  • Mediterraneo isurialdea

Kantauri Isurialdea

Kokapena: Kantauriar erlaitza eta Galiziako iparraldea hartzen ditu.

Ezaugarriak:

  • Ibai laburrak dira, kostaldetik hurbil dauden mendietan jaiotzen direlako.
  • Ibaiadar ugari eta txikiak dituzte.
  • Jaiolekutik itsasoraino (oinarrizko maila) malda handia dute.
  • Higadura txikiagoa dute, maldak landarez estaliak daudelako eta kareharria nagusi delako (iragazkorra).
  • Ur-emari handikoak dira (gehienbat neguan, gutxiago udan) eta erregimen
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskal Herriko Ibai Isurialdeak: Ezaugarriak" »