DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Iberiar Penintsulako Ibaiak: Isurialdeen Azterketa

Geografia2,23 KB

Iberiar Penintsulako Ibaiak

Isurialde Hidrografikoak

Urak itsaso berera isurtzen dituzten ibaien multzoa da isurialde hidrografikoa. Iberiar penintsulan, disimetria handia dago isurialde atlantikoaren eta Bizkaiko golkoaren isurialdearen, eta isurialde mediterraneoaren artean. Hau Goi-lautada Iberiar mendikatetik mendebalderantz inklinatuta dagoelako da.

Bizkaiko Golkoaren Isurialdea

Ibai laburrak dira, kostatik hurbil dauden mendietan sortzen direnak. Higatze-indar handia dute, sorreratik bokaleraino desnibel handia dutenez. Emaritsuak dira eta erregimen nahiko erregularrekoak, prezipitazioak ugariak eta konstanteak direlako. Inguruabar hauek eta topografia malkartsua aprobetxatuz, urtegiak eraiki dira, ekoizpen hidroelektrikora bideratuak.

Atlantikoko

...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Ibaiak: Isurialdeen Azterketa" »

Populazio Piramideak: Motak eta Ezaugarriak

Geografia2,5 KB

Populazio piramideak biztanleriaren sexu eta adin egiturak erakusten dituzten grafikoak dira. Horrez gain, beraietan, beste zenbait gertakizun demografiko, politiko, sozial eta ekonomikoren berri ere aurki daiteke: gerra-aldiak, izurriteak, jaiotzaren aldeko estatu-politikak, migrazio-mugimendu handiak, garapen ekonomikoa, etab.

Erregimen demografikoaren arabera, populazio piramideek forma desberdinak izaten dituzte. Garrantzitsuenak pagoda (hedakorra), kanpaia (gelditua) eta urni-forma (regresiboa) dira.

Teknikoki, barra-grafikoak dira, bi ardatzen inguruan antolatuak. Ardatz bat goitik beherakoa da eta bertan biztanleak adinaren arabera, bost urteko mailatan sailkatzen dira, zerotik ehuneraino (0-4, 5-9, 10-14, etab.). Beste ardatza ezkerretik...

Jarraitu irakurtzen "Populazio Piramideak: Motak eta Ezaugarriak" »

Espainiako Demografia: Immigrazioa eta Etorkizuneko Joerak

Geografia2,53 KB

Immigrazioaren ondorioak

  • Ondorio demografikoak: Biztanleriaren hazkundea dakar.
  • Ondorio ekonomikoak: Biztanleria aktiboaren igoera, lanpostu kaskarrak eta etxeko zerbitzuak; arazo batzuekin lotuta ere egon daiteke.
  • Gizarte-ondorioak: Jokabide xenofobo eta arrazistak, lan-baldintza gogorrak, bizi-baldintza txarrak auzo marjinaletan, delituen eta bide txarreko bizimoduen egoztea, eta integrazio-zailtasunak.

Espainiako biztanleriaren etorkizuna

Jaiotza-tasa eta ugalkortasuna

Jaiotza-tasak gora egingo du urte batzuetan, baina 2010-2020 bitartean ziurrenik behera egingo du. INEren arabera, ugalkortasunak gora egingo du 2030era arte; ordutik aurrera egonkortu egingo da, eta emakume bakoitzak 1,53 seme-alaba izatera helduko da.

Heriotza-tasa

Gaur egun txikia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Demografia: Immigrazioa eta Etorkizuneko Joerak" »

Banaketa intentsiboa

Geografia2,74 KB

-Nekazaritza tradizionalaren aniztasuna


6-1 Nekazaritza ibiltaria


Mozketa eta erreketa bidezko nekazaritza da, laborantza Sistemarik arkaikoena. Tropikoen arteko eremuan erabiltzen jarraitzen dute: Kongo eta Amazonas ibaien arroetan.

Biziraupeneko nekazaritza da; beraz, ahalik eta Produktu mota gehien hazten dute. Sabanan Zerealak (artatxikia-mijo eta basartoa-sorgo) dira nagusi. Oihanean, berriz, tuberkuluak (ñamea-patata antzekoa, taroa eta manioka-mandioca).

Nekazaritza estentsiboa eta produktibitate txikikoa da. Azken Hamarkadetan hazkunde demografikoagatik basoa soiltzea ekarri du. Lurrei 5 urteko atseden denbora ez zaie ematen, Honen ondorioz agortzen ari dira biziraupena arriskuan jartzen.

6-2 Sabanako nekazaritza


Herrialde tropìkaletan...

Jarraitu irakurtzen "Banaketa intentsiboa" »

Euskal Ekonomiaren Sektoreak: Bilakaera eta Egitura

Geografia3,39 KB

1. Zerbitzuak: Euskal Ekonomiaren Tertziarizazioa

Euskadin, zerbitzuen sektoreak biztanleria aktiboaren parte handiena hartzen du. Euskal ekonomia tertziarizatua dago gaur egun, nahiz eta tradizio handiko jarduerak (metalak, kasu) desagertu diren. Zerbitzuen hazkundea 60ko hamarkadatik aurrera eman da, faktore hauen ondorioz:

  • Industriaren bultzada: Hainbat jarduera osagarriren beharra sortu zen, hala nola finantzak eta garraioa.
  • Bizi-mailaren hobekuntza: Biztanleen eskaria aisiara zabaldu da.
  • 70-80ko krisi ekonomikoa: Pertsona asko sektore tradizionaletatik kanpo geratu ziren.
  • Zerbitzu publikoen hazkundea.

1.1. Merkataritza

Euskadin gora egin du atzerriarekiko salerosketak, moneta bakarra eta salgaien ibilbide librea bermatzen duten arauei esker....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Ekonomiaren Sektoreak: Bilakaera eta Egitura" »

Lehen Sektorea: Nekazaritza eta Arrantza EBn eta Espainian

Geografia2,67 KB

Europar Batasuneko Lehen Sektorea

Ezaugarriak: Biztanleria aktiboaren % 4k jarduten du sektore honetan, baina alde handia dago herrialdeen artean. Batzuk ekoizle handiak dira ardoan, olibetan eta abarretan. EB elikagaien esportatzaile nagusia eta inportatzaile handia da.

Nekazaritza Politika Erkidea (NPB)

NPBren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Lehiakortasuna hobetzea eta kalitatea bermatzea.
  • Elikagai osasuntsuen ekoizpena ziurtatzea.
  • Animalien osasun-baldintzak eta ongizatea hobetzea.
  • Ingurumena zaintzea eta errentei laguntzak ematea.
  • Landa-ekonomia iraunkorra eta dinamikoa lortzea eskualde guztietan.

Arrantza Politika Erkidea (APB)

EB arrantza-produktuen munduko hirugarren ekoizlea da, baina inportatu egin behar du. Herrialde ekoizle nagusiak Espainia,

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea: Nekazaritza eta Arrantza EBn eta Espainian" »

Espainiako Inmigrazioa: 2010eko Mapa eta Analisia

Geografia2,69 KB

Espainiako Inmigrazioaren Maparen Iruzkina

Sailkapena

Espainiako koropletako mapa tematikoa da, proiekziorik eta eskalarik gabekoa. Leiendak probintziaka 2010ean biztanlerian dagoen kanpotarren portzentajea aztertzen du.

Irakurketa

Kanpotarrak Sunbeltan, Madrilen eta bere metropolian, eta uharteetan kokatzen dira. Gutxiengoak, berriz, Extremaduran, mendebaldeko Andaluzian eta barrualdean daude.

Definizioak

Demografia: Biztanleria kuantitatiboki aztertzen duen zientzia da. Horretarako, iturri demografikoak behar ditu:

  • Zentsua
  • Udal errolda
  • Erregistro zibila
  • Estatistikak
  • Inkestak

Kanpoko Migrazioak

Joera Historikoa eta Datuak

Betidanik izandako fenomenoa da, baina 90eko hamarkadatik aurrera gora egin du. 2009ko datuen arabera, biztanleriaren %12 atzerritarra...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Inmigrazioa: 2010eko Mapa eta Analisia" »

Espainiako Lurralde Antolaketa eta EAEren Egitura

Geografia2,66 KB

Espainiako Lurralde Antolaketa

Espainia udalerrietan, probintzietan, autonomia erkidegoetan eta hiri autonomoetan dago antolatuta:

Udalerriak

8.100 udalerri baino gehiago daude. Udalek gobernatzen eta administratzen dituzte udalerriak, eta udaleko kideak zinegotziak eta alkatea dira.

Probintziak

Udalak 50 probintziatan daude antolatuta, eta probintzietako diputazioen edo beste erakunde ordezkatzaile batzuen ardura da hori. Uharteek beren administrazio propioa dute: Kanarietan Cabildoak eta Balearretan Kontseiluak.

Autonomia Erkidegoak eta Hiri Autonomoak

Probintziak 17 autonomia erkidegotan eta 2 hiri autonomoetan daude antolatuta.

Autonomia Erkidegoen Egitura

Autonomia erkidego bakoitzak autonomia estatutua du, eta hor jasotzen da zein eskumen dituen

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Lurralde Antolaketa eta EAEren Egitura" »

Munduko Kontinenteak eta Klima Eremuak: Geografia Fisikoa

Geografia2,63 KB

Munduko Kontinenteak

  • Afrika

    Oso kontinente trinko eta uniformea da. Nabarmentzekoak dira goi-ordokiak eta arroak.

  • Amerika

    Ozeano Atlantikoak eta Ozeano Bareak bereizten dute. Mendebaldean, mendi gazteak; erdialdean, goi-ordoki eta lautada zabalak; eta, ekialdean, mendigune zahar oso higatuak. Amerika hiru unitate handitan banatuta dago: Ipar Amerika, Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika.

  • Asia

    Lur-masa handia da: goi-ordoki zabalak iparraldean; mendikate garaiak erdialdean; eta hegoaldean uharteak.

  • Europa

    Bi kontinenteen arteko mugak Ural eta Kaukaso mendiak dira, eta Kaspiar Itsasoa eta Itsaso Beltza ere. Zaila da Europa eta Asia arteko muga non dagoen zehaztea.

  • Ozeania

    Uharteak askotarikoak dira. Lau multzo nagusi osatzen dituzte: Australasia, Melanesia,

...

Jarraitu irakurtzen "Munduko Kontinenteak eta Klima Eremuak: Geografia Fisikoa" »

Gizarte-segregazioa hiri-eremuetan: arrazoiak eta ondorioak

Geografia2,37 KB

Gizarte-segregazioaren areagotzea hiri-eremuan

Antzina, hiri bateko auzo berean, zenbait gizarte-taldetako pertsonak bizi ziren. Eraikin bakoitzean, tamaina eta kalitate desberdineko etxebizitzak zeuden, eta ekonomia-maila ezberdineko pertsonak elkarrekin bizi ziren.

Gaur egun, etxebizitza homogeneoz betetako eremu handiak eraikitzen dira. Prezioaren eta kalitatearen arabera, behe-klaseko, klase ertaineko eta klase altuko jendearentzat bereizten dira; ondorioz, gizarte-segregazioa gertatu da hiri-eremuan. Lurzoruaren prezioa da biztanleriaren banaketa zehazten duen faktore nagusia: ekonomia-maila txikia dutenak eremurik merkeenetan bizi dira, txartoago komunikaturik eta zerbitzu eskasenak dituzten tokietan.

Hiriak herrialde garatuetan

Europako...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte-segregazioa hiri-eremuetan: arrazoiak eta ondorioak" »