DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Industriaren Sailkapena eta Egoera: EB, Espainia eta EAE

Geografia2,86 KB

Industria Moten Sailkapena

Oinarrizko industriak

Lehengaiak naturatik hartu eta produktu erdilanduak ekoizten dituzte. Beste industria batzuen lehengaiak izango dira produktu horiek:

  • Siderurgikoa
  • Metalgintza
  • Oinarrizko kimika (petrokimika)
  • Zementu industria

Ekipo-ondasunen industria

Oinarrizko industriek ekoitzitako produktu erdilanduekin, produktuak ekoizten dituzte beste enpresa batzuentzat:

  • Makinak eta motorrak
  • Garraiorako ekipoak eta materiala
  • Eraikuntzarako materiala

Kontsumo ondasunen industriak

Zuzenean saltokietan eros daitezkeen kontsumo produktuak ekoizten dituzte:

  • Elikagaigintza
  • Ehungintza
  • Automobilgintza
  • Kontsumorako elektronika
  • Kimika arina
  • Altzarigintza

Industria Europar Batasunean (EB)

  • Industria-potentzia nagusietako bat da.
  • EBko herrialdeek merkatu
...
Jarraitu irakurtzen "Industriaren Sailkapena eta Egoera: EB, Espainia eta EAE" »

Nekazaritza-sistemak eta paisaiak: Ezaugarri nagusiak

Geografia2,73 KB

Nekazaritza-paisaia eta habitatak

Paisaia: Nekazaritza-jarduerek ingurune naturala aldatzen dutenean, nekazaritza-paisaiak sortzen dira. Paisaia guztiek jendea bizi den eremua eta lantzen den eremua dauzkate.

Jendetzatzea: Nekazaritza-populazioa espazioan banatzen den modua da:

  • Sakabanatua: Nekazarien etxebizitzak elkarren artetik bananduta daude eta laborantza-lurrez inguratuta daude.
  • Elkarretaratua: Etxeak herrietan elkartzen dira.
  • Tartekatua: Etxebizitzak eta nekazaritza-eraikinak biltzen ditu.

Habitatak: Etxebizitzak eta nekazaritza-eraikinak biltzen dituen multzoa da.

Laborantza eta lurzoruaren kudeaketa

Laborantza-aniztasuna:

  • Monolaborantza: Lursailak laborantza bakarra lantzeko erabiltzen dira.
  • Polilaborantza: Hainbat laborantza lantzen dira.

Landareek

...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza-sistemak eta paisaiak: Ezaugarri nagusiak" »

Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena

Geografia2,73 KB

Lehen sektoreko jarduera nagusiak

  • Laborantza: Lurra lantzen du barazkiak lortzeko. Elikagaiak, animalientzako bazka edo industriarako lehengaiak lortzen dira.
  • Abeltzaintza: Animaliak hazten ditu gizakion aprobetxamendurako. Elikagaiak eta industriarako lehengaiak lortzen dira.
  • Baso-ustiapena: Basoen aprobetxamenduan oinarritzen da: elikagaiak eta industria batzuetarako materialak lortzen dira.

Nekazaritzan eragina duten faktore fisikoak

Klima

Landare bakoitzak eguzki-ordu zehatz bat behar du. Nekazaritza ezinezkoa da -0 ºC-tik beherako eta +45 ºC-tik gorako tenperaturak dituzten zonetan, edota haize oso hotzak edo beroak dituztenetan. Landare bakoitza klima zehatz batzuetara egokitzen da.

Erliebea

Nekazaritza ordokietan edo haranetan egiten da batez...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena" »

Turismoaren ondorioak: ekonomia, gizartea eta ingurumena

Geografia1,93 KB

Ondorio ekonomikoak

  • Enpleguaren sorrera: Turismoak enpleguaren % 12 inguru sortzen du Espainian (2014ko datuen arabera). Hala ere, horren zati handi bat urte-sasoiko enplegua da.
  • Aberastasunaren sorrera: Turismoak BPGd-aren % 11 inguru sortzen du, nahiz eta batzuetan prezioen igoera eragiten duen.
  • Biderkatze-efektua: Turismo-eskariak beste jarduera batzuk bultzatzen ditu, hala nola nekazaritza, industria, eraikuntza, garraioa eta merkataritza.
  • Azpiegituren hobekuntza: Zerbitzu eta azpiegituren hornidura hobetzen du. Alabaina, turista gehiegi heltzean, zerbitzuen gainezkatzea gerta daiteke sasoi jakin batzuetan.

Ondorio politiko, kultural eta soziologikoak

Turismoak herrien arteko hurbiltze politikoa eta kultura desberdinen arteko harremanak sustatzen...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren ondorioak: ekonomia, gizartea eta ingurumena" »

Hirien Ezaugarriak, Munduko Hiri-Sarea eta Bilakaera

Geografia2,82 KB

Hiri bat hiri-eremuan dagoen herri mota bat da. Beste herrietatik honengatik bereizten da:

  • Biztanle kopuru handia, eremu txikian bildua. Espainian, 10.000 biztanle baino gehiago izaten dituzte.
  • Lurzoruaren erabilera artifizialak nagusi dira. Biztanle oso gutxik egiten du lan nekazaritzan.
  • Administrazio-estatutua: "hiri" gisa aitortua izatea.

1. Munduko hiri-sarea

Hiriek harremanak dituzte elkarrekin eta munduko hiri-sare bat osatzen dute. Horrek gure bizitza planetan antolatzen du:

  • Hiriak garraio-sareen gune banatzaileak bilakatzen dira.
  • Hirietan hartzen dira ekonomia- eta politika-arloko erabaki garrantzitsuenak. Ekonomiaren eta politikaren gune nagusiak dira.
  • Informazioa sortzen duten enpresak eta bestelako erakundeak hirietan egoten dira. Informazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Hirien Ezaugarriak, Munduko Hiri-Sarea eta Bilakaera" »

EAEko Hirien Hierarkia eta Hiri-Sistemaren Azterketa

Geografia3 KB

EAEko Hirien Hierarkia eta Ezaugarri Nagusiak

Aurrean dugun mapak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiriek 2006an zuten hierarkia erakusten digu. Sistema honek honako ezaugarri nagusiak ditu:

1. Hirien Garrantzia eta Hierarkia Egituratua

Hirien garrantzi demografiko zein funtzionalak eta eragin-eremuaren hedadurak egituratzen dute hirien hierarkia:

  • Hiriburuen Euskal Sistema polinuklearra: Bilboko metropoli-inguruak, Donostiak eta Gasteizek osatzen dute. Mapan ikur handienekin adierazita ageri dira.
  • Eskualdeko hiriak: Hiriburuen azpitik hiri txikiagoak daude, eskualdeko betekizun administratiboak, industrialak edota zerbitzuetakoak dituztenak.

2. Banaketa Espaziala: Kostaldea eta Barrualdea

EAEko hiri-sistemak banaketa desorekatua du espazioaren ikuspuntutik;...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Hirien Hierarkia eta Hiri-Sistemaren Azterketa" »

Espainiako Industrializazioaren Bilakaera eta Eremuak

Geografia2,61 KB

Industrializazioa Ingalaterran sortu zen XVIII. mendean, eta geroago, inguruko herrialdeetara zabaldu zen. Espainian XIX. mendearen erdian eman zen, gaur egun ezagutzen dugun industria garatzeko prozesu luzea izan zen. Geldialdi bat egon zen II. Karlistadengatik, baina I. Errepublikaren garaian berriro bultzatu zen. 60ko hamarkadan izandako industrializazio aldaketak handiak izan ziren. XX. mendean, Bizkaia, Katalunia, Asturias eta Andaluzia eremu industrializatuenak izan ziren, azken hau, gerora, behera etorri zen. Siderurgia eta ehungintza industria nagusienak bihurtu ziren.

Faktoreen Eboluzioa

  • Faktoreak:

- Garrantzia galdu // - Garrantzitsuak dira oraindik // - Lehentasuna

- Joera:

  • Sektore helduetan areagotu da industria hedapena eta deslokalizazioa.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industrializazioaren Bilakaera eta Eremuak" »

Lehen sektorearen gaur egungo egoera

Geografia2,18 KB

Biztanleria aktiboaren %40k dihardu lehen sektorean.

  • Herrialde garatuetan biztanleria aktiboaren zati txiki bat lan egiten du. Produktibitatea handia mekanizazioari esker.
  • Garatzen ari diren herrialdeetan, biztanleen erdiak BPG-ren %10etik gora. Produktibitate txikia da, laborantza-teknika tradizionalak erabiltzen dituzte.

Landa eremuak berreskuratzeko ekimenak

Herrialde garatuetan gertatu den landa-éxodo jendetsua, nekazaritza-teknika berriak ezartzearen ondorio izan da. Premiazkoa da landa-eremuak berreskuratzea eta ezinbestekoa elikadura-segurtasuna, hau da, biztanleriak elikagaiak izatea bermatuko duen lehen sektore eraginkor bat izatea.

Nekazaritza-paisaia

- Erliebea

- Lurzoru mota

- Klima

Nekazaritza-paisaiaren giza elementuak

Lursailak

Nekazaritza-...

Jarraitu irakurtzen "Lehen sektorearen gaur egungo egoera" »

Euskal Herriko Industria: Bilakaera Historikoa eta Mota Nagusiak

Geografia2,35 KB

Bilakaera Historikoa: Artisautik Robotera

Artisautza-lana (XVIII. mendera arte)

Artisau maisuek egiten zituzten produktuak, gaitasuna baitzuten lehengaiak manufaktura bihurtzeko beren energia eta trebetasunaren bidez. Artisauen etxeak lantegi eta etxebizitza ziren aldi berea. Hiri nagusietan, jardueraren arabera antolatutako artisauen auzoak zeuden: arotzenak, larrugileenak eta errementarienak. Ekoizpena oso urria zen.

Lehen Industria Iraultza (XVIII. mendearen amaiera)

Industria-fabrikazioko prozesuak abiatu zituzten Erresuma Batuan. Ikatzez elikatutako lurrun-makinak asmatu zituzten, eta horrek zenbait ekoizpen sektoreren garapena ekarri zuen, besteak beste ehungintzarena eta manufaktura metalikoena.

Bigarren Industria Iraultza (XIX. mendearen

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industria: Bilakaera Historikoa eta Mota Nagusiak" »

Nekazaritza-jardueren egitura eta laborantza-sistemak

Geografia2,69 KB

Nekazaritza-jardueren egitura

Nekazaritza-egitura landatutako eremuak antolatzeko modua da. Zenbait faktoreren araberakoa izaten da:

  • Ustiategien tamaina: Lursail handiz osatutako ustiategiei latifundio deritze, eta tamaina txikikoei, berriz, minifundio.
  • Lursailaren forma: Oinarrizko bi forma bereizten dira: erregularra eta irregularra. Bereizketa horren arrazoia faktore fisikoak izaten dira.
  • Itxitura: Lursailak muga fisikoen bidez zehaztu daitezke (hormak...) eta landa itxia edo bocage deritzo. Mugarik gabekoak ere izan daitezke, eta horrelakoetan, landa-zabala edo openfield izeneko paisaia sortzen da.
  • Jabetza: Nekazaritza-lurren jabetza pribatua izaten da; baina kolektiboa izan daiteke, jabe-multzo batenak badira.
  • Edukitza: Nekazaritza-eremuen ustiapena
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza-jardueren egitura eta laborantza-sistemak" »