DBH mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hiri Jasangarriak: Erronkak, Kutsadura eta Etorkizuneko Irtenbideak

Geografia2,77 KB

Hiriak eta Ingurumen Erronkak

Kutsadura atmosferikoa

Hiriak berotze globalaren eragile nagusiak dira:

  • Hiriek karbono-dioxido isurketen % 75 sortzen dute (ibilgailu eta berogailuen erabileragatik).
  • Kutsadura atmosferikoak gaixotasun asko eragiten ditu, eta horien eraginez milioika pertsona hiltzen dira urtero munduan.

Trafikoa

Garraio-azpiegituretan inbertsio handiak egiten dira, baina arazo larriak daude:

  • Istripu ugari.
  • Energia-kontsumo oso handia.
  • Kutsadura atmosferiko eta akustiko maila altuak.

Baliabideen hornidura eta hondakinen kudeaketa

Baliabide ugari kontsumitzen dira eta hondakin asko sortzen dira. Askotan, hondakinak araztu gabe botatzen dira ibaietara edo itsasora, natura eta osasuna kaltetuz. Herrialde pobreetan, zabortegi ilegalak ohikoak...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Jasangarriak: Erronkak, Kutsadura eta Etorkizuneko Irtenbideak" »

Goi Paleolitoa Europan: Kronologia eta Ezaugarriak

Geografia3,82 KB

GAIA: GOI PALEOLITOA

Goi Paleolitoa Europan (40.000 - 11.500 BP)

Goi Paleolitoaren Kronologia eta Eztabaidak

Goi Paleolitoaren hasiera Würm II eta III aldiekin bat dator (37.000-35.000 BP). Garai honetan, epelago eta hezeago oszilazio batzuk agertu ziren (Arcy, Paudorf). Honek honako industriak ekarri zituen:

  • Perigordiar eta Aurignaciar industriak (35.000-21.000 BP).
  • Azkenik, Solutriar kultura (20.000-17.000 BP).

Würm IV-n (17.000-11.800 BP), klima hobetu egin zen, hezetasuna igo eta basoak ugaritu ziren, eta Madeleine aldia hasi zen (17.000-11.000 BP).

Klima Aldaketak eta Ondorioak

Itsas-maila duela 20.000 urte 100 m beherago zegoen. Erregresioek eta transgresioek eragina izan zuten; hori dela eta, Goi Paleolitoko aztarnategi asko ur azpian daude....

Jarraitu irakurtzen "Goi Paleolitoa Europan: Kronologia eta Ezaugarriak" »

Erdi Aroko Hiriak: Gremioak, Merkataritza eta Izurrite Beltza

Geografia2,65 KB

Gremioak

Erdi Aroko hirietan, gremioak lanbide bera zuten eskulangileen elkarteak ziren. Hiri askotan mota askotako gremioak aurkitzen ziren, bakoitza kale edo auzo batean antolaturik:

  • Zapatagileak, burdingileak, ehungileak, harategiak, arraindegiak…

Gremioen helburua, produktu berdina saltzen zuten denden arteko laguntza ematea zen (lehia arazoak, lan-ordu kopurua zehaztu, arauak jarri…).

Tailerreko lan-egitura

Tailer edo denda bakoitzean, hiru mailatako eskulangileak aritzen ziren lanean:

  • Maisua: tailerraren jabea zen, lana zuzentzen zuen.
  • Ofiziala: lantegiko langile arrunta, soldata baten truke lan egiten zuena.
  • Ikastuna: lanbidea ikasten ari zen gaztea, askotan maisuaren semea.

Tailerren antolaketa

Tailer asko hiru mailako eraikinak ziren:

  • Goikaldean:
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Hiriak: Gremioak, Merkataritza eta Izurrite Beltza" »

Industria Iraultza: Lehenengo eta Bigarren Faseak

Geografia3,88 KB

I. Industria Iraultza: Zer da?

XVIII. mendearen erdialdean hasten den prozesu bat da, inpaktu ekonomiko, sozial eta politiko handiak izango dituena. Bi fasetan banatzen da: Lehenengo Industria Iraultza (1760-1840) eta Bigarren Industria Iraultza (1870-1910). Industrializazioak eraldaketa ekonomiko zein demografiko sakonak ekarri zituen, ekonomia industriala sortuz.

Industria agertzeko baldintzak

Britainia Handian bi fenomeno gertatu ziren: Nekazaritza Iraultza eta eztanda demografikoa. Nekazaritza Iraultza landa-eremuko berrikuntzek sustatu zuten: Norfolk sistema, burdinezko goldea, lurren pribatizazioa eta abeltzaintzaren hazkundea.

Eztanda demografikoa

  • Elikadura: Ekoizpenaren igoerak jendearen elikadura hobetu zuen.
  • Higienea: Hirietan hobetu zen,
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Lehenengo eta Bigarren Faseak" »

Tertziarizazioa, Garraioa eta Aro Modernoko Aldaketak

Geografia3,67 KB

Eskualdeen arteko aldeak tertziarizazioan

  • Diru-sarrerak: Pertsonen errenta altuagoa denean, zerbitzuetan gastatzen den proportzioa handitu egiten da.
  • Ongizate-estatua orokortzea: Biztanleriak zerbitzu publikoak eskura izatea.
  • Industrian teknologia berriak: Enpresek zerbitzuak kontratatzen dituzte funtzionamendua eta kalitatea hobetzeko.
  • Finantza-kapitalismoa: Ekonomia-eredu berriak banku eta aseguru-etxeen jarduera finantza-merkatuan areagotu du.

Zerbitzu-jardueren sailkapena

Nork eskaintzen du?

  • Zerbitzu pribatuak: Enpresek etekin ekonomikoak lortzeko eskaintzen dituztenak.
  • Zerbitzu publikoak: Administrazio publikoek zerga-bilketaren bidez ematen dituztenak.

Zertarako erabiltzen dira?

  • Enpresentzako zerbitzuak: Enpresen beharrak betetzeko.
  • Kontsumitzailearentzako
...
Jarraitu irakurtzen "Tertziarizazioa, Garraioa eta Aro Modernoko Aldaketak" »

Euskadiko eta Munduko Sektore Ekonomikoak eta Potentziak

Geografia2,64 KB

Industria Potentziak

Industria potentzia tradizionalak: Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia.

Beste potentzia batzuk: India, Brasil, Hegoafrika, Txina, Errusia.

Lehen Sektorea Gaur Egun

Lehen Sektorearen Datuak

  • Herri garatuak: Biztanleria aktiboa: %1etik %5era. BPG-a: %4.
  • Garatzen ari diren herriak: Biztanleria aktiboa: %50. BPG-an: %10.

Akuikultura

Uretako animaliak eta landare-organismoak leku itxian haztea da.

Lehen Sektorea Euskadin

  • Sektoreak garrantzia galdu du: biztanleria landuna %2, BPG-an %15.
  • Kalitatezko produktuak ekoizten dira, bertako kontsumorako.
  • Ustialdi bataz besteko tamaina txikia da.
  • Belaunaldi arteko erreleboaren arazoa dago.

Industria Euskadin

Enpresa Motak Euskadin

Industria multinazionalak egon arren,...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko eta Munduko Sektore Ekonomikoak eta Potentziak" »

Lehen Sektorea eta Espainiako Nekazaritza Paisaiak

Geografia8,5 KB

Lehen Sektoreko Jarduerak: Gizakiaren Premia Elikatzea

  • Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.

Egungo Egoera: Munduko Biztanleria Aktiboa

Herri Garatuetan

  • Biztanleria aktiboaren 1/5a.
  • Produktibitate handia (mekanizazioa eta aurrerapen teknikoak).
  • Ekarpen txikia BPGari (%4tik behera).

Garapen Bidean Dauden Herrietan

  • Biztanleriaren erdiak dihardu.
  • BPGaren %10eko gorakada.
  • Produktibitate txikia (teknika tradizionalak).

Landa Exodoa

  • Nekazaritza teknika berriak ezartzearen ondorioa (langile gutxiago).
  • Herri garatuetan: lanaldi partziala zabaltzen ari da (osagarria).
  • Garapen bidean: itxaropen gutxi sektoreetatik biltzeko (lur eskasia, produktibitate txikia, prezioak aldatu).

Nekazaritza Paisaia

Lehen sektoreko jarduerak egitearen ondorioz sortzen...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Sektorea eta Espainiako Nekazaritza Paisaiak" »

Industria Iraultzaren Gakoak: Jatorria, Garapena eta Ondorioak

Geografia4,3 KB

Industria Iraultzaren Sarrera

Zer da Industria Iraultza eta non hasi zen?

Industria Iraultza makinen erabileraren ondorioz sortutako aldaketa ekonomiko eta sozialen multzoa izan zen. Prozesu hau Britainia Handian hasi zen XVIII. mendean.

Industria Iraultzaren Faseak

Bi fase nagusi izan zituen:

  • Lehen Industria Iraultza
  • Bigarren Industria Iraultza

Eragin Nagusiak: Demografia eta Nekazaritza

Iraultzak aldaketa sakonak eragin zituen, batez ere demografian eta nekazaritzan.

Hazkunde Demografikoa Britainia Handian

XVIII. mendean, Britainia Handiko biztanleriak hazkunde demografiko handia izan zuen, jaiotza-tasa altuari eutsi eta heriotza-tasa nabarmen jaitsi zelako. Hauek izan ziren arrazoi nagusiak:

  • Izurri epidemikoen beherakada: Gaixotasun handien eragina
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultzaren Gakoak: Jatorria, Garapena eta Ondorioak" »

Nekazaritza Herrialde Azpigaratuetan eta Baserri Paisaiak

Geografia2,61 KB

Nekazaritza Herrialde Azpigaratuetan

Herrialde azpigaratuetan bi motatako nekazaritza ematen da: tradizionala eta sail handietakoa.

Nekazaritza Tradizionala eta Sail Handietakoa

Nekazaritza tradizionalean, jarduten duten nekazariek baliabide gutxi izaten dituzte eta familiaren mantenua lortzeko da. Baina toki askotan, enpresa multinazionalek sail handiak sortu dituzte beren interes ekonomikoekin lotuta daudenak.

Nolakoa da nekazaritza tradizionala?

  • Biziraupeneko nekazaritza da, jabetza txikiekin.
  • Nekazari familia elikatzea da bere helburua.

Nolakoa da sail handietako nekazaritza?

Oro har, herrialde tropikal azpigaratuetan izaten dira, batez ere, Afrikan, Erdialdeko Amerikan, Indian eta Asiaren hego-ekialdean.

Jatorria XVI. mendean kokatu behar dugu,...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Herrialde Azpigaratuetan eta Baserri Paisaiak" »

Industrializazioa: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa

Geografia2,55 KB

Bizkaiko industrializazioa

Bizkaian hasi zen, Bilbo inguruan. Aurreko mendeetatik industria tradizionala oso indartsua izan zen. Hirurek ere kostaldetik gertu zeuden, eta barkuetan kargatu eta garraiatzeko erraztasun handiak zituzten.

Meategi gehienak harrobi modukoak ziren, eta meatzari gehienak aire librean aritzen ziren. 10.000 meatzaritik %8k bakarrik aritzen ziren azpiko galerietan.

Kapitala ere beharrezkoa zen, eta 1858an Bilbon Banco de Bilbao fundatu zen, negozio berrietan dirua inbertitzeko prest zegoena. Burdina garraiatzeko itsasontziak etengabe iristen ziren Bilbora; horrela, portu eroso eta moderno bat lortu zuten.

Meategietan, burdina garraiatzeko aireko tranbiak, trenbideak, kaltzinazio-labeak eta antzekoak inbertsio garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioa: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa" »