Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gipuzkoa eta Arabako Industria: Eskualdeak eta Sektoreak

Geografia2,71 KB

Gipuzkoako Eskualdeak

Gipuzkoan 4 eskualde nagusi bereizten dira: Deba, Urola, Oria eta Donostialdea (Urumea). Lurraldearen antolaketa Bizkaikoarena baino orekatuagoa da. Donostialdea da eskualde nagusia, eta bi faktorek jokatzen dute paper garrantzitsua: Pasaiako portua eta Frantziarekiko mugatik duen gertutasuna. Garapen multisektoriala da nagusi, nahiz eta metalurgia izan sektorerik garrantzitsuena. Donostialdean ere, Miramonen, Parke Teknologikoa dago. Besteak beste, gune hauek hartzen ditu barne: Donostia, Hernani, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lasarte-Oria, Andoain eta Usurbil. Lasarteko Michelin enpresa handi gisa aipa dezakegu.

Bidasoa Behea

Bidasoa Behean, material elektrikoa, mekanikoa eta elikagaiak dira nagusi. Irunen dago industria-...

Jarraitu irakurtzen "Gipuzkoa eta Arabako Industria: Eskualdeak eta Sektoreak" »

Biztanleen Migrazioak: Kanpo, Barne eta Atzerriko Inmigrazioa

Geografia2,72 KB

Biztanleen Migrazioak

Migrazioak: Migrazioa pertsona bat bere jaioterritik beste norabait lekualdatzea da. Leku jakin bateko emigranteen eta inmigranteen arteko aldeari migrazio saldo deritzo.

Kanpo Migrazioak

XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, Espainiako II. Errepublika arte, helmuga ohikoenak Afrikako iparraldea, Amerika eta Europa izan ziren. Gazteak, biztanleria eta baliabideak orekatzea ekarri zuen. Emigrante gehienak Galizian, Asturian eta Kanarietan.

1929ko ekonomiaren ondorioz eta Amerikako herrialdeek bertaratzea zaildu zutenez gero, emigrazioa Afrikarantz zuzendu zen.

Nazioarteko testuinguruak asko zaildu zuen arrazoi ekonomikoengatiko emigrazioa. Arrazoi politikoengatik, 300.000 lagun inguru irten ziren Espainiatik, Frantziara,...

Jarraitu irakurtzen "Biztanleen Migrazioak: Kanpo, Barne eta Atzerriko Inmigrazioa" »

Espainiako Biztanleria: Mugimendu Naturala eta Erregimenak

Geografia4,14 KB

Biztanleriaren Berezko Mugimendua

Biztanleen berezko mugimendua, jaiotzen eta heriotzen arteko balantzea da. Berezko hazkundea edo begetatiboa jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da.

Grafiko honetan, jaiotza eta heriotza-tasen bilakaera agertzen da, 1886tik 2009ra. Datuak grafiko lineal batean aurkezten dira, urteak X ardatzean eta tasak Y ardatzean. Grafikoko bi marren tarteari berezko hazkundea deritzo.

Erregimen Demografikoak

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran, zenbait erregimen demografiko bereizten dira. Horietako bakoitzean, jaiotzak, heriotzak eta berezko hazkundeak ezaugarri homogeneoak dituzte. Etapa horiek Antzinako erregimen demografikoa, Trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa dira. Espainian,...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleria: Mugimendu Naturala eta Erregimenak" »

Atzerritar Immigrazio Portzentaien Maparen Iruzkina

Geografia2,21 KB

Espainiako mapa tematiko bat da iruzkindu beharrekoa. Espainian 2010. urtean probintzia bakoitzeko atzerritar portzentajea adierazten du.
Honetan, probintziak kolore tonu ezberdinez daude bereizirik, alde batetik kolore gorri argiak eta bestetik, gorri iluna.
Migrazioak jendearen hun-etorriak dira, arazo ekonomiko, politiko, gerren... ondorioz sorturikoak.
Mendebaldetik ekialdera atzerritarren portzentajea hazten doaz. Atzerritarren gehiengoa hiri handiko lurraldeetan, zerbitzu garatuak (turismoa) dauden tokietan eta nekazaritza intentsiboko eskualdeetan izaten dira. Ehunekorik altuenak: Madril, Guadalajara, Errioxa, Mediterraneoaren aldeko probintzietan eta artxipielagoetan. Ehunekorik baxuena berriz: Galiziako probintzietan, Portugalekin muga
...
Jarraitu irakurtzen "Atzerritar Immigrazio Portzentaien Maparen Iruzkina" »

Euskal Herriko Hirien Hierarkia eta Banaketa

Geografia3,01 KB

Aztergai dugun mapa Euskal Herriko (EH) hierarkiaren mapa bat da. Legendak ematen digun informazioaren arabera, hiri nagusien biztanleria kopurua adierazten da milakotan. Horrez gain, Bilbo Handiko eremuan hiriak desberdintzeko legenda bat ere ageri da, hiri pilaketa handia dela eta. Eskalari dagokionez, zentimetro bakoitzeko 10 kilometro dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hirien Sistema

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek osatutako sisteman, bertako hirien hierarkia nagusitzen da, baita horien artean edota Espainiako nahiz Europako beste sistema hiritar batzuekin ezartzen diren harremanak ere.

Hiriburuen Euskadiko Nukleo Anitzeko Sistema

Hierarkia horren gailurrean, Hiriburuen Euskadiko Nukleo Anitzeko Sistema dago. Sistema honek Bilboko eremu metropolitarra...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Hirien Hierarkia eta Banaketa" »

Espainiako Nekazaritza Paisaiak

Geografia4,81 KB

Espainiako Nekazaritza Paisaiak

Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura dira. Faktore fisikoen eta giza faktoreen arteko konbinazioaren emaitza da. Espainian dibertsitate handia dago.

Ipar eta Ipar-mendebaldea (Galiziatik Nafarroako Iparralderaino)

  • Erliebe menditsua.
  • Klima ozeaniko euritsua.
  • Tenperaturak epelak.
  • Prezipitazio ugariak eta erregularrak.
  • Populazio sakabanatua, zahartua eta urria.
  • Lur sailak txikiak (minifundioak) eta ertainak.
  • Lurzoruaren erabilera: abeltzaintza.

Ustiapen mota: Lur jabea da ekoizlea.

  • Nekazaritza: Azalera txikia hartzen du.
    • Iraganean: Polilaborantza. Baratze txikiak familiak kontsumitzeko. Landatzen ziren: artoa, barazkiak (berotegietan), fruta-arbolak eta mahatsondoak (txakoli).
    • Gaur egun: Baratzeko laborantzetan eta
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak" »

Euskal Herriko Industria: Berregituraketa, Produkzioa eta Egitura

Geografia2,45 KB

Industria Euskal Herrian

a) Gaur Egungo Industria Euskal Herrian

80 eta 90. hamarkadetan euskal industria berregituratzeak lurraldeka eta sektoreka izandako eragina:

Bizkaia

Berregituratzeak eragin handia eduki zuen. Krisiaren eraginez Bilbo Handiak behera egin eta industria ardatz berrietarantz hedatu.

Gipuzkoa

Berregituraketak inguru sakabanatuetan izan zuen eragina, kalte ugari eraginez. Deba haranean modernizazioaren ondoren jarduera berritzaile asko garatu ziren.

Araba

Berregituratzea Laudion, Amurrion eta Gasteizen zentratu zen. Ondoren industria-hazkundearen buruan jarri zen. Krisiak euskal lurralde guztietan atzerapena eman zuen.

Euskal industriak jarduera tradizionaletan espezializatutako produkzioa du; enpresa txiki eta ertainen nagusitasun...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industria: Berregituraketa, Produkzioa eta Egitura" »

Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak Espainian

Geografia2,34 KB

Nekazaritza Intentsiboa

Nekazaritza intentsiboa Espainian 1960tik aurrera garatutako sistema produktibista da. Lurra etengabe erabiltzen duen lantze-sistema da, bai klima egokia delako, bai lurra ureztatzen delako. Gainera, lan-esku ugari erabiltzen du eta mekanizazio gutxi. Urtean uzta bat baino gehiago jasotzen da (polilaborantza) lursail txikietan. Lurraren produktibitatea altua da, baina lanarena, aldiz, ez. Adibidez, baratzegintza.

Nekazaritza Estentsiboa

Nekazaritza estentsiboa tradizionala da Espainian, eta 1960 arte nagusi izan zen. Azalera handiak okupatzen dituen lantze-sistema da, normalean produktu bati eskaintzen zaio (monolaborantza), eta lan-esku gutxi erabiltzen du. Hektarea bakoitzeko etekin baxua eskuratzen da, baina lan-unitate...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintza Sistemak Espainian" »

Espainiako Industria: Kokapena eta Bilakaera

Geografia4,51 KB

Espainiako Industria: Kokapena eta Bilakaera

1. Industriaren kokapena historian zehar

Espainiako industriaren kokapena oso desorekatua izan da, batez ere periferian eta Madrilen.

Trenbide sarea egin baino lehen, industriak baliabide naturalei, ibai-sareari, errepide eta portuei lotuta agertu ziren.

XIX. mendearen erdialdera, Estatuko beste eskualdeen gainetik azaltzen ziren EAE (Gipuzkoa, Bizkaia) eta Katalunia.

Euskal Herriko industrializazioa

Euskal Herriko industrializazioa siderometalurgiari lotuta egin zen, burdin meategi handiak zeudelako bertan. Bizkaiko industria Bilboko itsasadarreko ezkerraldetik zehar hedatzen hasi zen. Ikatz ingelesa Bilboko portutik iristen zen. Lantegi handiak nagusi.

Gipuzkoako industriaren ezaugarria lantegi txikiak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria: Kokapena eta Bilakaera" »

Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Kontzeptuak

Geografia2,28 KB

Nekazaritza

Nekazaritza intentsiboa:

Lur eremu txikian, etekin handiak ematen dituen nekazaritza-ustiapen metodoa da. Produktu beraren uzta bat baino gehiago edo produktu desberdinak ateratzen dira normalean. Teknika berriak aplikatzen dira: mekanizazioa, ongarri kimikoak, hazi hautatuak…; eta inbertsio handiak egiten dira. Merkatu handira eta esportaziora bideratutako produkzioa da.

Nekazaritza estentsiboa:

Lur eremu handian, etekin txikiak ematen dituen nekazaritza-ustiapen metodoa da. Teknika tradizionalak erabiltzen dira eta inbertsioa oso eskasa da. Normalean, autokontsumora bideratutako produkzioa da.

Abeltzaintza

Abeltzaintza intentsiboa:

Ukuiluratuta dauden animalien ustiapen metodoa da. Ustiategiak hirien inguruetan kokatzen dira hiriko...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Kontzeptuak" »