Atzerritar Immigrazio Portzentaien Maparen Iruzkina
Espainiako mapa tematiko bat da iruzkindu beharrekoa. Espainian 2010. urtean probintzia bakoitzeko atzerritar portzentajea adierazten du.
Honetan, probintziak kolore tonu ezberdinez daude bereizirik, alde batetik kolore gorri argiak eta bestetik, gorri iluna.
Migrazioak jendearen hun-etorriak dira, arazo ekonomiko, politiko, gerren... ondorioz sorturikoak.
Mendebaldetik ekialdera atzerritarren portzentajea hazten doaz. Atzerritarren gehiengoa hiri handiko lurraldeetan, zerbitzu garatuak (turismoa) dauden tokietan eta nekazaritza intentsiboko eskualdeetan izaten dira. Ehunekorik altuenak: Madril, Guadalajara, Errioxa, Mediterraneoaren aldeko probintzietan eta artxipielagoetan. Ehunekorik baxuena berriz: Galiziako probintzietan, Portugalekin muga egiten duten probintzietan (Zamora, Extremadurako probintziak), Palentzian, Kantauri itsasoaren aldeko probintzietan eta Andaluzian (Jaen, Sevilla, Cadiz eta Kordoba)
Espainia, etorkinak sortzen zituen herrialdea izatetik, etorkinen hartzaileak izatera igaro zen arrazoi politiko eta ekonomikoengatik.
Etorkin mota ezberdinak: iheslariak, asilo-hartzaileak eta etorkin ekonomikoa, erretiro on baten bila datozen aberatsak.
2004an, kopurua biztanleriaren %7,1 izan zen eta 2013an %10,9a.
Atzerritarren ia erdia, 5,7 milioi; Europarrak dira. Errumania, Italia, Alemania, BH, Bulgaria eta Frantzia dira. Ameriketatik 1,7 milioi eta Afrikatik milioi bat, ia hiru laurden marokotik. 2005ean, EAEko demografia-hazkundearen %98ren iturbura immigrazioa izan zen.
Immifrazioa fenomeno berria da Espainian eta EHn. %2,2 soilik ziren atzerritarrak 2000. urtean. 2008rako %11,4 ziren. 2013an %10,9 eta 2016an %9,92 askok nazionalitatea lorti baitute.
Immigranteak dira jaiotze tasa altuenak dituztenak eta populazioaren zahartzea ekiditen du. Gainera, bertakoak nahi ez dituen lanak burutatzen dituzte eta gizarte segurantzaren sistemak etorkinei esker jarraitu ahal izaten dute. Espainiako garapen ekonomikoarekin etorri zirenak orain lanik gabe daude baina askok hemen jarraitzen dute. Egoera honek eztabaida etikoak sortzen ditu gobernuak eta herritarrek lanik gabeko etorkinekin hartu beharreko jarreraren inguruan.