Biztanleen Migrazioak: Kanpo, Barne eta Atzerriko Inmigrazioa

Geografia2,72 KB

Biztanleen Migrazioak

Migrazioak: Migrazioa pertsona bat bere jaioterritik beste norabait lekualdatzea da. Leku jakin bateko emigranteen eta inmigranteen arteko aldeari migrazio saldo deritzo.

Kanpo Migrazioak

XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, Espainiako II. Errepublika arte, helmuga ohikoenak Afrikako iparraldea, Amerika eta Europa izan ziren. Gazteak, biztanleria eta baliabideak orekatzea ekarri zuen. Emigrante gehienak Galizian, Asturian eta Kanarietan.

1929ko ekonomiaren ondorioz eta Amerikako herrialdeek bertaratzea zaildu zutenez gero, emigrazioa Afrikarantz zuzendu zen.

Nazioarteko testuinguruak asko zaildu zuen arrazoi ekonomikoengatiko emigrazioa. Arrazoi politikoengatik, 300.000 lagun inguru irten ziren Espainiatik, Frantziara, Sobietar Batasunera eta Mexikora.

Gerra Zibilan 1946a arte, ez zen langile kanpo emigraziorik izan. 1960a arte, emigrazioaren lehen helmugak Argentina, Brasil edo Venezuela izan ziren, gero Frantziara eta Europara.

1959ko Plan de Estabilización delakoaren ondoren, Espainiako gobernuak emigranteari ematen zizkion erraztasunak eta pezetaren debaluazioa izan ziren migrazio-jarioa ugaritu zuten faktore batzuk.

Atzerriko Inmigrazioa

Espainia emigrante emaile izatetik inmigrante hartzaile izatera pasa da. Etorkin horiek izan daitezke errefuxiatuak, asilodunak edo etorkin ekonomikoak. Asilodun hitzak, Espainiako legearen arabera, estatu bati itzuli ezin zaion pertsona da. Inmigrante ekonomiko edo atzerritar langileena, munta handiagoa ari da hartzen azken urteotan. Tradizionalki, Maroko, Filipinak edo Portugaletik etorri ziren. Etorkin hartzaile nagusiak Madril, Katalunia, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa dira, inmigranteen egoitza eta lan arazoak dituztenak.

Barne Migrazioak

Motak:

  1. Sasoi edo aldi batekoak, ziklikoak.
  2. Behin betiko iraupen luzekoak.
  3. Pendular mugimenduak.

XIX. mendearen hondarretik aurrera landatik hirira aldatzea gertatu zen. (1920-1930) Espainiako kostaldeetan biztanleria haztea izan bazen, demografia egitura bera ere aldatu egin zen.

I. Mundu Gerraz geroztik itsasoz bestealdera emigratzeko zailtasunek, Primo de Riveraren diktaduran martxan jarritako herri lanek, eta 30eko hamarkadan mahastiei eraso zien izurriteak eragina izan zuten.

30 eta 40ko hamarkadetan, biztanleen mugimenduak ez ziren oso handiak izan.

50eko Plan de Estabilización delakoak ekonomia jarduera berrabiarazi zuen. Industri eskualdeetarako migrazioa eta ondoriozko metropoli barruti handiak sortzea dira ondorio nagusiak.

Turismoaren fenomenoak aldatu egin zuen migrazio mugimenduaren norabidea, Mediterraneoko kostaldera eta Kanarietara.

Deskargatu

PDF Word HTML