Espainiako Biztanleria: Mugimendu Naturala eta Erregimenak

Geografia4,14 KB

Biztanleriaren Berezko Mugimendua

Biztanleen berezko mugimendua, jaiotzen eta heriotzen arteko balantzea da. Berezko hazkundea edo begetatiboa jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da.

Grafiko honetan, jaiotza eta heriotza-tasen bilakaera agertzen da, 1886tik 2009ra. Datuak grafiko lineal batean aurkezten dira, urteak X ardatzean eta tasak Y ardatzean. Grafikoko bi marren tarteari berezko hazkundea deritzo.

Erregimen Demografikoak

Espainiako biztanleriaren mugimendu naturalaren bilakaeran, zenbait erregimen demografiko bereizten dira. Horietako bakoitzean, jaiotzak, heriotzak eta berezko hazkundeak ezaugarri homogeneoak dituzte. Etapa horiek Antzinako erregimen demografikoa, Trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa dira. Espainian, beste estatu europar batzuetan baino geroago igaro zen etapa batzuetatik besteetara.

Antzinako Erregimen Demografikoa (XX. mendearen hasiera arte)

Jaiotza tasa altua, heriotza tasa altua; berezko hazkundea txikia.

Jaiotza tasak balio handiak zituen (%36+). Nekazaritza-ekonomia eta gizartea ziren nagusi. Haurrak oso gazte hasten ziren lan egiten. Jaiotzak kontrolatzeko modu eraginkorrik ez zegoen.

Hilkortasun tasa orokorrean handia eta gorabeheratsua zen (%30+). Bizi-maila baxuak, medikuntzaren baldintza kaxkarrak, dieta urria, gaixotasun kutsakorrak eta hilkortasun katastrofikoaren uneak zeuden (kolera). Haurren hilkortasunak ere balio handia zuen.

Berezko hazkundea txikia zen (%6-7 ingurukoa).

Trantsizio Demografikoa (1900-1975)

Jaiotza tasa jaisten da, hilkortasun tasa ere bai eta berezko hazkundea handia.

Jaiotza tasak behera egin zuen. Hogeiko hamarkadan oparotasun ekonomikoari esker, jaiotza tasa berreskuratu egin zen. 1930 eta 1956 bitartean, beherantz egin zuen berriro, 1929ko krisi ekonomikoaren eta II. Errepublikako ezegonkortasunagatik; Gerra Zibilak eta gerraosteko gogorrak izan ziren. 1956 eta 1965 bitartean jaiotza tasaren gorakada eman zen (Baby-boom, egoera ekonomikoa hobetu zen). 1965 eta 1975 bitartean landa exodoa gertatu zen eta etxebizitza-arazo larriak izan ziren. Ondorioz, familien tamaina berriro murriztu zen.

Hilkortasuna asko jaitsi zen, baina bi garaitan hilkortasun katastrofikoa egon zen: 1918ko gripea eta Gerra Zibila. Jaitsiera horren arrazoi hauek izan ziren:

  • Aurrerakuntza medikuntzan eta sanitarioan (txertoak eta antibiotikoak).
  • Osasun publikoa (gizarte-segurantza) hedatzea.
  • Higiene publikoa zein pribatua hobetzea.
  • Bizi-mailak gora egitea eta kultur maila hobetzea.

Haurren hilkortasunak ere behera egin zuen.

Trantsizioko berezko hazkundea handia izan zen.

Erregimen Demografiko Modernoa (1975etik aurrera)

Jaiotza tasa txikia, hilkortasun tasa txikia, berezko hazkundea txikia.

Jaiotza tasaren beherakada 1975etik aurrera gertatu zen eta Europako mendebaldeko gainerako estatuetan baino geroago eta bortitzago gertatu zen. Gaur egun, jaiotza tasa oso txikia da (2016an %8,79), baita ugalkortasunaren indize sintetikoa ere.

1998tik aurrera berriro hasten da jaisten.

Espainiako biztanleriak malthusianismoaren jokabidea (jaiotza tasa kontrolatzeko) izaten jarraitzen du.

Jaitsieraren arrazoiak:

  • Krisiaren eraginez langabeziak gora egin zuen.
  • Behin-behineko lan kontratuak orokortu ziren.
  • Etxebizitzaren prezioek gora egin zuten.
  • Mentalitatea ere aldatu egin zen (eragin erlijiosoa gutxitu, antisorgailuak, abortoa...).
  • Bizi-mailak eta kulturak gora egin zuen eta horren eraginez seme-alaben balorazioa aldatu egin da.

Heriotza tasak baxuak dira (2016an %8,78). Heriotza-kausa nagusiak:

  • Gaixotasun kardiobaskularrak.
  • Minbizia.
  • Errepideko istripuak.
  • Alzheimerra eta zahartzaroaren dementzia.

Haurren hilkortasuna ere baxua da.

Sexuen arabera, emakumezkoek bizi itxaropen handiagoa dute, arrazoi biologiko eta soziokulturalen eraginez. Lanbideei erreparatuz, goiko klaseek hilkortasun txikiagoa dute.

Berezko hazkundea oso txikia da, gaur egun, negatiboa (%0,001).

Deskargatu

PDF Word HTML