Espainiako Nekazaritza Paisaiak
Espainiako Nekazaritza Paisaiak
Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura dira. Faktore fisikoen eta giza faktoreen arteko konbinazioaren emaitza da. Espainian dibertsitate handia dago.
Ipar eta Ipar-mendebaldea (Galiziatik Nafarroako Iparralderaino)
- Erliebe menditsua.
- Klima ozeaniko euritsua.
- Tenperaturak epelak.
- Prezipitazio ugariak eta erregularrak.
- Populazio sakabanatua, zahartua eta urria.
- Lur sailak txikiak (minifundioak) eta ertainak.
- Lurzoruaren erabilera: abeltzaintza.
Ustiapen mota: Lur jabea da ekoizlea.
- Nekazaritza: Azalera txikia hartzen du.
- Iraganean: Polilaborantza. Baratze txikiak familiak kontsumitzeko. Landatzen ziren: artoa, barazkiak (berotegietan), fruta-arbolak eta mahatsondoak (txakoli).
- Gaur egun: Baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzetan espezializatu da.
- Abeltzaintza: Jarduera garrantzitsuena da.
- Galizian: Familia-ustiategi txikia.
- Bizkaiko itsasoaren fatxadan: Modernizatu da.
- Behi-aziendak dira nagusi, esnetarako eta haragitarako.
- Ardiak, zaldiak eta oiloak.
- Basogintza: Pinuak eta eukaliptoak dira nagusi. Altzari-industriara eta paper-orea lortzera bideratzen da.
Barrualdeko Mediterraneoa (Goi lautada, Guadalquivir eta Ebro ibaien arroak)
- Erliebe laua.
- Klima mediterraneo kontinentalizatua: Kontraste termiko handiak. Udan, prezipitazio gutxi eta irregularrak.
- Populazio bildua.
- Lur-sailak ertainak eta latifundioak.
- Ustiapen-mota, nekazaria jabe eta jornalariak latifundioetan.
- Nekazaritza:
- Lehorreko lurrak (laboreak, mahastiak, olibondoak).
- Ureztatua (ekiloreak, azukre erremolatxa, frutak).
- Paramo, landazabaletan eta Ebro haraneko inguru ez-ureztatuetan dira nagusi.
- Abeltzaintza:
- Estentsiboa (ardiak eta txerriak nagusiak ziren).
- Intentsiboa (behi-aziendara bideratu da, txerriak eta oiloak).
- Basogintza: Inguru batzuetan, adibidez, Tierra Pinariega. Makaldiak, artelatzak eta artadiak (txerriak elikatzeko).
Nekazaritza-paisaia Mediterraneoa
Mediterraneo itsasoaren kostaldea eta Balear uharteak.
- Erliebe ezberdina:
- Gorabeheratsua Mediterraneo kostaldean.
- Laua kostalde-aurrean.
- Landazabal leuna Guadalquivir haranean.
- Klima itsas eragineko mediterraneoa.
- Tenperaturak epel beroak eta prezipitazio eskasak.
- Biztanleria bildua herri txikietan.
- Lur-sailak ertainak.
- Ustiapen-mota nekazari jabea eta maiztergoa, sasoiko jornalariak.
- Nekazaritza:
- Lehorreko laborantzak: Guadalquivir haranean, kostalde-aurreko inguruetan eta Mallorcan. Zerealak, mahatsondoa, olibondoa.
- Laborantza ureztatuak: Mesede egiten diete: tenperatura leunek, eguzkia asko izateak, erliebe gorabeheratsuak eta eskaera handiak. Lantzen dira: arroza, barazkiak, frutak eta kotoia.
- Abeltzaintza: oso gutxi. Behiak eta txerriak Katalunian, hiriko eskaria dela eta.
- Baso-ustiapena: Huelvan eukaliptoa garrantzitsua da, baina ia ez dago.
Mendialdeko Paisaia (Mendialdeetan, 1000m gora iparraldean eta 1500m gora hegoaldean, Sierra Nevada)
- Erliebea menditsua.
- Klima mendialdekoa: tenperatura hotzak eta prezipitazio ugari eta erregularrak.
- Lur-sailak, minifundioa eta ertainak gutxi.
- Populazioa sakabanatua, herrietan pilatzen da.
- Nekazaritza: Baratzeko laborantzetan espezializatzen da. Autokontsumorako.
- Abeltzaintza: erdiestentsiboa da.
- Iparraldeko mendietan: behiak eta ardiak.
- Mediterraneoan: ardi-aziendak.
- Baso-ustiapena: Iparraldeko mendietan nagusia da pinua. Baso naturalaren ustiapena.
Kanarietako Nekazaritza-paisaia
Kanariar uharteak.
- Klima azpitropikala: tenperatura epel beroak eta prezipitazio eskas eta irregularrak.
- Erliebe bolkaniko gorabeheratsua.
- Biztanleria atzera egiten ari da eta hirugarren sektorean oinarritzen da.
- Biztanleria sakabanatua herri txikietan.
- Lur-sailak minifundiak eta ertainak.
- Ustiapen mota, nekazaria jabeak jornalariekin.
- Nekazaritza:
- Kostako inguruan: Monolaborantza da nagusi. Esportaziora bideratzen da: banana, tomatea, patata. Laborantza tropikal berriak: mangoa, papaia, anana eta ahuakatea.
- Erdiko eta goiko inguruetan: Lehorreko nekazaritza tradizionala. Mahatsondoa eta patata dira nagusi.