Gipuzkoa eta Arabako Industria: Eskualdeak eta Sektoreak
Gipuzkoako Eskualdeak
Gipuzkoan 4 eskualde nagusi bereizten dira: Deba, Urola, Oria eta Donostialdea (Urumea). Lurraldearen antolaketa Bizkaikoarena baino orekatuagoa da. Donostialdea da eskualde nagusia, eta bi faktorek jokatzen dute paper garrantzitsua: Pasaiako portua eta Frantziarekiko mugatik duen gertutasuna. Garapen multisektoriala da nagusi, nahiz eta metalurgia izan sektorerik garrantzitsuena. Donostialdean ere, Miramonen, Parke Teknologikoa dago. Besteak beste, gune hauek hartzen ditu barne: Donostia, Hernani, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lasarte-Oria, Andoain eta Usurbil. Lasarteko Michelin enpresa handi gisa aipa dezakegu.
Bidasoa Behea
Bidasoa Behean, material elektrikoa, mekanikoa eta elikagaiak dira nagusi. Irunen dago industria-dentsitaterik handiena.
Deba Harana
Deba haranean, metalurgiarako osagaiak eta makineria, ekipo elektriko-elektronikoak eta optikoak ekoizten dira. Eibar, Elgoibar eta Soraluze industria-gune garrantzitsuak dira Behe Deban. Debagoienan, kooperatiba-mugimendua oso errotuta dago. Hauek nabarmentzen dira: Arrasate, Oñati, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatza. Fagor enpresak fabrika batzuk ditu eremu horretan, gaur egun krisi gorrian badabil ere.
Urola Harana
Urola haranean, metalurgia eta altzarigintza dira sektore nagusiak: Legazpi, Zumarraga, Azpeitia, Azkoitia eta Zumaia.
Oria Harana
Oriako haranean, papergintza, oihalgintza eta garraiorako materiala dira sektore nagusiak, eta krisiaren eraginez, industria kimikoak eta metalurgiak garrantzia hartu dute. Gune garrantzitsu batzuk ondoko hauek dira: Beasain, Tolosa, Ormaiztegi. CAF eta Irizar dira enpresa garrantzitsuenak.
Araba: Industria Garapenaren Polo Garrantzitsua
Araban, berriz, industriak apurka-apurka hartu du espazioa. Ingururik dinamikoena da azken urte hauetan. Arrazoi nagusia da Atlantikoko ardatzak garrantzia galtzen ari dela eta Ebrokoak, berriz, hartzen. EAEko inguru mediterraneoak kokapen estrategikoa du. Inguru horietako industria asko Atlantikoko isurialdetik datoz. Hegoaldean, industria-lurzoru ugari eta merkeagoa dago, azpiegituretako eta komunikaziorako kokapen hobea dute, eta bizi-kalitatea hobea da.
Arabako Lautada
Gaur egun, Arabako Lautada industria-garapena biltzen duen polo garrantzitsua da. Gasteizek lanpostuen eta industria-jardueraren %80a hartzen du, eta zuzenagoa dute Bilborekin. Gasteiz EAEko bigarren eskualdea da garrantziari dagokionez, Bilbo Handiaren atzetik. Eremu horretan, enpresa handien protagonismoaren adierazgarri diren izen batzuk Mercedes-Benz, Michelin eta Gamesa lirateke. Industria-gune batzuk daude hiriburuaren inguruko poligonoetan: Gamarra, Betoño, Arriaga, eta Miñaoko Parke Teknologikoa.