Espainiako Industria: Kokapena eta Bilakaera

Geografia4,51 KB

Espainiako Industria: Kokapena eta Bilakaera

1. Industriaren kokapena historian zehar

Espainiako industriaren kokapena oso desorekatua izan da, batez ere periferian eta Madrilen.

Trenbide sarea egin baino lehen, industriak baliabide naturalei, ibai-sareari, errepide eta portuei lotuta agertu ziren.

XIX. mendearen erdialdera, Estatuko beste eskualdeen gainetik azaltzen ziren EAE (Gipuzkoa, Bizkaia) eta Katalunia.

Euskal Herriko industrializazioa

Euskal Herriko industrializazioa siderometalurgiari lotuta egin zen, burdin meategi handiak zeudelako bertan. Bizkaiko industria Bilboko itsasadarreko ezkerraldetik zehar hedatzen hasi zen. Ikatz ingelesa Bilboko portutik iristen zen. Lantegi handiak nagusi.

Gipuzkoako industriaren ezaugarria lantegi txikiak ziren, haranetan sakabanatuak (Oria, Urola, Deba).

Kataluniako industrializazioa

Kataluniako industria eskualdea bi ardatzen inguruan antolatuz joan zen: bat barrukoa (Terrassa, Sabadell eta Manresa) eta beste bat kostakoa (Bartzelona (portua), Mataró eta Llobregat). Trenaren hedapenak lagundu egin zion. Ehungintza nagusi.

Madrilgo industrializazioa

XIX. mendearen azken aldera, Madrilgo industria isolatua zegoen eta beste behin Madril industria gune bihurtu zen XX. mendearen hasieran.

Laburbilduz: XX. mende hasieran Espainiako industria mapan bi eskualde handi ageri ziren (Bilbo eta Bartzelona) eta Madrilgo industria-gune sortu berria.

1950eko hamarkadan ekonomia jarduera Espainiako zenbait puntutan kontzentratu zen. Enpresen egoitzak eta kudeaketa leku jakin horietara bildu ziren.

60ko hamarkadako erdialdetik aurrera, martxan jarri ziren ekonomia polarizazio izugarri hori leuntzeko tresnak: garapen-poloen lurralde politika. Helburua ahalmen gutxiko probintzietara industria erakartzea (Huelva, Valladolid eta A Coruña).

Nolanahi ere, industria dentsitate handiena lehengo guneetan jarraitzen zuen.

80ko hamarkadan desazelerazioa eman zen industrian (Katalunia, EAE, Madril, Valentzia) lurraren prezioak, soldatak, zergak zirela eta. Horrek industriak periferietara erakarri zituen: Ebro, Mediterraneo eta Galizia indartu ziren.

Barrualdean, Madriletik abiatzen diren errepideetan zehar (N-II, N-VI eta N-330 - Valladolid-Palencia-Tordesillas autobian) bigarren mailako ardatz batzuk eraiki ziren.

Bestalde, lehen industriak kokatutako lekuetan hiri aglomerazio handiak sortu ziren (Madril, Bilbo, Bartzelona).

Hirurogeiko hamarkadan sortutako industria-ardatzak Mediterraneo itsasertzean (Girona eta Cartagena artean) eta Ebroko ibarrean kokatu ziren. Sustapen politiko eta foralen izaerak Logroño, Zaragoza, Iruña (inguruko nekazaritza-ekoizpenarekin zerikusia dutenak), Murtzia (barazki- eta fruta-), Alacant (zeramika) indartu zituen.

Azken urteotan ardatz horiek atzerriko enpresa multinazional asko erakarri dituzte inbertsioak egiteko.

Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Balear eta Kanarietako industrialde berriagoetan enpresa handiak jarri dira azkenaldian.

2. Industria motak gaur egun duten banaketa geografikoa

Industria motak (astuna, arina) honela daude banatuta Espainian:

a) Industria astuna

Ez dira zuzenean kontsumitzailearengana iristen. Oinarrizko industriak eta ekipo industriak sortzen dira.

Oinarrizko industriak:
  • Siderurgia: Burdinaren eta altzairuaren produkzioa Bizkaian, Gipuzkoan, Asturiasen.
  • Metalurgia: Kobrea Riotinton eta Kordoban. Zinka Asturiasen. Aluminioa Aragoin, Valladoliden eta Avilesen.
  • Kimika astuna: Karburanteak eta lubrikatzaileak, ongarriak, plastikoak, alkohola... Asturias, Bilbo, Puertollano, Tarragona, Algeciras...
Ekipo industriak:
  • Eraikuntza: Sakabanatuta eta kostaldetik gertu, gaur egun krisi sakonean.
  • Industria metalurgikoak: EAEn, Katalunian, Madrilen, Valentzian, Vigon...
  • Makineria elektrikoak: EAE, Madril, Katalunia.

b) Industria arina

Kontsumitzailearengana iristen da, inbertsio gutxiago eskatzen du.

  • Kimika arina: EAEn, Katalunian eta Albaceten.
  • Ehungintza eta jantziak: Katalunia eta Alacant.
  • Larrua eta oinetakoak: Bartzelona, Valentzia eta Alacant.
  • Elikagaiak: Levante, Errioxa.
  • Altzariak: Levante, EAEn.

Deskargatu

PDF Word HTML