Mapa hau Espainiako industria inguruen koropleta mapa bat da. Bertan, koloreak eta borobilak agertzen dira. Koloreek industria inguruak adierazten dituzte: berde ilunak, garatutako industria-eremuak; berde argiak, hedatzen ari diren eremuak eta ardatzak; gorriak, berregituratzen ari diren eremuak eta ardatzak; moreak, industrializazio induzituko eremuak eta kolore horixkarekin, industrializazio urriko eremuak.
Industria Ingurune Garatuak
Industria ingurune garatuak, Madrileko eta Bartzelonako metropoli inguruetako espazio zentralak dira. Industria sektore helduak hondoratu edo birmoldatu egin dira eta industria suspertu egin da. Horren guztiaren eraginez, industria tertziarizatu egin da, industria eta enpresa parkeak agertu dira, eta horietan...