Euskal Herriko Industria: Berregituraketa, Produkzioa eta Egitura

Geografia2,45 KB

Industria Euskal Herrian

a) Gaur Egungo Industria Euskal Herrian

80 eta 90. hamarkadetan euskal industria berregituratzeak lurraldeka eta sektoreka izandako eragina:

Bizkaia

Berregituratzeak eragin handia eduki zuen. Krisiaren eraginez Bilbo Handiak behera egin eta industria ardatz berrietarantz hedatu.

Gipuzkoa

Berregituraketak inguru sakabanatuetan izan zuen eragina, kalte ugari eraginez. Deba haranean modernizazioaren ondoren jarduera berritzaile asko garatu ziren.

Araba

Berregituratzea Laudion, Amurrion eta Gasteizen zentratu zen. Ondoren industria-hazkundearen buruan jarri zen. Krisiak euskal lurralde guztietan atzerapena eman zuen.

Euskal industriak jarduera tradizionaletan espezializatutako produkzioa du; enpresa txiki eta ertainen nagusitasun nabarmena; eskulan kualifikatua; kokapen desorekatua; industria-politika bizia eta ingurumen-arazoak.

b) Industriako Produkzioa

Metalari lotutako jarduerak nagusi dira. Bigarren mailan eraikuntza, material elektrikoa, garraiorako materialak eta kautxua daude. Jarduera tradizionalek gaitasun mugatua eta teknologia helduak erabiltzen dituzte. Prezio baxuek lehia kaltegarria eragiten dute. Ekipo-ondasunek maila teknologiko eta bitarteko handiagoak eskatzen dituzte. Sektore tradizionaletan berritzeko eta goian kokatzeko aukerak daude.

c) Industria-Egitura

Enpresen tamaina txikia da. Zailagoa da lehiatzea eta kredituak lortzea, kanpoko erabakitze-zentroen menpekotasuna dute. Malgutasun handiagoa dute. Enpresen arteko lankidetzari esker, arazoei aurre egiten diete. Ikerketan, garapenean eta berrikuntza teknologikoan jarduera handia dago. Teknologiaren Euskal Sarea eta I+G Eskualde Plana daude. Industria enpresak parke teknologikoetan ezartzen dira. Zentro teknologikoen sarea eskura dute. Eskulanari dagokionez, prestakuntza oneko giza baliabide ugari daude.

d) Industrien Kokapena

Hiriburuen loturak triangelu itxura hartzen du. Hiru erpinetan hiriburuak daude. Bilbo eta Donostia industria-korridore baten bidez lotuta daude, eta Gasteizen artean hutsunea dago. Bizkaiko eredu polarizatuak Arabako makrozefalia du, hiriburuan biltzen baitira industria gehienak. Araban eta Nafarroan industriak garrantzia hartu eta kokapen estrategikoa du, industria-proiektu asko isurialde atlantikotik etorriz. Iruñerria eta Arabako Lautada industria-garapena bildu dute. Euskal Herri kontinentalean, industria Lapurdiko kostaldean ezarri da.

Deskargatu

PDF Word HTML