Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Aristotelesen ikuspegia gizakiaz eta emakumeaz

Filosofia eta etika2,1 KB

Aristoteles gizakian:

Platonen ikuspegiaren kritika:

Platonen pentsamenduaren arabera, gizakien arima eta gorputza ustekabean batzen ziren eta arima hilezkorra zen. Aristotelesek, aldiz, sustantziaren teoria defendatzen zuen. Teoria honen arabera, arima eta gorputza bat bestea gabe ezin dira existitu, sustantzia bat materia eta “formaren” bitartez osotuta dagoelako. Kasu honetan, materia gizakiaren gorputza da eta forma, arima.

Arimaren kontzeptua:

Aristotelesek, beste filosofo batzuek bezala, izaki bizidun guztiek, landareak edo animaliak izan, arima dutela baieztatzen zuen. Baina berarentzat, arima sustantziaren forma izateaz gain, gizakiak errealizatzen dituen ekintzen arduradun den sustantziaren atala ere bada. Beraz, Platonekin bat dator...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen ikuspegia gizakiaz eta emakumeaz" »

Ontologia: Jainkoaren existentziaren frogak

Filosofia eta etika2,65 KB

Ontologia

Agustinek bi eratako izakiak bereizten ditu: alde batetik, Izaki Absolutua edo Jainkoa, eta bestetik, hark sortutako izaki kontingenteak.

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoa, Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, guztiz Justua eta Aldagaitza da. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da Egia, Beharrezkoa eta Aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren (Jainkoaren) existentziarik gabe.

Jainkoaren existentzia: Tomas Akinokoren bost ibilbideak

Tomasek, Jainkoaren existentzia frogatzeko, laburrak eta argiak izanik klasikoak bihurtu diren bost ibilbide adierazten ditu:

  • Mugimenduarena: Lehen froga honek Aristotelesen eragina du, eta munduan dagoen mugimenduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Ontologia: Jainkoaren existentziaren frogak" »

Filosofiaren Bidaia: Sistemak, Mitoak eta Adimenak

Filosofia eta etika2,91 KB

Platon eta Aristoteles: Sistema Filosofiko Handiak

K.a. V. eta IV. mendeetan, Platonek eta Aristotelesek garatutako filosofia-sistemek filosofiaren aukerak zeharo zabaldu zituzten. Aspaldiko filosofoek ez bezala, sistema teoriko handiak gauzatu zituzten, eta hainbat diziplina eta arlo jorratu zituzten:

  • Metafisika: Errealitateari buruzko hausnarketa sakona.
  • Gnoseologia: Ezagutzari buruzko teoria.
  • Epistemologia: Ezagutzari edo zientziari buruzko teoria.
  • Politika: Gizartearen antolaketari buruzko hausnarketa.
  • Etika: Moralari buruzko hausnarketa teorikoa.
  • Antropologia: Gizakiari buruzko hausnarketa.
  • Logika: Pentsamendua eta arrazoibideei buruzko hausnarketa.

Bi filosofo hauen filosofiak eragin izugarria izan zuen, ez bakarrik filosofiaren historian, baita...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Bidaia: Sistemak, Mitoak eta Adimenak" »

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika Konparatua

Filosofia eta etika2,82 KB

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Ikuspegiak

Marxek eta Nietzschek erlijioari buruz zuten ikuspuntua konparatuz, biak garai berekoak eta ateoak izan arren, gai honi buruzko ideia desberdinak zituztela ikus dezakegu.

Ateismoa eta Erlijioaren Jatorria

Lehenik, esan bezala, biak ateoak ziren; hau da, biek erlijioa eta Jainkoa gizartearen asmakuntza direla pentsatzen zuten. Hala ere, desberdintasun nabarmenak zituzten:

  • Nietzschek Jainkoa baloreen bermea eta existentziaren azken zentzu-emailea dela pentsatzen zuen.
  • Marxek, ordea, Jainkoa giza gaitasun eta bertuteen proiekzioa besterik ez dela.

Nietzscheren Erlijioaren Kritika: Balore Dekadenteak

Nietzschek uste zuen erlijioak gizakia gainbehera sartzen duten balore dekadenteak bultzatzen dituela. Izan ere,...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika Konparatua" »

Dualismoa, Monismoa eta Ikusmolde Arrazionalista

Filosofia eta etika4,06 KB

Dualismoa eta Monismoa

Dualismoak espiritualistak edo idealistak izan daitezke. Gizakia bi substantziaz osatutako izakitzat hartzen dute: gorputza eta arima. Bi substantzia horiek kualitatiboki desberdinak eta independenteak dira, eta elkarrekin interakzio edo korrelazioren bat dute. Hainbat fenomeno sortzen dituzte: gorputzak fenomeno biologikoak, eta arimak, mentalak. Dualismoak elkarren artean desberdintzen dituena bi substantzia horien arteko harremana ikusteko modua da. Batzuen arabera, substantzia bakoitzak erabateko autonomia eta independentzia du; beste batzuen arabera, berriz, etengabeko interakzioan dihardute. Jarrera hori nagusi izan da gure kulturan XVIII. mendera arte. Platon, Aristoteles, Descartes, Kant eta beste asko dira horren...

Jarraitu irakurtzen "Dualismoa, Monismoa eta Ikusmolde Arrazionalista" »

Ortega y Gasset: Objektibismoa, Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa

Filosofia eta etika6,96 KB

Objektibismoa (1902-1914)

Neokantismoaren eragina jaso zuen korronte honek ezagutza-prozesurako oinarri gnoseologiko sendoa aldarrikatzen du. Zientziaren eta filosofiaren oinarrian fisika matematikoaren baldintza formalak ezarri behar dira.

Espainiaren arazoak eta konponbideak

Espainia Europatik urruntzen duten arazoak:

  • Pentsamendu sakona landu ordez, “literatura” egiteko zaletasuna.
  • Eztabaida antzuetan aritzeko joera.
  • Atzerapen zientifikoa.
  • Jarrera subjektiboa.

Konponbideak:

  • Objektibismoaren diziplina landu.
  • Subjektibismoaren gaixotasuna sendatzeko, zientziaren gaitasun hauek garatu:
    • Zehaztasuna eta metodoa.
    • Jarrera kritikoa.
    • Arrazionaltasuna.
  • Ezagumena hezi eta trebatu.

Masa eta elitea

Gizartearen gainbehera gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Objektibismoa, Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa" »

Ortega y Gasset: Objektibismoa, Bizitza eta Perspektiba

Filosofia eta etika5,07 KB

Ortegaren Pentsamenduaren Gakoak

Espainiaren Arazoak eta Objektibismoa

Ortegaren ustez, bi dira Espainia Europatik urruntzen duten joerak:

  • Pentsamendu sakonik ez izatea.
  • Eztabaida antzuetan aritzea.

Ortegak objektibismoaren diziplina proposatzen du. Espainian arlo guztietako atzerapena dago, eta hori gainditzeko ezinbestekoak dira Europan indarrean dauden jarrera intelektualak. Europako herriei nagusitasun morala zientziak ematen diela pentsatzen du. Zientzia diziplina intelektualaren emaitza da, objektibismoaren oinarria. Horretarako gaitasunak:

  • Zehaztasuna eta metodoa: zertaz ari garen ondo jakin eta definitu, metodo zehatz baten bidez.
  • Jarrera kritikoa: beharrezkoa da; asmo ona ez da nahikoa.
  • Arrazionaltasuna: zenbat eta sistematikoago izan, orduan
...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Objektibismoa, Bizitza eta Perspektiba" »

Bakardadearen garrantzia: Bakarrik egon vs bakarrik sentitu

Filosofia eta etika2,22 KB

Bakardadean ematen ditut erreflexio-ordurik gehienak, eta mundu sozialetik at hartu erabaki gogor eta latzenak. Askotan, bakarrizketetan bilatu ditut erantzunak, eta airean utzi inork ebatziko ez dizkidan galderak. Ispilura ere begiratzen dut maiz, nire soslaiaren konpainia bila, eta kristaletako lurrunean idazten ditut nire sentimendurik zintzoenak.

Sarri epaitu naute nire kabuz sortutako mundu horretan murgiltzeagatik, edota nire barne-fantasiak eta desioak nire arimarekin soilik konpartitzeagatik. Bada, anitzetan, bakardadeak jendarteak baino gehiago betetzen du gizakia, eta ez gara horretaz konturatzen. Disputa zabaltzekotan, bakarrik egotearen eta bakarrik sentitzearen arteko dilema planteatuko nuke, bakardadea polisemiaren biktima baita,...

Jarraitu irakurtzen "Bakardadearen garrantzia: Bakarrik egon vs bakarrik sentitu" »

Ezagutza: Subjektua eta Jomuga

Filosofia eta etika2,75 KB

Zer da Ezagutza Ezagutu diogunean edo objetu bat edo gauzen egoera antzematea helburu duen jarduera bati buruz ari gara. Jarduera orretan bi mutur bereizten dira: batetik subjektua ezagutzeko ekintzaren protagonista eta bestetik objetua ekintza horren jomuga. Ezagutzaren ekintza bera eta jarduera horren emaitza ezagutza deritzoguna bereizten ditugu. Ezagutzaren jarduera egitearen bilakaerarekin lotuta dago eta egiasko emaitzak lortzen du xede.

Ezagutza Mailak

Iritzia Ezagutza egoera horretan subjektuak zerbait egiatzat duhala denaren ziurtasunik gabe:

  1. Ikuspuntu Objetiboa: Pertzonak ez du justifikasiorik aurkitzen.
  2. Ikuspuntu Subjetiboa / Sinesmena: Pertzona bat ziur dago petzatzen duena egia denes, baina ezin du pentzatzen duen horri buruzguztientzat
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza: Subjektua eta Jomuga" »

Descartes: Zalantzatik Egiara, Pentsamendutik Jainkoari

Filosofia eta etika2,78 KB

Lehen ziurtasuna (zalantzari esker topatua)

Zalantzatik lehen ziurtasunera

“Pentsatzen dut… (zalantzan egon naizelako)

Lehen egiaren zentzua (honen kontra ezin argudiatu)

Pentsamendua eta existentzia

“…beraz banaiz” (pentsatzen duelako)


Formulazioak latinez

“Cogito ergo sum” edo “Ego cogito ego sum”

Ego=Ni

Lortutako egia subjektiboa, berea

Ziurtasun subjektiboa (“NIA”)

subjektibitatearen garrantzia

Ez du kanpoko laguntzarik izan, eta egia bat lortu du  Ez da jainkoaren laguntza behar

Bera NIA/subjektibitatea demostratzerakoan pentsamenduaren benetako existentzia demostratu  Munduan existitzen den lehen gauza

Descartesen ontologia: hiru substantzia

“RES COGNITAS” (gauza pentsatzailea edo arima)

Pentsamendua existitzen dela esan

...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Zalantzatik Egiara, Pentsamendutik Jainkoari" »