Platonen Filosofia: Ongia, Bertuteak eta Hiri Ideala

Filosofia eta etika2,69 KB

Ongiaren Kontzeptua Platonen Filosofian

Ongia ideia gorena da, ideien hierarkian gorenena. Hierarkia horretan, justizia eta estetika ideiak daude azpitik. Ideia hauek moraltasunarekin erlazionatuta daude, eta Platonentzat garrantzitsuak dira. Ideien munduko ideiak perfektuak, aldaezinak, absolutuak eta mundu fisikoko gauzen eredu dira. Beraz, hiru ideia horiek ezaugarri horiek dituzte.

Ongiaren ezagutza dialektikaren azken urratsa da, heziketaren helburua, paideia. Denek ez dute ezagutza maila horretara iristeko aukera. Horretarako, bi baldintza bete behar dira:

  1. Erakutsitakoak bereganatzeko gaitasuna. Irakasleak determinatuko du ikasleak aurrera jarraitu dezakeen ala ez.
  2. Ezagutza maitatzea, eros platonikoa izatea.

Ongiaren ezagutzara iristen denak zuzen jokatuko du. Platonek uste zuen Ongiaren ezagutzara iristen direnak agintariak izan behar zutela. Aldi berean, irakasleak ere izan behar dute, maila horretara iritsi diren bakarrak baitira, eta, beraz, beste batzuk bertara iristarazi ditzaketen bakarrak. Ongiaren ezagutza duenak zoriontsua izango da.

Bertuteak eta Hiri Ideala Platonen arabera

Platonentzat, estatu guztiak gaizki gobernatuta zeuden, eta horregatik hiri ideala planteatu zuen. Polis perfektuaren antolaketa egiteko, arimaren hiru zatiak hartu zituen kontuan. Hiriak ondo funtzionatzeko, jaiotzetik pertsona bakoitza bere trebetasunetara egokitu behar zuten irakasleek. Hezkuntzaren bitartez, onenei bakarrik utzi behar zitzaien ezagutza maila goreneraino, Ongiaraino, iristen.

Polisean hiru gizarte-sail zeuden, funtzioaren eta ezagutza mailaren arabera:

1. Produktugileak

  • Oinarrizko ondasunak ekoizteko ardura dute, eskulangintzan trebeak (nekazariak, etab.).
  • Bertutea: neurritasuna, irrizko arima kontrolatzeko.
  • Beharrezko ezagutza: doxa (iritzia), mundu fisikoaren ezagutza.
  • Lanaren ordainetan, familia eta jabetza pribatua izateko aukera dute.

2. Zaintzaileak (Gudariak)

  • Gizartea defendatzeko ardura dute, gaitasun fisiko eta moralak dituzte.
  • Bertutea: sendotasuna, suminezko arima kontrolatzeko.
  • Ezagutza matematikoak behar dituzte.
  • Familia eta jabetza pribatua ukatu behar zaie, eragozpenak baitira.

3. Gobernari Filosofikoak

  • Arrazoi-arima garatu dute, eta zuhurtzia da haien bertutea.
  • Agintaritzarako idealak dira, ezagutza maila gorenera, Ongiara, iritsi direlako.
  • Familia eta jabetza pribatua ukatu behar zaie.
  • Hauek beren betebeharrak zuzen beteta, hirian ordena eta harmonia nagusituko dira.

Deskargatu

PDF Word HTML