Kant: Ezagutza eta Idealismo Transzendentala
Kanten Iraultza Kopernikarra
Honetarako, metodo transzendentala erabili zuen. Garrantzia “zer ezagutzen dugu?” galderari eman beharrean, “nola ezagutzen dugu?” galderari eman zion.
Ikuspuntu aldaketa honi Iraultza Kopernikarra deitzen zaio, Kopernikok astronomian bezala Kantek filosofian iraultza eragin zuelako.
Zientziaren Ezaugarriak: A Priori Sintetikoa
Kanten ustez, matematika eta fisika zientziak dira, eta hauen bidez gizakiak ezagutza unibertsala eta beharrezkoa jasotzen du.
Egiten dituzten enuntziatuek edo ikerketek gure ezagutza handitzen dute (horrenbestez, sintetikoak dira) eta beharrezkoak eta unibertsalak dira (horrenbestez, a priorizkoak dira). Ondorioz, zientziaren enuntziatuak a priorizkoak eta sintetikoak dira.
Ezagutzaren Sintesia eta Mugak
A Priori eta A Posteriori Baldintzak
Ezagutza bi elementu ezberdinen arteko sintesia da:
- A priorizko baldintzak: Subjektuak jartzen ditu. Ezagutzaren materia antolatu eta unibertsaltasuna ematen diote.
- A posteriorizko baldintzak: Esperientziak jartzen ditu. Honen bidez gizakiek gauzak ezagutzen dituzte.
Kanten ustez, ezagutza esperientziatik abiatzen da eta bertan mugatzen da, nahiz eta ez den ezagutza eskuratzeko behar den gauza bakarra (aurrerago esan bezala).
Adibidez, kausazko lotura ez da esperientziaren bidez ezagutzen dugun zerbait, aitzitik, gauzak eta gauzen arteko erlazioa ezagutzeko gizakiok behar dugun beharrezko baldintza da.
Fenomenoa eta Noumenoa
Gauzak ezagutzean, gizakiak objektuaren nolabaiteko interpretazio bat (fenomenoa) egiten du bere zentzumenen bidez. Gizakiak ezin baitu gauzen benetako izaera (noumenoa) ezagutu, baldintzatuta dagoelako.
Metafisikaren Ezintasuna Zientzia Gisa
Ondorioz, metafisika ere ezin daiteke zientzia izan, besteak beste, zientziatik haratago dauden gauzen ezagutza eskuratu nahi duelako. Hala ere, gai hauek (arima, Jainkoa, askatasuna…) ez dira baztertu behar, gizakiarentzat oso garrantzitsuak direlako.
Idealismo Transzendentala
Guzti hau kontuan hartuta, Kantek Idealismo Transzendentala sortu zuen:
- Idealismoa: Fenomenak soilik eskura ditzakegulako.
- Transzendentala: Gizakiarekiko garrantzi handiena duten gaiak ezagutzen saiatzen delako.