Ezagutza: Definizioa, Mailak eta Teoria Epistemologikoak

Filosofia eta etika3,06 KB

Ezagutza: Definizioa eta Oinarriak

Ezagutza egoera bat atzematea helburu duen jarduera bati buruz ari gara, azaltzeko eta gainerakoekin partekatzeko.

Ezagutza-ekintzak bi mutur ditu:

  • Subjektua: Ezagutzeko ekintzaren protagonista.
  • Objektua: Ekintza horren jomuga.

Ezagutza-mailak Immanuel Kanten arabera

Immanuel Kantek hiru ezagutza maila bereizi zituen:

  1. Iritzia

    Subjektuak zerbait egiatzat du, baina ziurtasunik gabe. Bi ikuspuntu bereizten dira:

    • Ikuspuntu objektiboa: Pertsonak ez du justifikaziorik aurkitzen.
    • Ikuspuntu subjektiboa: Ez da ausartzen baieztatzera, esaten duenaz ziur dagoela.
  2. Sinesmena

    Pertsona bat ziur dago pentsatzen duena egia denaz, baina ezin du pentsatzen duen horri buruz guztientzat onargarria den justifikaziorik eman. Segurtasuna subjektiboa da; sinesten dugunak ez du behar objektiborik.

  3. Jakintza

    Iritzi oinarriduna da jakintza, bai subjektiboki bai objektiboki. "Nik p dakit" esaten duenak subjektiboki sinetsirik dago, eta arrazoi objektiboak ditu konbentzitzeko frogak. Zerbait jakitea gainerakoen aurrean haren berri eman ahal izatea da.

Ezagutzaren Interesak: Apel eta Habermas

Karl-Otto Apelek eta Jürgen Habermasek hiru interes mota bereizi zituzten:

  • Interes teknikoa

    Natura menperatu eta ustiatzeko interesa da.

  • Interes praktikoa

    Komunikatzeko gai diren izakien arteko komunikaziora eta elkar ulertzera bideratua.

  • Interes emantzipatzailea

    Gizakiak mendekotasunetik eta zapalketatik askatzeko interesa da.

Posiblea da ezagutzea? Teoria Epistemologikoak

Ezagutzaren aukerari buruzko hainbat jarrera filosofiko daude:

  • Dogmatismoa

    Dogmatismoaren defendatzaileek uste dute egiaren jabe direla, egia ezagutza egiazko, ukaezin eta eztabaidaezina dela izanik.

  • Eszeptizismoa

    Ezagutza fidagarriak lortzea ezinezkoa dela uste du, iruditzen zaiolako inoiz ez dagoela zerbait egiazkotzat jotzeko aski litzatekeen justifikaziorik.

  • Kritizismoa

    Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren artean dago, eta bi horiek gainditzeko asmoa duen erantzuna ematen du. Egiazko ezagutzak lortzea posible dela baieztatzen du.

  • Subjektibismoa eta Erlatibismoa

    Subjektibismoaren arabera, egiazkoa zer den jakitea subjektu bakoitzari dagokio. Erlatibismoak, berriz, uste du kultura, garai eta gizarte-talde bakoitzari dagokiola zerbait egiazkotzat edo faltsutzat jotzea.

  • Hizkuntzaren Filosofia Analitikoa

    Norberaren hizkuntzaren kontzeptuek, kategoriek, hitzek eta arau gramatikalek ematen digute pentsatzeko aukera, eta horiek dira munduaz dugun ezagutzari mugak jartzen dizkiotenak.

  • Perspektibismoa

    José Ortega y Gassetek proposatu zuen, eta errealitatearen ezagutzara hel daitekeela defendatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML