Zientziaren Filosofia: Feyerabend, Kuhn, Popper eta Platon-Aristoteles

Filosofia eta etika2,89 KB

Zientziaren Ikuspegi Filosofikoak

Feyerabend-en arabera, zientzia ez da ekintza arrazional hutsa. Gaur zientziari zaion errespetuak ez du justifikaziorik, egia-mailaren ikuspuntutik. Antzinako mitoak Budaren maila zientifiko berean kokatzen ditu. Zientzia ez da objektiboa; teorieseletzioa balio eta desioen arabera egiten baita. Teknologiak zientzia baldintzatzen du, aukerak eta MUGAK ezarriz. Komunikabideek sustatzen dute gehiegizko itxaropena zientziaren boterean. Teknologiak aurrera egitea oso garestia da, industria eta gobernuen mende dagoena. Zientziak pertsonengan eragin onuragarria zein kaltegarria izan dezake.

Kuhnen Paradigma Zientifikoak

Kuhnen iritziz, eguneroko praktika zientifikoa ('ohizko zientzia' deitu zion) paradigma baten barnean garatzen da. Paradigma, zientifikoek garai historiko batean munduari buruz duten oinarrizko ikuskera orokorra da. Paradigma horiek ezin dira ukatu; hori eginez gero zientziatik kanpo geldituko ginateke. Dena den, denbora igaro ahala, ohizko zientziaren barnean eboluzioa ere izaten da eta, horren ondorioz, arazo berriak sortzen dira.

Popperren Falsifikazioa

Popper pentsatzen du zientzia dela saiakera gisa deskribatzeko edo naturaren itxuraren baten portaera era zehatzean azaltzeko asmoz proposatzen diren hipotesi multzoa. Hala ere, hipotesi guztiek ez dute lortzen. Edozein hipotesik teoria-estatusa lortzeko bete behar du funtsezko baldintza edo lege zientifikoa: falsifikagarritasuna.

Platonen Epistemea

Platonen ustez, episteme edo zientzia, ideien munduko ezagutza da, lehen mailako ezagutza dela, izaki iraunkorrei dagokiona, goi mailako eta absolutuena. Bi bide bereizten ditu:

  • Propedeutika: Arrazonamenduz ezagutza lortzea.
  • Dialektika: Ongia aztertzea.

Platonen ustez, gobernariek dialektika ezagutu behar dute, horrela bakarrik lortuko dute modu egoki eta absolutuan gobernatzea.

Aristotelesen Ezagutza Fisikoa

Aristotelesen ustez, ezagutza unibertsala, egonkorra eta beharrezkoa da eta Platonek ez bezala, mundu fisikoari buruzko ezagutza zientifikoa onartzen du. Benetako ezagutza kausen bidezkoa da, Adimenezko intuizio baten bidez, esperientzian oinarriturik. Esperientziatik abiaturik, eta lehen printzipioetan oinarriturik, demostratutako konklusioen multzoa da. Ezagutza zientifikoa begiratzen, beharrezkoa dela eta horrelakoa bada, ezin da bestelakoa izan, ziurtasunez ezagutzen dugun horretatik eratortzen delako. Aldaezina da eta espezie bereko izakientzat balio du. Gizaki bat aurkitzen badugu, gizaki guztientzako balio duena berarentzat ere balio du.

Deskargatu

PDF Word HTML