Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Jakintza Motak, Zientziaren Bilakaera eta Metodoak

Filosofia eta etika2,54 KB

Jakintza mota desberdinak

  • Jakintza arrunta: Eguneroko bizitzako esperientzietan oinarritzen da.
  • Jakintza zientifikoa: Esperimentazioaren bidezko esperientzia eta errealitatea ikertzeko matematika erabiltzen ditu.
  • Jakintza teknikoa: Zenbait jarduera nola egin jakitean datza.
  • Jakintza filosofikoa: Esperientzia filosofikoa pentsatuz eskuratzen da.
  • Jakintza artistikoa: Zinema, poesia eta artearen bidez adierazten da.
  • Erlijio-jakintza: Sakratua edo jainkozkoa denari buruzko jakintza da.

Zientzia terminoaren eboluzioa

Greziar mundua eta Errenazimentua

Greziar munduan episteme zen jakintza mota gorena eta landuena. Bai zientziak eta bai filosofiak unibertsalak, beharrezkoak, aldaezinak eta betierekoak izan nahi zuten.

Zientziaren nozio modernoa Errenazimentuan...

Jarraitu irakurtzen "Jakintza Motak, Zientziaren Bilakaera eta Metodoak" »

Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak: Gizakia, Arrazoia eta Morala

Filosofia eta etika4,9 KB

Gizakiaren Gizarte Izaera

Bai: Gizartearen Beharra

Jaiotzetik hil arte gizartearen beharra daukagula (ezin dugula bakarrik bizi).

  • Aristotelesek defendatzen du gizakiak gizartearen beharra duela. Horren froga bat hizkuntza da.

Bi pertsona behar ditugunez, sozialak gara.

Ez: Gizartea Asmakizun Bat

Gizartea asmakizun bat da, ez da naturalki eman behar.

Bi ikuspegi nagusi:

  • Rousseau: Gizakiak izatez onak direla uste du, baina gizarteak gaiztotzen dituela. Gizartea hezkuntzan oinarritu eta desberdintasunekin amaitu behar dela defendatzen du.
  • Hobbes: Filosofo britainiar honek gizakiak izatez gaiztoak eta fidagarriak ez direla dio. Bere esaldi ospetsua: “Homo homini lupus” (Gizona gizonarentzat otsoa da). Gizarte on bat lortzeko, gizakiak menperatu behar
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak: Gizakia, Arrazoia eta Morala" »

Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesmenak Euskaraz

Filosofia eta etika2,19 KB

Ortega: Ideiak eta Sinesmenak

J. Ortega y Gasset-en ustez, gizaki bat ulertu nahi badugu, dela gaur egungoa dela iraganekoa, haren ideiak aztertu behar ditugu, hauek munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen “koordenatuak” baitira. Baina “ideia” nozioari esanahi desberdin asko ematen diogu. Ideas y creencias obran, Ortegak hurrengo bereizketa egiten du: batetik, sineskera-ideiak edo sinesteak ditugu; bestetik, burutazioak edo burutapen-ideiak, “ideia” hitzaren berariazko zentzua jasotzen dutenak.

Burutapen-ideiak gizakiak kontzienteki eraikitzen dituen errealitatearen gaineko pentsakizunak dira, arrazionalak eta eztabaidagarriak. Sinesteak, aldiz, gure artean berez aurkitzen ditugun usteak dira, inkontzienteak, geure burua...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesmenak Euskaraz" »

Nietzsche: Arrazoiaren, Moralaren eta Baloreen Kritika

Filosofia eta etika4,46 KB

Mendebaldeko Filosofiaren Oinarri Okerra

Mendebaldeko filosofiaren oinarria okerra da, arrazoiari garrantzi gehiegi eman baitio. Arrazoia goresteko joera hau Antzinako Grezian hasi eta Ilustrazioaren Arrazoian amaitu zen. Horrela, lehentasuna ematen zitzaion metafisikari. Hau saihesteko, oinarri metafisiko, epistemologiko, erlijioso eta moralak kritikatu zituen.

Nietzsche eta Ilustrazioaren Arrazoiaren Kritika

Nietzschek Ilustrazioaren Arrazoiari eginiko kritika: Ilustrazioaren arrazoiak giza bizitza baztertzera eramaten du. Ilustrazioan, Jainkoarenganako fedea Arrazoiarenganako fedearekin ordezkatzen da, baina horrek bizitzaren errealitate erradikala baztertzen du. Ondorioz, Nietzsche filosofo bitalistatzat hartzen da. Ilustrazioaren arrazoia...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Arrazoiaren, Moralaren eta Baloreen Kritika" »

Jürgen Habermasen Pentsamendua: Komunikazio Ekintza eta Etika Dialogikoa

Filosofia eta etika5,41 KB

Jürgen Habermasen Pentsamenduaren Sarrera

Jürgen Habermasek idatzitako lanak ugariak eta askotarikoak izan dira. Horien artean, 1968ko Zientzia eta Teknika Ideologia Gisa gaztetako obra bat da, ezagutzaren eta interesen arteko erlazioa aztertzen duena.

Frankfurteko Eskola eta Arrazoimen Instrumentala

Habermasek gaztetatik bizi izan zuen nazismoaren eta totalitarismoaren goraldia. Bere espiritu kritikoak Frankfurteko Eskolarekin bat egitera eraman zuen. Eskola honen inguruan elkartutako pentsalariek kritikoki aztertu zituzten mendebaldeko gizarte eta kultura, eta arrazionaltasun instrumentalaren gehiegikeriak salatu zituzten.

Mendebaldeko arrazionaltasunaren azterketan, Horkheimerrek eta Adornok Ilustrazioaren proiektuaren oso ikuspegi ezkorra...

Jarraitu irakurtzen "Jürgen Habermasen Pentsamendua: Komunikazio Ekintza eta Etika Dialogikoa" »

Nietzscheren Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,68 KB

Nihilismoa: Jainkoaren Heriotzaren Ondorioa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da, gure mendebaldeko kulturaren historiaren emaitza. Nihilismoak esan nahi du ordura arte zeuden baloreak, gizakiari eusten eta argibidea ematen ziotenak, bertan behera geratu direla. Balore-krisia adierazten du, historiaren gertakariek helbururik ez dutela ohartzean sortzen den etsipenak bultzatua. Gizakia munduak azalpenik ez duela ohartzen da eta kale gorrian bezala geratzen da.

Nondik datorren eta nora doan jakin gabe, mundura jaurtia izan delako usteak gizakia nihilismorantz bultzatzen du. Gizatasunak munduan duen egitekoa edota funtzioa jakin gabe, mundua ezerezean geratu denez gero, aterperik gabe geratu da giza taldea. Mundu transzendentea zen gizakiaren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa" »

Zientzialari motak eta erakundeekiko harremanak

Filosofia eta etika2,71 KB

Teknikari motak: zientzialari garbia, aplikatua eta erakunde barrukoa

Zenbait egileren aburuz, teknikarien eta erakundeen arteko topaketatik “erakunde-gizakia” deitzen duguna jaiotzen da; beste zenbait egileren iritziz, aldiz, “tekno-egitura” delakoa da topaketa horretatik jaiotzen dena. Hots, era labur batean esateko, bata edo bestea: edo erakundearen pean makurtzen den gizabanakoa, edo teknikarien multzoaren pean makurtzen den erakundea. Gai eztabaidagarria da oso, bai bataren eta bai bestearen aldeko adibide asko baitaude errealitatean.

Aniztasun hori halakoa da, besteak beste, eta hein batean, hiru zientzialari mota gutxienez bereiz daitezkeelako:

  • A) Zientzialari garbia: zientziaren garapenari laguntzea du helburu.
  • B) Zientzialari aplikatua:
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzialari motak eta erakundeekiko harremanak" »

Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza: Supergizakiaren Bidea

Filosofia eta etika2,75 KB

Erlijioaren jatorria eta Nietzscheren kritika

Erlijio oro beldurretik sortzen da, bizitzaren eta heriotzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik. Erlijioak, naturaz gaindiko izaki transzendente eta perfektuetan sinestean, metafisikak burututako akats berbera gauzatzen du. Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta morala.

Balio dekadenteak eta Jainkoaren heriotza

Bestalde, erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu; artaldearen edo esklaboen balioak, alegia: obedientzia eta mendekotasuna. Bizitzaren senaren aurkakoak diren kontzeptuekin —penitentzia eta damutasuna, esaterako—, erlijioak bizitzaren kontrako atentatuak burutzen ditu.

Hori dela eta, garaiko...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Jainkoaren Heriotza: Supergizakiaren Bidea" »

Santo Tomasen Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak

Filosofia eta etika2,29 KB

Santo Tomasek Jainkoaren existentzia arrazoimenez frogatzeko bost bideak erabili zituen. Bost bide horiek eskema orokor bat jarraitzen dute:

  • Lehenengo abiapuntua: froga bakoitza behaketa enpirikoz hasten da.
  • Gero: serie kausal bat dago.
  • Azkenik: serie kausalari jarraituz, lehen kausa dago.

Bost bideak hauek dira:

1. Mugimenduaren Froga

Munduan mugimendua dago. Mugitzen den guztia beste batek mugitzen du; eta horrela, behin eta berriz. Azkenean, kausa higitzaile serie bat gertatzen da; baina kate hori ezin da infinitua izan. Beraz, badago lehen kausa mugikorra, erlijioek Jainkoa deitzen dioten hori.

2. Kausa Eragilearen Froga

Munduko gauza guztiak existitzen dira, une zehatz batean sortu direlako, baina ezer ez da bere existentziaren kausa. Existitzen...

Jarraitu irakurtzen "Santo Tomasen Jainkoaren Existentziaren Bost Bideak" »

Teozentrismoa, Antropozentrismoa eta Giza duintasuna

Filosofia eta etika3,07 KB

Teozentrismoa

Teozentrismoa: Erdi Aroko hausnarketa filosofikoek hautsi egin zuten Greziar pentsamoldearen ikuspegi naturalista, eta teozentrismoan oinarritutako sistema bat eratu zen. Horretan funtsezkoa zen jainko batean sinestea. Gizakia jainkoak sortua dela uste zen, beraz haren menpe zegoen. Nolabait, hortik sortzen zen giza duintasuna, baina bigarren mailakoa izango zen.

Erdi Aroaren hasieran uste zuten arima gorputzaren gainetik zegoela, eta arimak gorputza mendean izatea eskakizun etikotzat jotzen zuten. Goi Erdi Aroan, Aristotelesen ustez, gizakia substantzia bakarra eta bereizgaitza zela uste zen; ez ziren bi errealitate bereizitan ulertzen. Gizakia jainkoaren irudia eta antzera egin zela ulertzen zen, beraz gorputzak jainkozko zati...

Jarraitu irakurtzen "Teozentrismoa, Antropozentrismoa eta Giza duintasuna" »