Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ilustrazioa: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,49 KB

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

Arrazoi-eredu berria

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: Enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, esperimentua eta gertakariak nagusitzen dira, eta ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
  • Arrazoi kritikoa: Arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka (tradizioa, autoritatea, aurreiritziak eta superstizioa), eta arrazoiaren beraren autokritika (esperientziak ezarriko ditu arrazoiaren mugak).
  • Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra (tradizio edo autoritate ororen gidaritza baztertzen da), ezagutza-arloan ez ezik, beste arlo guztietan ere: publikoan nahiz pribatuan.

Aurrerapena

Aurrerapen zientifiko-teknikoek munduari buruzko ikuskera baikorra ematen diete ilustratuei. Antzinako...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoia, Aurrerapena eta Askatasuna" »

Descartesen Cogitoa eta Cogitatioa: Lehen Ziurtasuna

Filosofia eta etika3,13 KB

Zalantzatik lehen ziurtasunera

Zalantza gnoseologikoa ugalkorra da. Lehen ziurtasuna Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Hona hemen kezka: zalantzaren zergatietatik aterako nauen lehen ziurtasun subjektiboa bilatzea. Descartesek bereizi egiten ditu pentsamendua (ekintza psikikoa) eta pentsamenduaren objektua (gogamena).

Dena dela, gakoa honetan datza: ez dira nahasi behar pentsamendua, ekintza psikikoa den aldetik, eta gogamena. Pentsamenduaren objektua bitarteko bat da niretzat, beste zerbaiten bidez ematen zaidana. Baina ekintza psikikoa bera ez dago bitartekotua, eta zuzenean eta arartegabe hauteman daiteke.

Eta zer ekintza psikiko da hori? Pentsatzen ari naizen ni nerau, ni pentsatzailea jardunean: “Pentsatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Descartesen Cogitoa eta Cogitatioa: Lehen Ziurtasuna" »

Jean-Jacques Rousseau: Hezkuntza eta naturalismo pedagogikoa

Filosofia eta etika2,98 KB

Jean-Jacques Rousseau

Filosofia modernoa eta arrazoiaren garrantzia

Aurreko mendean, Descartes-i esker, filosofia modernoa hasi zen, eta honekin batera arrazoiak funtsezko garrantzia hartu zuen: arrazoiari esker subjektuaren ziurtasunek hartzen dute paper nagusia errealitatea ulertu eta jakintza lortzean; honela, arrazoia bihurtzen da jakintza determinatu eta lortzeko modua.

Paradigma-aldaketa eta naturalismoa

Paradigma-aldaketa honekin batera naturalismoa defendatzen hasten da. Natura eta honi dagokion guztia errealitate bakar bezala ulertzen dira, eta hortaz, jakintzaren eta zoriontasunaren jatorri bakar bezala ere. Ideia honek aldaketak eragin zituen pentsamolde arrazionalistak ezartzen zituen planteamenduetan eta, Rousseauren eskutik, gazteen...

Jarraitu irakurtzen "Jean-Jacques Rousseau: Hezkuntza eta naturalismo pedagogikoa" »

Platonen Antropologia Dualista

Filosofia eta etika2,31 KB

Bere filosofiaren gainerako alor guztiak bezala, Platonen antropologia dualista da, hau da, gizakia bi elementuz osaturik dago: gorputza eta arima.

Gorputza eta Arima: Dualismoa

Arimak izaera espirituala du, materiagabekoa, eta horrexegatik hilezkorra eta betierekoa da. Gorputza, aldiz, izaera zantarra du, materiala, hilkorra. Platonek gorputza plazerrekin zein bizioekin harremantzen du; gizakiaren irrika guztien jatorria gorputzean dago. Gorputza zentzumenen munduan erroturik dago.

Arimak, aldiz, izaera jainkozkoa du, eta bere leku naturala Ideien Mundua da. Arima gure aldarte arrazional eta adimentsuarekin loturik dago, gauzarik ederrenetara eta nobleenetara zuzentzen gaituen horrekin, Ongiaren eta Egiaren ezagutzara, alegia. Baina gorputzak...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Antropologia Dualista" »

Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Dualismoa

Filosofia eta etika1,78 KB

Problematika Orokorra

Platonen pentsamenduaren oinarriak hainbat iturritatik edaten du:

  • Presokratikoen herentzia: Pitagorasen dualismo antropologikoa eta arimaren hilezkortasunaren teoria; Heraklitoren errealitatearen aldakortasun etengabea; eta filosofo pluralisten zein sofisten eragina.
  • Sokratesen herentzia: Metodo induktiboa, gai etiko eta politikoekiko interesa eta balio unibertsalen existentziaren defentsa.

Platonen Soluzioa

Platonen ustez, kontzeptu unibertsalek mundu sentikorretik bereizitako existentzia erreala dute. Mundu ideala eta mundu sentikorra bereizten dituen dualismoa ezarri zuen.

Abiapuntua eta Helmuga

Platonen kezka etiko-politikoa da gizartearen antolaketa idealera bideratua. Bere sistema filosofikoaren eskema honakoa da:

Ezagutza

...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Dualismoa" »

Lana, Zientzia eta Ezagutzaren Filosofia: Marx, Popper eta Kuhn

Filosofia eta etika3,58 KB

1. Lana eta Gizakiaren Interpretazioak

  1. Gizakiaren Portaera

    Gizakiari buruzko interpretazioek gauza bat dute komunean:

    • Gure portaeraren gakoak arrazoimenaren bidez argitu daitezkeela uste dute.
  2. Susmoaren Maisuak

    Marx, Nietzsche, Freud:

    • Paul Ricoeurrek Susmoaren Maisuak deitu zituen.
  3. Gizakiok bereizten gaituena natura irudimenez aldatzeko ahalmena da (Marx).

  4. Animaliek modu instintiboan egiten dute; guk, berriz, nahi dugunean prestatzen dugu (lana).

  5. Langilearen Alienazioa eta Ideologia

    • Langileak alienatuta daude.
    • Ideologiaren bidez lortzen da langileen esplotazioa.
    • Ideologia munduari buruzko ikuskera desitxuratu bat da, eta boteretsuen agintea justifikatzen du.

2. Zientzia

Behaketa eta esperientzia erabiliz ezagutza sortzen duen jarduera da.

  1. Zientzia Mota Nagusiak

    • Zientzia

...
Jarraitu irakurtzen "Lana, Zientzia eta Ezagutzaren Filosofia: Marx, Popper eta Kuhn" »

Askatasuna, Etika eta Filosofia: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,3 KB

Askatasunaren Kontzeptuak

Kanpoko askatasuna: Egin nahi dugun hori egiteko trabarik ezan datza. Egin nahi duguna egiteko ahalmena da. Adibidez: Manifestazioa.

Barneko askatasuna: Nahi izateko ahalmena. Norberari dagozkion kontuetan nor bere erabakiak hartzekoa. Erabaki dudan horren ordez beste zerbait aukeratu nezakeenean.

Determinismoa eta Indeterminismoa

Determinismoa: Geure helburuak gogoaz edota borondateaz kanpo, aurretik determinatuta edo zehaztuta daude. Beraz, ez daukagu barne askatasunik.
Indeterminismoa: Gure helburuak indeterminaturik daude, hau da, zehaztu gabe, eta geure gogoak edo borondateak erabakitzen ditu.

Filosofiaren Aurrekariak eta Etikaren Oinarriak

Sofistak

Sofistak: Ez zitzaien interesatzen unibertsoaren jatorria (physis) edo
...
Jarraitu irakurtzen "Askatasuna, Etika eta Filosofia: Kontzeptu Nagusiak" »

Epistemologia eta Zientziaren Filosofia: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,99 KB

Epistemologiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ebidentzia

Zerbait egiazkoa dela guztiz ezinezkoa bada zalantzan jartzea esaten zaio.

Adostasuna

Egiazkotzat jotzen duguna elkarrizketa-prozesu baten bidez lortutako adostasunaren emaitza da.

Induktibismoa

Teoria horren arabera, zientzia honela eraikitzen da: esperientziak emandako kasu partikularrak abiapuntu hartu eta, horietan orokortzea aplikatuz, ondorioak ateratzeko arrazoibideak eginez.

Faltsazionismoa (Karl Popper)

Karl Popper filosofoak proposatutako teoria da. Zientzia faltsutu egin daitezkeen baieztapenez osatuta dagoela dio, horretarako faltsuak direla egiaztatzeko esperimentuak egin daitezkeelako. Popperren arabera, esperimentuek ezin dute inoiz erabat egiaztatu baieztapen bat, baina faltsutu...
Jarraitu irakurtzen "Epistemologia eta Zientziaren Filosofia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Santo Tomas Akinokoaren Pentsamendua: Politika eta Etika

Filosofia eta etika2,45 KB

Politika

Gizakiak animalia politikoa gara, hau da, elkarrekin bizi behar dugu bizirauteko. Gizaki bakoitza gizartean ondo egokitu behar da. Horretarako, Estatua sortzen da, zeinak gizakiari bizitza zuzena eta egokia eskaini behar dion, ongia eta bake kolektiboa bilatuz.

Gobernu motak eta helburua

Hainbat gobernu mota aztertu ondoren, Santo Tomasek monarkia moderatua onena zela eta tirania okerrena zela esan zuen. Berarentzat, bakoitzak helburu bakarra du, eta bizitzaren ondoren ezagut daiteke soilik: Jainkoaren kontenplazioa.

Estatua eta Legea

Ondorio nagusia zera da: Estatuak Elizaren menpe egon behar du. Estatuak jarritako legeak, Lege Positiboak, Santo Tomasen legeak babesten dituzten legeak dira, baina ezin daitezke lege moralen gainetik egon....

Jarraitu irakurtzen "Santo Tomas Akinokoaren Pentsamendua: Politika eta Etika" »

Arraziobitalismoa: Bizitza, Arrazoimena eta Historia Ortega y Gasset-en Ikuspegian

Filosofia eta etika4,86 KB

Arraziobitalismoa: Bizitza eta Arrazoiaren Batasuna

Arraziobitalismoa bizitza eta arrazoia batzeko saiakera da, bietako gehiegikeria antibitalistetan (irrazionalismoan eta arrazionalismoan) ikusten diren mugak gaindituz. Arraziobitalismoaren ustetan, gizakia norbanakoaren bizitzan existitzen da, eta hau da bere lehen errealitate erradikala: bizitza. Gizakia bizitzan dago, eta pentsatuko duen oro, zirkunstantzia horrek markatutako bizitzan pentsatuko du. Beraz, arrazoimena, bizitzaren mugaren barruan ematen da, eta ez da arrazionalistek imajinatutako arrazoimen puru, mugaezin eta absolutua.

Bizitzak ordea ez du gure existentzia guztiz azaltzen, izan ere, askeak garen honetan, zirkunstantziak aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu eta guk aukeratu...

Jarraitu irakurtzen "Arraziobitalismoa: Bizitza, Arrazoimena eta Historia Ortega y Gasset-en Ikuspegian" »