Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Azalpen Arrazionala vs. Azalpen Mitikoa: Greziako Sorkuntza

Filosofia eta etika2,44 KB

Azalpen Arrazionalaren eta Mitikoaren Kontrastea

Azalpen Arrazionalaren Ideia

Zientzia eta filosofia batera jaio ziren Grezian, unibertsoaren aurrean jarrera berri baten ondorioz: naturaren fenomenoen zein giza portaeraren azalpen arrazional bat bilatzeko jarrera, belaunaldiz belaunaldi jasotako azalpen mitiko-erlijiosoak gainditzeko asmoz.

Mendebaldeko pentsamoldearen sorkuntza askotan, mitos-etik logos-era ematen den urratsa bezala ulertzen da. Logos hitz grekoak, arrazoia eta azalpen arrazionala esan nahi du. Beraz, azalpen arrazionalaren agerpena da.

Azalpen Mitikoa

Mitoak munduaren jatorria, zein kultura baten jatorria azaltzeko miragarrizko kontakizunak dira. Beren pertsonaiak Jainkoak, heroiak eta natur-fenomenoak jainkotuak (euria, haizea,...

Jarraitu irakurtzen "Azalpen Arrazionala vs. Azalpen Mitikoa: Greziako Sorkuntza" »

Sozializazio Prozesua eta Etika

Filosofia eta etika3,43 KB

Sozializazio Prozesua

Sozializazio prozesuari esker, gaitasun neuronalak garatzen dira, eta horiei esker, komunitatera egokitu eta gizartean bizi gaitezke. Gizakiak izateko, ezinbestekoa da gizaki izateko prestatzen gaituen komunitate batean bizitzea.

Ezaugarriak

  • Kultura ereduak ikasi: gizabanakoak gizartearen parte izateko kultura eredu ezberdinak ikasi behar ditu: zer jokabide diren onargarriak eta zeintzuk ez.
  • Ikasitakoa barneratu: haurrari txikitan ikasitakoa barruan geratzen zaio. Horrek ez du esan nahi errepikatzen duenik, baizik eta bere kabuz gauzak horrela egiten direla onartzen du; naturala da, denek egiten dutelako.
  • Oreka psikologikoa: kanpo ereduak onartzen dituenean, besteekin harremanak izan ahal ditu. Oreka mentala ematen dio horrek,
...
Jarraitu irakurtzen "Sozializazio Prozesua eta Etika" »

Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Filosofia eta etika2,58 KB

Arrazoia

Zerbait azaltzeko, zerbaiti buruz argudiatzeko edo justifikatzeko gaitasuna edo ekintza da.

Arrazionaltasun Teorikoa

Munduari so dagoena. Errealitatea ezagutu nahian diharduena, hura argitzen, azaltzen eta ulertzen saiatzen dena.

Arrazionaltasun Praktikoa

Ekintza orientatzen saiatzen den arrazoimenaren erabilera da. Ekintza horren bidez, arrazoimen praktikoak grinei aurre egiten die eta nagusitu egiten zaie. Horrela, arrazoimenak berak, bere buruari ezarritako ideal morala lortzeko bidean jartzen gaitu.

Metafisika

Errealitatea zer den aztertzen duen filosofiaren atala da. Ikuspegi unibertsala eskaintzen du. Nia, mundua eta Jainkoa ikertzen ditu, galdera errotikoak planteatuz.

Ontologia

Izana aztertzen du, hau da, gauza guztiek amankomunean...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Bizitzaren Filosofia: Dionisos eta Supergizakia

Filosofia eta etika3,7 KB

Aginte Nahia: Bizitzeko grina da, finean, bizidun orok, gizakiak barne, berezkoa duen sena. Haren helburua betetasuna eskuratzea da, bereari eutsiz, behar-beharrezkoa bada baita borroka eginez ere. Bizirauteko borondatea ahulduta aurkituko dugu erlijiopean bizi den banako menpekoa. Supergizakiak, aldiz, indartsu azalduko du, izan ere, nahi horren kontzientzia baitu gizaki berriak.

Bizitza: Bizitza da errealitate bakarra eta funtsezkoena. Heraklitok ikusten zuen bezala, bizitza etengabeko jarioa da, kontrakoen nahasketa amaigabea, poza eta mina, itzala eta argia inongo zentzu, orden edo norantza gabea. Bizitzan garrantzia duten gauza asko ez dira arrazoizkoak, grina, pasioa baizik. Den bezala onartu beharra dago eta aurrera egin, aitzakiatan...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Filosofia: Dionisos eta Supergizakia" »

Descartes: Metodoa eta Solipsismoa

Filosofia eta etika2,55 KB

DESCARTES

XVI. eta XVII. mendeko filosofoa zen. "El discurso del método" (Metodorako diskurtsoa) idatzi zuen, egi absolutuak ezagutu nahi zituelako metodo baten bidez, eta bere buruari galdera bat egin zion: "Zer da egia?".

Egiaren bilaketa eta zalantza metodikoa

Egi absolutua aurkitzeko, matematikan oinarritu zen, zientzia idealtzat hartzen zuelako. Ideia matematikoak jatorrizkotzat estimatzen zituen, eta bere ustez, jatorrizko ideia horiek Jainkoak emandakoak ziren.

Baina era berean, pentsatzen zuen guztia zalantzan jarri zitekeela eta beti egoerarik txarrena irudikatzen zuen. Horri zalantza metodikoa deitzen zaio.

Zalantza metodiko hori azaltzeko, esaten zuen existitzen zela genio maltzur bat, guztiari buruz konfunditzen gaituena.

Cogito Ergo

...
Jarraitu irakurtzen "Descartes: Metodoa eta Solipsismoa" »

Fisika Berria eta Iraultza Kopernikarraren Ondorio Filosofikoak

Filosofia eta etika3,32 KB

FISIKA BERRIA: GALILEO ETA NEWTON

Teleskopioari esker, Galileo Galileik, iraultza kopernikarreko protagonistetako batek, oso behaketa baliagarriak egin ahal izan zituen; adibidez, Jupiterrek satelite batzuk zituela, bere inguruan biraka.

Isaac Newton fisikari ingelesak azaldu zuen unibertsoko gorputz guztiak direla grabitate-indarraren jatorria, eta, aldi berean, indar horrek eragina duela haietan. Horrek esan nahi zuen lege berek gobernatzen zutela unibertso guztia, eta, hortaz, ilargi gaineko eta azpiko eremuen arteko bereizketak ez zuela zentzurik. Mundu-ikuskera aristotelikoa guztiz gaindituta zegoen.

ONDORIO FILOSOFIKOAK

Zientzian XVI. eta XVII. mendeetan izan zen aldaketari iraultza edo aldaketa kopernikarra deitzen zaio, izan zituen ondorioek...

Jarraitu irakurtzen "Fisika Berria eta Iraultza Kopernikarraren Ondorio Filosofikoak" »

Filosofiaren Historia: Antzinako Aroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa

Filosofia eta etika4,92 KB





ESKOLAK edo Pentsalariak



ESKOLAK edo Pentsalariak Zer interesatzen zaie? Zein da lantzen duten GAIA?


ANTZINAROA

K.a VI-K.o. I


- Aldi Kosmologikoa: Miletoko Tales, Anaximandro, Pitagoras, Demokrito, Heraklito, Leucipo, Parmenides, Enpedokles eta Anaxagoras

- Aldi Antropologikoa: Sokrates eta Sofistak

- Sistema Handien Aldia: Platon eta Aristoteles

- Aldi Helenistikoa: Epikureismoa, Estoizismoa, eta Zinismoa

- Erlijiozko Aldia: Neoplatonismoa, Plotino


Aldi Kosmologikoa: Naturaren filosofia

Aldi Antropologikoa: Gizakiaren filosofia


- Sistema Handien Aldia: Greziako filosofiak heldutasun bete-betea lortu zuen

- Aldi Helenistikoa: Filosofia etikoa

- Erlijiozko Aldia: Neoplatonismoa, sentipen mistikoa handia eta salbaziorako irrika erakutsi zuten


ERDI AROA

V-XV



Kristautasuna

...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Historia: Antzinako Aroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa" »

Metodologia Zientifikoa eta Jakintza Filosofikoa

Filosofia eta etika2,37 KB

Faltsazionismoa

Karl Popper filosofoak sortutako korronte epistemologiko bat da.

Haren ustez, teoria bat egiaztatzea, teoria horren aurkako adibide baten bidez gezurtatzen saiatzea esan nahi du. Faltsazionismoak dioenez, teoria bat egiaztatzeko, beharrezkoa da kontraesana egitea. Zergatik? Horrela, teoria baten egiaztapen-irizpidea ez da izango bere egiaztagarritasunarena, baizik eta bere faltsazioarena.

Metodo Hipotetiko-Deduktiboa

Zientziak bere teoria eta legeak eratzeko ereduetako bat da, Karl Popper zientziaren filosofoak proposatu zuena. Metodo induktiboan ez bezala, non egitateak eta behaketak ikerketa zientifikoaren hasiera eta amaiera diren, metodo hipotetiko-deduktiboan ikerketa zientifikoak zientzialariak proposatzen dituen hipotesietatik...

Jarraitu irakurtzen "Metodologia Zientifikoa eta Jakintza Filosofikoa" »

Platon: Arimaren Zatiak, Bertuteak eta Estatu Ideala

Filosofia eta etika3,23 KB

Platonen Arimaren Teoria: Hiru Zatiak eta Bertuteak

Platonek giza arima hiru zatitan banatzen du, bakoitzak bere funtzioa eta bertutea duelarik:

  • Arrazoimenaren Gogoa (Arima Arrazionala)

    Arrazoitzen eta pentsatzen duena da, gizakia gobernatzen eta zuzentzen duena. Buruan dago. Honen bertutea Jakituria edo Zuhurtzia da.

  • Arima Haserrekorra (Suminezko Gogoa edo Borondatea)

    Arimaren sentimendu eta joera nobleak kokatzen dira bertan. Gizakiak bere arrazoiak dioena gauzatzeko behar duen borondatea adierazten du. Bihotzean dago. Honen bertuteak Ausardia eta Kemena dira.

  • Irritsezko Gogoa (Arima Desiratzailea)

    Arima honen sentimenduak bizirik irauteko sena, sexu apetitua, plazera eta mina dira. Sabelean dago. Honen bertutea Neurritasuna da.

Bertutea eta Justizia

...
Jarraitu irakurtzen "Platon: Arimaren Zatiak, Bertuteak eta Estatu Ideala" »

Filosofiaren Oinarriak: Arrazoimena, Logika eta Metafisika

Filosofia eta etika1,96 KB

Filosofiaren oinarriak eta Kanten ikuspegia

Gure erantzun filosofikoak bizitzeko eta jarduteko erabiltzen ditugun aurresuposizioetan oinarritzen dira. Garrantzitsua da aurresuposizio horiek eztabaidatzea, ideien jabe izateko. Kanten arabera, modu filosofikoan pentsatzea lagungarria izan daiteke hobeto bizitzeko.

1. Arrazoimenaren sailkapena eta erabilera

Kanten arabera, arrazoimena bi zentzutan erabiltzen da:

  • Arrazoimen teorikoa: Ezagutzeko erabiltzen da.
  • Arrazoimen praktikoa: Jarduteko erabiltzen da.

2. Filosofiaren adarrak eta Christian Wolff

Arrazoimenaren bi erabileren arteko bereizketa lagungarria da filosofiaren galderak sailkatzeko:

  • Ezagutzarekin lotutakoak: Arrazoimen teorikoa.
  • Jarduera eta ekintzarekin lotutakoak: Arrazoimen praktikoa.

Sailkapen...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak: Arrazoimena, Logika eta Metafisika" »