Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud: ideien laburpena
Darwin: Eboluzioaren teoria eta ondorioak
Charles Darwinek XIX. mende garaikidean eboluzioaren teoria formulatu zuen. Honek esan zuen gizakia aurreko espezieen eboluzioaren ondorioa dela. Darwinen tesia ez zen biologian geratu soilik; kreazionistek (Jainkoak mundua duela milaka urte sortu zuela eta ez dela aldatu) duten tesiari aurka egin zion, eta baita filosofia aristoteliko-tomistaren printzipioari ere, zeinak adierazten duen espezie bakoitza banan-banan sortu dela inolako aldaketarik jasan gabe. Darwinen teoria 'nondik gatozen' galderari erantzuten dio.
Marx: Dialektika eta klase-gatazka
Karl Marxek idealismo hegeliarrean oinarritutako teoria dialektikoa (baieztapena, ezetapena, sintesia) historiaren analisian aplikatu zuen. Hortik ondorioztatzen...