Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

San Agustin eta Platon: Zoriontasunaren Ikuspegi Filosofikoak

Filosofia eta etika2,65 KB

San Agustinentzat zoriontasuna jainkozkoarekiko loturan aurkitzen da. Bere lanetan, bereziki azpimarratzen du benetako giza zoriontasuna bilatze espiritualean eta Jainkoaren borondateari amore ematean aurkitzen den ideia. Fedearen eta barne-bakearen bidez norbere buruarekin adiskidetzea zoriontasuna lortzeko ezinbesteko elementu gisa agertzen dira, munduko gogobetetzeetatik bereiziz.

Bestalde, Platonek zoriontasunaren ikuspegi kolektiboagoa proposatzen du. Berarentzat, bertutea eta justizia oinarrizkoak dira maila indibidualean zein sozialean. Estatu ideal bat sortzeak bere ustea islatzen du gizartean harmonia ezinbestekoa dela gizabanakoek benetako zoriontasuna lortzeko. Zoriontasunaren bilatzeak, Platonen ustez, etikarekiko konpromisoa eta...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin eta Platon: Zoriontasunaren Ikuspegi Filosofikoak" »

Platon eta Aristoteles: Filosofia Klasikoaren Gakoak

Filosofia eta etika1,59 KB

Platonen Filosofia eta Obra

  • Errepublika: Helduaroan idatzia.
  • Hiri Ideala: Gobernariek eta zaindariek ezin dute familia edo jabetza pribaturik eduki. Emakumeek gizonezkoen gaitasun berak dituzte.
  • Politika Sistemak: Aristokrazia, timokrazia, oligarkia, demokrazia eta tirania.
  • Filosofoaren eginkizuna: Beste gizonen gidari eta hezitzaile bihurtu behar da.
  • Ideien Teoria: Ideiak benetako errealitatearen kopiak dira. Ezagutza ideien arteko harremanen ezagutzan datza.
  • Hierarkia: Ongiaren ideia, ideia etikoak, ideia estetikoak, ideia matematikoak eta gauza fisikoak.
  • Antropologia: Dualista eta konplexua. Arima arrazionala (betierekoa eta hilezkorra) da gurdiaren gidaria.
  • Ezagutza: Elikasia, pistis, dionoia, noesis.

Sokrates eta Sofistak

  • Sokrates: Atenasen bizi
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Filosofia Klasikoaren Gakoak" »

Marxismoaren eta Platonen Filosofiaren Gakoak

Filosofia eta etika3,15 KB

Marxismoaren Oinarriak

Ekonomia-alienazioa

Marxentzat, lana da gizakiaren esentzia eta bere ekoizpen-ahalmena definitzen duena. Langilea bere lanaren produktutik aldentzen denean, alienatu egiten da. Jabego pribatuan oinarritutako sistemak langilea bere lanaren tresna bihurtzen du, bere izaera merkatuan saltzera behartuz.

  • Bere lanaren ekoizkina: Langileak bere produktua arrotz gisa ikusten du.
  • Ekoizteko bitartekoen jabeak: Langilea beste baten tresna bihurtzen da, bere indarra eta izaera salduz.

Erlijio-alienazioa

Marxentzat, erlijioa herriaren opioa da. Gizakiak bere pentsamendua eta itxaropena erlijioaren esku uzten ditu, mundu honetako bidegabekeriak onartuz zeruko bizitza baten truke. Horrek gizakiaren atzerapena eta engainua dakar.

Materialismo

...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren eta Platonen Filosofiaren Gakoak" »

Filosofia Garaikideko Gaiak: Etika, Ezagutza eta Kultura

Filosofia eta etika4,31 KB

M. Vidal: Etika eta Irudi Normatiboa

M. Vidalen arabera, historiako garaiek eta egoerek gizakiarekin irudi normatibo etikoa sortu dute. Arangurenen ustez, hori da irudi moralaren edukia. Gizakiak eredu hori jarraitzen du, esaterako:

  • Joera naturalak
  • Lege naturalak
  • Zoriontasuna lortzeko nahia

V. Camps: Zaintzaren Etika Demokratikoa

V. Campsen arabera, zaintza historian zehar emakumeei eman zaien rola izan da, baina argi dago betebehar demokratiko bat dela. Ospitaletan, adibidez, larrialdi batean adituek (gehienetan gizonek) parte hartzen dute, eta aldiz, emakumeek erien zaintzaz arduratzen ziren. Horrek zaintzari garrantzi gutxi ematen zion; ordea, larrialdia bezain garrantzitsua zen.

A. Cortina: Balio Pertsonalak eta Hiritartasuna

A. Cortinaren esanetan,...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Garaikideko Gaiak: Etika, Ezagutza eta Kultura" »

Ezagutzaren Teoria eta Etika: Filosofiaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,58 KB

Platonen Gnoseologia

Platonen iritziz, bi ezagutza-maila ditugu: Doxa (iritziaren maila) eta Episteme (zientziaren maila). Doxa mailan, zentzumenen bidez jasotako datuak egiatzat hartzen ditugu, baina hauek ez digute ezagutza fidagarririk ematen; sentipenezko munduko gauzak hautemateko balio dute soilik. Episteme mailan, ordea, gure iritzia benetako jakintza bihurtzen da. Ezagutza hau arrazonamenduaren bidez erdiesten da, ideien mundua ulertuz. Ideiak gogoratzeko prozesuari Anamnesia deitzen zaio. Ideiarik gorenak etikarekin lotuta daude, eta garrantzitsuena Ongia da. Maila hau filosofoek bakarrik lortzen dute; ondorioz, beraiek dira ongia ulertzen dutenak, eta horregatik, pertsona zuzenak eta zoriontsuak dira.

Ezagutza Aristotelesen Filosofian

Aristotelesek...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutzaren Teoria eta Etika: Filosofiaren Oinarriak" »

Arrazonamendua, Logika, Falaziak eta Utopiak

Filosofia eta etika5,16 KB

Zer behar dugu arrazonatzeko?

  • Kontzeptuak: Ideia edo irudi mentalak gauzak, pertsonak edo animaliak definitzeko.
  • Judizioak: Kontzeptuak baieztatzen edo ezeztatzen dituzten esakuneak.
  • Konektagailuak: Judizioen arteko lotura praktikoak dira.
  • Argudioak: Judizioen lotura; ezagunetatik edo premisetatik ateratzen dugun konklusioa.

Logikaren 3 printzipioak

  • Identitatearen printzipioa: A=A (“a” “a”ren berdina da).
  • Ez-kontraesanaren printzipioa: A ≠ -A (“a” ezin da ez “a” izan).
  • Hirugarren baztertuaren printzipioa: A v ¬A (“a” ala ez “a”).

Arrazonamendu motak

Kopuruaren arabera

  • Inferentzia: Bi premisaren judizio arrazonamenduari esaten zaio. Adibidez: Egunek 24 ordu dituzte beti, beraz, biharko egunak ere 24 ordu izango ditu.
  • Silogismoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Arrazonamendua, Logika, Falaziak eta Utopiak" »

Kant, Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Mugak: Filosofia Kritikoa

Filosofia eta etika11,13 KB

Sapere Aude: Autonomia eta Adingabetasunetik Irteera

“Sapere aude” pentsatzera ausartzera bultzatzen gaitu, hau da, norbanako bakoitzak adorea izan behar duela bere kabuz arrazoitzeko defendatzen du.

Kanten iritziz, autonomiak bereizten ditu gizakiak, gure kabuz pentsatzera animatzen gaitu. Heteronomian bizi direnak, besteen menpe bizi diren pertsonak dira, besteen iritziaren arabera jarduten dutenak, norberaren iritzia barneratu gabe (erlijioa, sistema feudala). Adingabeak, tutore edo mentore baten menpe bizi direnak dira, pentsamendu propioak garatzen ez dituztenak. Heldutasunean, gure kabuz pentsatzen dugu, autonomia dugulako. Horren ondorioz, gizabanakoa heldutasunera iritsi dela esan nahi du.

Kantentzat, ilustrazioa gizakiaren irteera...

Jarraitu irakurtzen "Kant, Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Mugak: Filosofia Kritikoa" »

Platon, Aristoteles eta Sofistak: Antzinako Filosofia

Filosofia eta etika4,85 KB

Platonen Ideien Teoria

Platonen ustez, balio absolutuak existitzen dira, eta hau justifikatzeko izatearen teoria azaltzen du. Teoria honetan bi mundu bereizten dira: mundu fisikoa (zentzumenez hautematen dena) eta ideien mundua. Mundu fisikoa aldakorra da, hau da, beti aldatzen ari da; zientziaren definizioak, aldiz, aldaezinak dira. Beraz, definizioak ez dira mundu fisikokoak, ideien mundukoak baizik.

Mundu Sentikorra eta Ideien Mundua

Mundu sentikorreko gauza bakoitzak baditu berezko ezaugarriak eta baita batetik bestera desberdintzeko gaitasuna ere. Adibidez, badakigu zer den zaldi bat eta zer den lore bat, eta badakigu bereizten. Izakiak, nahiz eta hilkorrak izan, dagozkien eredu materiagabea dute; hau da, bakoitzak sorrarazten duen ideia...

Jarraitu irakurtzen "Platon, Aristoteles eta Sofistak: Antzinako Filosofia" »

Zientzia, Logika eta Ezagutza: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,76 KB

Zientzia eta Ez-zientzia Bereiztea: Faltsazionismoa

Nola jakin dezakegu zer den zientzia eta zer ez? Azaldu faltsazionismoak dioena.

Karl Popper, XX. mendeko fisikari eta filosofoak, irtenbide bat bilatu zion arazo honi: faltsazionismoa.

Faltsazionismoaren arabera:

  • Ezin dugu jakin hipotesi zientifikoak egia diren ala ez.
  • Baina jakin dezakegu proposizio batek gezurtatua edo faltsatua izateko duen gaitasuna.

Horrek bereizten du hipotesi zientifiko bat hipotesi pseudozientifiko batetik.

Pseudozientziaren Adibidea: Osteopatia

Azaldu ezazu pseudozientziatzat hartzen den adibide bat. Zergatik ez da zientifikoa?

Osteopatia pseudozientziaren adibide bat da. Ez da zientifikoa, hainbat arrazoirengatik:

  • Ezin da kontzeptua frogatu.
  • Ez du eboluzionatu (ahaldezina
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia, Logika eta Ezagutza: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Etika eta Morala: Oinarriak, Balioak eta Ikuspegi Filosofikoak

Filosofia eta etika2,42 KB

Etika eta Moralaren Arteko Ezberdintasuna

Bi kontzeptu hauen arteko ezberdintasuna jatorrian aurkitzen da:

  • Etika: Ethos (izateko modua/izaera) hitzetik dator. Esparru teorikoa eta hausnarketa filosofikoa da.
  • Morala: Mos moris (ohitura/bizitzeko modua) hitzetik dator. Esparru praktikoa da, gure jokatzeko modu konkretua adierazten du.

Morala jokabide konkretua (eguneroko bizitzako jokamodua) da, jokatzeko ditugun arau propioak. Arau hauek familia, lagun, irakasle eta gizartearengandik bereganatu ditugu. Etikak, berriz, gure eguneroko bizitzan ditugun arazo moralak eztabaidatzen ditu eta argitzen saiatzen da.

Morala zertan oinarritzen da? Balioak

Guk ondo jokatzen dugunean, gure balioen arabera jokatzen dugu. Balioak ereduak diren dohaiak dira (kontuan...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Oinarriak, Balioak eta Ikuspegi Filosofikoak" »