Descartes: Metodoa eta Solipsismoa

Filosofia eta etika2,55 KB

DESCARTES

XVI. eta XVII. mendeko filosofoa zen. "El discurso del método" (Metodorako diskurtsoa) idatzi zuen, egi absolutuak ezagutu nahi zituelako metodo baten bidez, eta bere buruari galdera bat egin zion: "Zer da egia?".

Egiaren bilaketa eta zalantza metodikoa

Egi absolutua aurkitzeko, matematikan oinarritu zen, zientzia idealtzat hartzen zuelako. Ideia matematikoak jatorrizkotzat estimatzen zituen, eta bere ustez, jatorrizko ideia horiek Jainkoak emandakoak ziren.

Baina era berean, pentsatzen zuen guztia zalantzan jarri zitekeela eta beti egoerarik txarrena irudikatzen zuen. Horri zalantza metodikoa deitzen zaio.

Zalantza metodiko hori azaltzeko, esaten zuen existitzen zela genio maltzur bat, guztiari buruz konfunditzen gaituena.

Cogito Ergo Sum

Baina ziur zegoen guk geuk edo genio maltzurrak engainiatu arren, ezin genuela pentsatzeari utzi. Ondorioz, beti izango ginen zerbait, pentsatzen duzun bitartean existitzen zarelako.

Hona hemen bere ondorioa:

  • Nire zalantzak nire existentzia demostratzen du.
  • Pentsatzen dudan bitartean existituko naiz.
  • Pentsatzeari uzten diodanean, nire existentzia bukatuko da.

"COGITO ERGO SUM" (Pienso, luego existo).

Sustantziak

Horregatik, pertsona bat berarentzat pentsatzen duen gauza bat da. Gizakiak pentsatzen duen sustantzia bat gara, eta horri res cogitans deitu zion.

Beste objektu guztiak sustantzia sinpleak dira: res extensa.

Eta hirugarren sustantzia bat dago, lehen sustantzia dena eta betirako izango dena: JAINKOA.

SOLIPSISMOA

NIAren eta munduaren ezagutzaren artean amildegi bat dago, ezin duguna ezagutu. Beraz, ezin dezakegu jakin munduari buruz dakiguna egia den ala ez.

SOLIPSISMOAREN KONTRAKO ARGUDIOAK

Descartesek ez zuen hori pentsatzen; berak uste zuen mundua ezagutzeko aukera geneukala Jainkoaren bitartez. Jainkoak ematen digulako segurtasuna jakiteko munduari buruzko ideiak egia direla.

Hori pentsatzeko arrazoi nagusia zen, berak pentsatzen zuela gure pentsamenduak ezagutzeko eta errealitateaz jakiteko era bakarra kanpoan zegoen bizidun baten bitartez zela, eta horrela frogatzen zuen berak Jainkoaren existentzia.

Berak argudiatzen baitzuen Jainkoa zela gure pentsamenduak kanpotik azaldu ahal dituen bakarra.

Deskargatu

PDF Word HTML