Azalpen Arrazionala vs. Azalpen Mitikoa: Greziako Sorkuntza

Filosofia eta etika2,44 KB

Azalpen Arrazionalaren eta Mitikoaren Kontrastea

Azalpen Arrazionalaren Ideia

Zientzia eta filosofia batera jaio ziren Grezian, unibertsoaren aurrean jarrera berri baten ondorioz: naturaren fenomenoen zein giza portaeraren azalpen arrazional bat bilatzeko jarrera, belaunaldiz belaunaldi jasotako azalpen mitiko-erlijiosoak gainditzeko asmoz.

Mendebaldeko pentsamoldearen sorkuntza askotan, mitos-etik logos-era ematen den urratsa bezala ulertzen da. Logos hitz grekoak, arrazoia eta azalpen arrazionala esan nahi du. Beraz, azalpen arrazionalaren agerpena da.

Azalpen Mitikoa

Mitoak munduaren jatorria, zein kultura baten jatorria azaltzeko miragarrizko kontakizunak dira. Beren pertsonaiak Jainkoak, heroiak eta natur-fenomenoak jainkotuak (euria, haizea, eguzkia…) dira. Hauek dira pentsamolde mitikoaren ezaugarriak:

  1. Natur-fenomenoak pertsonifikatu eta jainkotu egiten dira (tximista Zeusek haserre bidaltzen du), eta jainkoak naturaren funtzionamenduaren zein giza portaera eta patuaren erantzuleak egiten dira.
  2. Aurrekoaren ondorioz, naturaren funtzionamendua guztiz arbitrarioa bilakatzen da, jainkoen nahia eta apetaren menpe dagoelako.
  3. Mitoen indarra eta onarpena ez da arrazoi eta argudioetan oinarritzen, usadioaren autoritatean baino. Tradizioaren autoritatea erlijioarekin lotuta egonik ezin da kritikatu.

Azalpen Arrazionala

Azalpen mitikoaren aurrean, azalpen arrazionalak ezaugarri hauek ditu:

  1. Ez ditu jainkoek eta naturaz gaindiko izakiak erabiltzen munduaren funtzionamendua azaltzeko. Natur fenomenoen kausak naturan baitan bilatzen dira. Logosaren aurkikuntza handiena naturaren ideia da.
  2. Naturaren funtzionamendua ez da jada modu arbitrarioan azaltzen. Naturan fenomeno guztiak behar diren moduan gertatzen dira. Naturaren ideia beharrizanaren ideiarekin dago lotuta, eta hau halaber lege ideiarekin. Fenomeno naturalak beti betetzen diren lege batzuen arabera suertatzen dira: Natur legeen arabera.
  3. Azalpen arrazionalaren onarpena ez da tradizioaren autoritatean oinarritzen, baizik eta beren aldeko arrazoi eta argudioetan. Azalpen bat ez da hobea izango jende gehiago horrela dela sinesten duelako edo oso antzinatik datorren azalpena delako, beren aldeko arrazoi sendo eta hobeak daudelako baino.

Deskargatu

PDF Word HTML