Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sokratesen Filosofia: Antierlatibismoa eta Intelektualismo Etikoa

Filosofia eta etika2,88 KB

Sokrates: Atenasko Pentsalaria eta Sofisten Aurkaria

Sokratesek lotura estua izan zuen Atenasko hirirekin eta komunitatearekiko konpromiso sakona agertu zuen. Sokrates sofisten aurkari zorrotza izan zen; izan ere, Sokratesek uste zuen egia unibertsalak eta objektiboak existitzen zirela, batez ere moralaren arloan.

Dizipulu talde bat izan zuen inguruan, eta haiekin jarduten zuen irakaskuntzan, dirurik jaso gabe. Ez zuen obra idatzi; haren figura eta pentsamendua batez ere Platonen elkarrizketen bidez iritsi zaigu.

Antierlatibismo Morala eta Definizio Unibertsalak

Sokratesen pentsamendua hiru fenomenok baldintzatu zuten: polisaren gainbehera, sofisten jarduerak eta demokraziaren funtzionamendua. Sokratesen proiektu filosofikoa sofisten konbentzionalismoa...

Jarraitu irakurtzen "Sokratesen Filosofia: Antierlatibismoa eta Intelektualismo Etikoa" »

Etika eta Morala: Kant, Utilitarismoa eta Sokrates

Filosofia eta etika2,82 KB

1) gizakiok izaki moralak garela esateak edo gizakiok kontzientzi morala dugula esateak ez du esan nahi ezaugarri horiek jaiotzen garenetik ditugula. Gizakiak izaki moral bilakatzen den prozesu bat bizitzen du haurtzarotik heldutasun bitartean. Horren ondorioz, kantek esan zuen heldutasun morala heteronomia moralean hasten, eta autonomia moralean bukatzen den prozesu batean eskuratzen dela  2) Kanten ustez, nahimenak autonomoa izan behar da, hau da, gizakiok izan behar dugu gure buruari helburuak ezartzen dizkiogunak.Agindu kategorikoek baldintzarik gabe agintzen dute, trukean ezer eskaini gabe, kanten ustez agindu batek morala izateko inperatibo kategorikoa izan behar da. Kanten iritziz, agindu moralak dira egitura jakin bat dutenak, ezaugarri...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Kant, Utilitarismoa eta Sokrates" »

Alienazioa Filosofian: Esanahia eta Ikuspegiak

Filosofia eta etika3,8 KB

Alienazioa: Kontzeptuaren Jatorria eta Esanahiak

Batzuen ustez, “alienazio” hitza “alienus” termino latinotik dator, eta salmentetan erabiltzen zen, saltzen edo oparitzen zena izendatzeko. Zentzu horretan, objektu bat “alienatu”, oparitu ala saldu egiten da, hau da, gurea zen zerbait beste bati ematea. Beste batzuen ustez, hori ez da terminoaren esanahi bakarra: gaixotasun mentalarekin ere harremanatzen dute. Erich Frommek erabili zuen terminoa gaixotasun mentala izendatzeko, adibidez, neurotikoak ez direla beren ekintzen jabea adierazteko.

XIX. mendetik aurrera, Hegelek, Feuerbachek eta Marxek “alienazio” hitza beste esanahi batekin erabili zuten. Honekin ez zuten gaixotasun mentala izendatzen, baizik eta geure buruarengandik...

Jarraitu irakurtzen "Alienazioa Filosofian: Esanahia eta Ikuspegiak" »

Arendt: Pluralismoa, Ekintza Politikoa eta Masaren Arriskua

Filosofia eta etika2,71 KB

1.3. Pluralismoa eta Ekintza Politikoa Hannah Arendten arabera

Pluralismoari dagokionez, Arendten ustez, gizarte demokratikoan pentsamendu eta iritzi anitzak onartzea eta gizartean aldarrikatzea garrantzitsua da. Hortaz, ekintza politikoa azpimarratzen du (demokraziaren oinarria), hots, hiritarren parte-hartze aktiboa (erabakiak hartzeko, beren interesak defendatzeko, etab.).

Arendtek giza duintasuna, asanblakide izatea eta errespetua sustatzen ditu giza eskubide gisa, eta hauek bermatzeko bide bakarra politikan parte hartze aktiboa dela dio.

Indibidualtasunaren Garrantzia eta Konformismoaren Kritika

Arendten ustez, gizabanako bakoitzak pentsatzeko, epaitzeko eta jarduteko gaitasun bakarra du. Indibidualtasuna funtsezkoa da duintasunerako, erabaki...

Jarraitu irakurtzen "Arendt: Pluralismoa, Ekintza Politikoa eta Masaren Arriskua" »

Fedea eta arrazoimena — San Agustinen ikuspegia

Filosofia eta etika2,54 KB

Sarrera

2. FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI

San Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat aurkitzea, baizik eta bihotza aseko zuen egia aurkitzea, hau da, maitatzen dugun egia. Horrela bakarrik lor dezake zoriontasuna. Egiaren bilaketa hori ez da metodo bat; ibilbide bat baizik.

Ezagutzaren teoria

Ibilbide horretan San Agustinek ezagutzaren teoria garatzen du. Ezagutzaren teoria ziurtasunera bideratuta dago, gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun osoa nahi duelako. Eta ziurtasun absolutua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu; fedean ere oinarritu behar du. Arrazoiak eta fedeak elkartuta joan behar dute.

Gizakia errebelazioaren bidez iristen da Jainkoarengana, eta ondoren errebelazio hori —sinesmen hori—...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta arrazoimena — San Agustinen ikuspegia" »

Nietzsche: Nihilismoa, Balioen Eraldaketa eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,68 KB

Nihilismoa eta Jainkoaren Heriotza

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio zuzena da.

Jainkoaren Heriotzaren Ondorioak

  • Jainkoaren heriotzarekin hutsune handi bat sortzen da; gizakiak ezereza esperimentatzen du.
  • Jada ez dago bere bizitza gidatzeko patroirik.
  • Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira.

Nihilismorako Bideak

Bizitzaren eta gorputzaren nahi eta gogoei uko egitea irtenbiderik gabeko egoera batera garamatza.

(Nihilismorantz doazen beste bide batzuk ere badaude:

  • Historiako gertakizunek helbururik ez dutela ikustean.
  • Ez jakitea nondik gatozen eta nora goazen.
  • Haraindiko mundua ezerezean gelditzean.)

Nihilismo Pasiboa eta Aktiboa

Aurreko kulturaren idealak desagertzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Nihilismoa, Balioen Eraldaketa eta Supergizakia" »

San Agustin: Bi Hiriak, Historia eta Fedearen Garrantzia

Filosofia eta etika2,86 KB

San Agustin eta Lurreko eta Zeruko Hiriak

San Agustin neoplatonismoaren aitatzat dugun pentsalaria da, Platonen ideiak bere garaira egokitu zituelako. Filosofiaren historiari buruz gogoeta egin zuen, abiapuntutzat Erromatar Inperioaren erorketa hartuta, Alarikok 410. urtean Erroma arpilatu zuenean. Jentilek kristauei errua bota zieten arren, pentsalariak kristauak defendatu zituen.

Historiaren Kontzepzio Lineala

Grekoek historia ziklikoa zela uste zuten. San Agustinek, berriz, lineala zela defendatu zuen, hau da, hasiera, garapen eta amaiera bat zuela. Horrez gain, historia Jainkoak martxan jarri zuela zioen, kreazioaren testuan oinarriturik. Jainkoa historian zehar gizakiarekin harremanetan dagoela zeritzon, amaierara arte, hark epaituko gaituelako,...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Bi Hiriak, Historia eta Fedearen Garrantzia" »

Aro Garaikideko Pentsamenduaren Oinarriak: Darwin, Marx, Nietzsche, Freud

Filosofia eta etika3,02 KB

Aro Garaikideko Pentsamenduaren Oinarriak

Charles Darwin: Eboluzioaren Teoria eta Finkotasunaren Amaiera

Aro Garaikidea Charles Darwinekin hasten da, eboluzioaren teoria formulatu zuena. Teoria honen arabera, gizakia eboluzioaren emaitza da. Teoria hau ez da ez Jainko edo Espiritu batez baliatzen, ezta aurreko proiektu ezta nozio finalistez ere. Eboluzioaren teoria zorizko prozesua denez, ez dauka helburu bat edo Adimen perfektuaren beharra.

Teoriak suntsitu egiten du espezieen finkotasunaren ideia: espezie bakoitza banan-banan sortuta dagoela. Darwinismoak munduari buruzko ikuspegi transzendentalari buruzko galdera erantzuten du teoriarekin, nondik gatozen azaltzen.

Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Alienazioa

Marxen ustez, ideologiek zailtzen

...

Jarraitu irakurtzen "Aro Garaikideko Pentsamenduaren Oinarriak: Darwin, Marx, Nietzsche, Freud" »

Nietzsche eta Marx: Filosofia Gakoak eta Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika3,73 KB

Friedrich Nietzsche: Morala, Balioak eta Supergizona

Nietzscheren pentsamenduaren inguruko galdera eta erantzun nagusiak:

  • Judaismo eta kristautasunaren morala: Morroien morala.
  • Antzinako Greziako balio ona ez zena: Erresumina.
  • Antzinako Grezian nagusi zen morala: Aristokratena.
  • Jainkoaren heriotza: Metafora bat.
  • Kristautasunak hartutako ikuspegi metafisikoa: Platonena.
  • Mundu erreal bakarra (Nietzscheren ustez): Ideien mundua. (Oharra: Platonismoaren kritika izan ohi da)

Supergizakira iristeko uneak

Hiru une nagusiak:

  1. Gameluaren unea
  2. Lehoiaren unea
  3. Umearen unea

Karl Marx: Bizitza, Ekonomia eta Iraultza

Datu biografikoak eta testuingurua

  • Jaioterria: Alemanian.
  • Jaiotza mendea: XIX. mendean.
  • Heriotza lekua: Londresen.
  • Harremanetan jarri zen taldea (Berlin): Gazte
...
Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Marx: Filosofia Gakoak eta Kontzeptu Nagusiak" »

Metafisikaren kritika

Filosofia eta etika2,43 KB

  • Filosofia, gizakiak historian zehar izan dituen galderei erantzuteko saioa da. Honek errealitateari eta gizakiak munduan duen tokiari buruz hitz egiten du, zer den gizakia, errealitatea edo bizitzaren zentzua zein den bezalako galderei erantzunez. Mendebaldeko filosofia, 6. Mendea sortu zen Grezian, Mileton.  Lehen filosofoak mythos-etik logos-era igaro ziren.

Mythos hitzak, kontakizunarekin du zerikusia, munduaren jatorria eta munduan gertatzen dena azaltzen da, gizakia baino handiagoak diren izakiekin, jainkoekin adibidez.

Logos-ek berriz, arrazoimendua eta kritika erabiliz azaltzen ditu gertakariak. Hau erabiltzen da eztabaida publikoetan tresna moduan.

Hau da, gizakiak mitoak erabiliz azaltzetik, arrazoimendua erabiltzera pasa ziren.

Filosofo...

Jarraitu irakurtzen "Metafisikaren kritika" »