Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak: Arrazoiaren Erabilera

Filosofia eta etika2,63 KB

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

Garai honetan, arrazoia erabiltzen hasten da gizartean. Hiru arrazoi desberdin bereizten ditugu:

  1. Arrazoi enpiriko eta analitikoa: Esperientziatik abiatzen den ezagutza zientifikoa da.
  2. Arrazoi kritikoa: Honetan arrazoiaren kanpoko aginpideak kritikatzen dira, eta arrazoia bera ere.
  3. Arrazoi autonomoa: Arrazoia gizakiaren gidari bakarra dela dio.

Aurrerapenak eta Burguesiaren Mugak

Aurrerapenei dagokienez, hauek munduari buruzko ikuspegi bakarra ematen dute, batez ere zientifiko-teknikoek. Arrazoiaren bidez, natura menderatu eta gizadiaren ongizapen materiala eta tolerantziaren alde jokatzen du; hau da, politikoki kontserbadorea da.

Horrek argi uzten ditu burguesiaren mugak: ausartak erlijio-kontuetan, baina uzkurrak politikagintzan. Berriz, erlijioan interpretazio arrazionala egiten dute; ez dute errebelazioa onartzen, ezta mirariak ere, antinaturalak eta irrazionalak direlako. Erlijio arrazoidun edo natural honi Deismoa deritzogu.

Kanten Pentsamendu Askea eta Erlijio-Askatasuna

Kantek dioenez, pentsamendu askea eta adierazpen askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoiaren erabilera publikoa ahalbidetzeko. Arrazoiaren erabilera publikoa kritikaren jarduera da; hots, lege-aldaketa eta erreformen proposamena.

Askatasunaren bidez, gizakiek burujabetasuna eta adin nagusitasuna lortzen dituzte, gizadiaren aurrerapenerako. Testuan, Kant erlijio-askatasunaz mintzo da, eta erlijio-inposizioari tutoretzarik kaltegarriena eta duingabeena dela dio. Erregeak herritarren erabakiak errespetatu behar ditu erlijio kontuetan eta legeak hobetzeko proposamen arrazoituak onartu.

Kantek Naturala Bilatzen Du

Kantek naturala bilatzen du bere filosofian, mundu fisikoa eta giza mundua bereizten ditu, eta naturala dena ona dela ondorioztatzen du.

  • Mundu fisikoan: Newtonen legea onartzen du, determinismoa.
  • Mundu gizatiarrean: Gizakiek askatasunez jokatzea da naturala.

Honek dio, gizakiak taldea behar duela, eta kidetasuna agertzen duela, baina berekoikeria, botere nahia eta jabetza grina duela. Hala ere, berezitasun paradoxiko hau giza ahalmen guztiak (kultura, artea, zientzia, legea) garatzen bultzatzen duena da, antagonismorik gabe. Esan daiteke, giza naturak berak bultzatzen duela gizakia kultura eta gizartea eratzea, natura transzenditzera.

Deskargatu

PDF Word HTML