Tomas Akinokoaren Bost Bideak eta Fedea-Arrazoia
TOMAS AKINOKOA: Jainkoaren Existentziaren Frogak
Erdi Aroan, kristau pentsalariak Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren, horien artean ezagunak dira Tomas Akinokoaren gogoetak.
Bost Bideak (Quinque Viae)
Hona hemen berak proposatutako bost ibilbide edo froga:
- Mugimendua: Aristotelesen eragina du. Bere ustez, mugimenduan dagoen beste zerbaitek mugitua izan behar du; ezer ezin da mugitu bere kabuz. Lehen motor bat onartu behar da, eta horri Jainkoa deitzen diogu.
- Kausa Eragilea: Existitzen den guztiak kausa bat du. Izaki guztiak beste batek kausatuak dira; beraz, lehen kausa bat egon behar du, eta horri Jainkoa deitzen diogu.
- Kontingentzia: Izaki oro garai batean izaki eza izan zen. Izaki guztiak kontingenteak balira, ez litzateke ezer existituko. Ezinbestekoa da Izaki Beharrezko bat existitzea: Jainkoa.
- Perfekzio Mailak: Izakien perfektutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean, Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du; horri Jainkoa deitzen diogu.
- Kosmosaren Ordena: Kosmosean ordena dago, eta bere mugimenduari eta bilakaerari dagokionez, helmuga baterantz doa. Horretarako, adimen ordenatzaile bat existitu behar du, eta adimen gorena Jainkoa da.
Tomas Akinokoa: Arrazoiaren eta Fedearen Arteko Harremana
Bi Zientzien Autonomia eta Nagusitasuna
Filosofia eta teologia bi zientzia desberdinak dira. Akinokoak fedea eta arrazoimena arteko harremana birplanteatu egiten du, azken honi autonomia gehiago emanez. Dena den, edozein auzi filosofikoren gainetik, teologikoaren nagusitasuna defendatuko du.
Fedearen egiak eta arrazoimenaren egiak bat etorri behar dute, biak Jainkoarengandik datozelako. Inoiz arrazoimena errebelazioaren kontra joaten bada, gizakia akatsak egiten ari delako izango da; arrazoimena da beti fedearen azpian jarri behar dena.
Fedearen eta Arrazoimenaren Eremuak
Akinokoak fedearen eta arrazoimenaren eremuen desberdintasuna zehazten du:
- Filosofia: Egia naturalen ezagutzaz arduratuko da, hauek arrazoimenak lortu ditzake.
- Teologia: Errebelatutako egiaz arduratuko da, hauek errebelazioaren bitartez baino ezin dira ezagutu.
Zentzu honetan, filosofia eta arrazoimenaren arteko bereizketa egin ondoren, bien arteko harmonia bilatzen saiatzen da; ez dago kontraesanik. Harmonia egon behar du filosofiak asmatzen duenaren eta teologiak aztertzen duenaren artean. Harmoniak ahalbidetzen du arrazoiaren eta fedearen arteko osagarritasuna. Aurreko pentsalari batzuek ustez arrazoia ez zen gai egia lortzeko; honen ustez, arrazoiak bere kabuz egia lortu dezake (fedearen laguntzarik gabe, baina ez kontraesanez).