Hannah Arendt: Judizioa, Vita Activa eta Totalitarismoa

Filosofia eta etika2,36 KB

Hannah Arendten Filosofia Politikoa: Judizioa eta Ekintza

Judizioa: Ongia eta Gaizkia Bereizteko Ahalmena

Hannah Arendten filosofia politikoari buruzko hitzaldietan azpimarratzen da judizioaren ahalmena dela ongia eta gaizkia, bidezkoa eta bidegabea bereizteko gaitasuna, eta hori dela ahalmen politiko nagusia. Judizioa burutzeko, pertsona bakoitzak bere buruarekin izan behar du barne-elkarrizketa bat. Hausnarketa hau funtsezkoa da; bestela, totalitarismoaren eskuetara bideratuko ginateke.

Legeak printzipio etikoetan oinarritzen dira, baina totalitarismoan moraltasunaren eta legezkotasunaren arteko lotura erabat hautsi zen. Legeak jarraitzea ez zen morala izatea. Horregatik, ditugun lege horiei buruz hausnartzea erabat garrantzitsua da. Hala ere, ez gara guztiok gai hausnarketa hau egiteko; baina, izaki arrazionalak garenez, juditzeko gaitasuna dugu eta, beraz, gure ekintzen erantzule gara, nahiz eta aginduak jaso.

Totalitarismoa eta Masa-Gizartea: Munduaren Eklipsea

Mundua elikatzeari uzten diogunean masak agertzen dira, non pertsonak elkarren ondoan egon arren isolatuta dauden. Mundu modernoak jarrera hauek sustatzen ditu, eta gizakia ekintza politikoa dela ahaztera eraman du. Ondorioz, gizakia atomizatu egin da, gizartea masa bihurtu da, manipulagarri eta pasibo bihurtuz, horrela erregimen totalitarioak sortzea ahalbidetuz.

Honi, Arendtek, basamortua deritzo. Egoera honek buelta emateko aukera du, berriro ere gure arteko elkarrizketa sustatzen badugu. Arendt baikorra da horrekiko.

Vita Activa, Giza Izaera eta Mundua

Mundua gizakien artean kokatzen den espazio bat dela dio, gizakiek sortu eta mantentzen duten espazio artifiziala da. Aniztasuna eta publikotasuna ditu ezaugarri; elkarrizketarako erabiltzen dugun espazio politikoa da. Mundua eta gizakiak elkar behar dute, bata bestea gabe ez liratekeelako existituko.

Mundua eraikitzeko vita activa-ren mende dago, hiru jardueretan banatzen dena:

  • Beharra: Behar biologikoak asetzea da (jan, edan, etab.).
  • Lana: Objektu iraunkorrak ekoizten ditu. Mundu materiala sortzen laguntzen du eta gizakiaren bizitza luzatzen du.
  • Ekintza: Jarduera nagusia. Besteekin modu baketsuan hitz egiteko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko balio duen ekintza politikoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML