Egitura soziala
1. UTOPIAREN KONTZEPTUA: “Inon ere ez”, “Existitzen ez den lekua edo espazioa”. Tomas Moro / Eguneroko hizkuntzan “nahi den baina existitzen ez den zerbait” / Utopia soziala: existitzen den gizartearen aukera bezala agertzen den gizarte-eredi ideala da
2.UTOPIAK GIZARTEAN DUEN FUNTZIOA: Gizarte-eraldaketaren motorra izateko funtzioa du / Bi urrats: kritikoa eta eraikitzailea
3.UTOPIA SOZIALEN EREDU HISTORIKO BATZUK:
Platonen Errepublika: Errepublika da lehen eredu utopikoa. Liburu horretan gizarte ideal baten egitura nolakoa den adierazten du. Hiri edo estatu idealak, arimak bezala, hiru zati ditu. Horietariko bakoitza klase sozial bat da: langileena, zaindariena eta buruzagiena / Justizia edo zuzentasuna klaseen arteko oreka edo harmonia. Klase eta gizaki bakoitzak bere lana egiten denean lortzen da / Gizaki bakoitzaren klase-kokapena ez du jaiotzak erabakitzen. Hiritarrek ikasiko dute (aritmetika, geometria, musika...) eta onenak izango dira filosofoak. Filosofoek ere dialektika ikasiko dute (Ongiaren ezagutza), gobernariak izango dira eta guztion zoriontasuna bilatuko dute. Besteen hezkuntzaz ere arduratuko dira. Estatuak arautu eta erabakiko du nolako bikoteak sortuko diren. Seme-alaben heziera ere estatuaren ardurapean.
Tomas Mororen Utopia: XVI. Mendeko Mororen Utopia giza arrazoimenean oinarritzen da. Errepublika idealaren egitura politiko-soziala deskribatzen du: estatu demokratiko bat, buruzagia bere postutik ken daitekeena baldin eta tiraniara jotzen badu, eta erlijio- guztiek tolerantzia onartzen da / Gerra, heriotza-zigorra eta jabetza pribatua dira gaitzik okerrenak. Herritar lan egin behar dute, guztiek salatu behar dituzte ustelkeria eta bizioa / Utopia hiri-estatu paganoa eta komunista da, non arrazoiak gobernatzen dituen oso-osorik erakundeak eta politikagintza. Halako estatu baten ordenak eta duintasunak ikaragarrizko kontrastea sortzen zuen Europa kristauaren gobernu-sistemarekin / Lantzen diren gaiak: kriminologia, estatuak kontrolaturiko hezkuntza, erlijio- aniztasuna, dibortzioa, eutanasia eta emakumeen eskubideak.
Utopiaren ezaugarri nagusiak: Berdintasuna ekonomikoa: lanaren fruituak denen artean banatu / Diruaren desagerpena: Dirua debekaturik, laguntza, lan-trukea eta truke ekonomikoa / Egitura politiko demokratikoa: Ordezkari politikoak boto sekretuen bitartez aukeratuko lirateke, baina hautesleek "zin egin behar dute herritarrik egokiena aukeratuko dutela" / Gizarte-antolamenduaren oinarrizko instituzioa familia litzateke / Guztizko planifikazioa: Arlo guztiak kontrolatuta: jatorduak, lanorduak, seme-alaben heziketa / Hezkuntzaren bi oinarriak lanbide-heziketa eta gizarte-bizitzaren estimua lirateke / Tolerantzia, elkarbizitzaren oinarrizko printzipio gisa: "nork bere sentimenduekin bat egiten duen erlijioa aukeratuko du".
Utopia sozialistak: “Sozialismo utopikoa” XVIII-XIX. Mendeetan sortu zen utopia hau Saint-Simon, Fourier eta Owen-en eraginez, Frantzian / Kapitala gutxiengo baten eskuetan zegoen eta industrializazioaren mendeko gizartearen zatirik handiena miserian bizi zen. Sozialista utopikoek euren alternatiba sozio-ekonomiko berria aurkeztu zuten. Jabetza pribatuaren ordez, jabetza komunitarioa proposatu zuten
Henri Saint-Simon: Jabego pribatuaren alde, baina norberak irabazitakoa: herentzia desagertzearen alde (Estatuak jaso zezala dena) eta langileek produktibitatearen arabera kobratu behar / Bi gizaki mota: produzitzen zutenak (langileak eta enpresaburuak) eta produzitzen ez zutenak (merkatariak, alferrak, etab.) / Gizartea asoziazioan oinarritu behar zen: familia, hiria, nazioa eta nazio desberdinen federazioa. Gosea desagertuko zen. Bere ideietan emakumea eta gizona berdinak ziren.
Charles Fourier: Gizarte-egituraketa berri eta borondatezko bat proposatuko du, falansterioa izenekoa. Lana ez da beharrezkotzat joko, gogoz, borondatez eta bakoitzaren joeraren arabera baizik. Falansterio bakoitzak 1.600 bat lagun, bizimodu komunitarioa eta oinarri ekonomikoa nekazaritza / Ez da sistema komunista bat: herentzia, aberastasuna eta txirotasuna normaltzat jotzen zituen.
Robert Owen: Hamar urte zituela hasi zen lanean. Hemeretzi urterekin Manchesterko 500 langileko kotoi lantegi bateko administraria. Owenen garaian normala zen: bost-sei urteko haurrek lan egitea, miseria larria eta alkoholismoa / Owen: etxebizitza egokiak eraiki zituen, denda merkeak zabaldu, lantegian portaeran oinarritzen zen promozio-sistema bat eta hezkuntzaz arduratu zen. New Lanark, komunitate berezi eta atipiko bihurtu zen, bertan zegoen hierarkia bakarra adinarena eta erantzukizun-postuak pertsona helduen eskuetan / Hezkuntza aktiboa: Industriaren erreforma; hamar urte arteko haurrek lan egitea galarazi, hamazortzi urte artekoek eguneko hamar ordu eta erdi baino gutxiago egin zezaten eta gaueko lana baztertzeko ahaleginak / Lege-proposamen bat idatzi zuen, baina ez zuen aurrera egin. Idealista subertsibotzat hartzen hasi ziren, erlijioa, ezkontza, familia eta jabetza kentzearen aldekoa zelako.
Marxismoa: Karl Marx eta Fiedrich Engels oso kritikoak sozialismo utopikoan / Karl Marx Engels-ekin harremanetan jarri eta elkarrekin Manifestu komunista idatzi / Marxen komunismoan, gizarte-klaseak desagertu. Estatua ekoizpen instrumentu guztiak kudeatzeko, eta ez klase baten zerbitzuan, klase horrek beste klaseak menderatzeko. Hezkuntzari esker, ekonomian, berekoikeria eta lehiakortasuna desagertu, hortaz, posiblea da hau aplikatzea: “bakoitzak bere ahalmenaz, bakoitzari bere beharren arabera”
Utopia anarkista: Anarkismoa, gobernua (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deuseztatzeko mugimenduen izen orokorra da eta beraien helburua anarkia ezartzea da / Ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du / Horretarako: Antiautoritarismoa: menpekotasuna eta hierarkia ukatzen berdintasunean oinarrituriko dituzte,balio gorenena. Humanismoa: gizarte antolaketa sustatzeko. Askatasuna Erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea errazten da. Ekintza zuzena: arazoak ez dira inoren esku utzi behar. Guk geuk zuzenean arazoak landu eta aurre egitea da bidezkoena; elkar laguntza eta abar / Anarkismoko pentsalaririk ezagunenak: Proudhon, Bakunin eta Kropotkin.
4.ANTIUTOPIAK:Antiutopiak edo utopia negatiboak, eleberri moduan: pentsamolde utopikoen zenbait aldarrikapen betetzeak zein ondorio txar izango lituzkeen / Antiutopia ezagunena Aldous Huxley-ren Bai mundu berria: Zientzia eta teknika nagusitzen da, gizartea erabat planifikatuta eta teknifikatuta dago. Mundu berria sortzen da, baina askatasuna eta giza borondatea desagertu egiten dira. George Orwellen 1984 : Estatuak gizakiak kontrolatzeko eta menderatzeko aurrerapen teknologikoak erabil ditzake. Plangintzaren bidez, herritar guztiak agintarien esanetara egongo dira, otzan eta ezertan ere kontra egin gabe. Orwellek ere Abereen etxaldea: Estalinismoaren aurkako salaketa. Pertsonaia historikoetan oinarrituz, animalia protagonistak. Ez da aski iraultza mamitzea, gero jauntxo berri batzuen menpean egon beharra baldin badago. Ray Bradburyk Farenheit 451: Protagonista, suhiltzailea da. 451 zenbakidun kaskoa buruan, liburuak erretzea da bere lana. Debekatuta dago irakurtzea. Irakurtzeak pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Antiutopiek bi funtzio dituzte: Gizarteko egoera bat salatzea, eta, bestetik gizarte ekintza bideratzea. Ez digute inolako etorkizun idealik; aitzitik, beste bide bat hartzen ez badugu, nolako etorkizun beltza izan dezakegun baizik.
5. PENTSAMOLDE UTOPIKOARI EGINDAKO KRITIKA:Ezinezkoa da utopia positiboak egia bihurtzea / Historian izandako esperientziak. Askatasun eta berdintasun txikiagoa ekarri dute / Totalitarismoaren gaitzespena. Utopiak indarkeria erabili behar du / Honek askatasunik gabeko gizarteak sortzen ditu. Totalitarismoa eta utopia batera. Karl Popper: Utopiak baztertu egin behar direla dio. Konformismoaren aurka, gaur egun ere utopiak zeresan handia du gure gizartean lehendik duguna gainditzeko, eta gure aurean dugun errealitateari bide eta aukera berriak eskaintzeko.
6. UTOPIAREN AMAIERA:XXI. Mendean gizarte utopiak galzorian daudela, dirudi / Zientziak lortutako aurrerapenek arazo asko konpondu dituzte, baina hondamendi batzuk ere ekarri: hondamendi nuklearrak, ingurugiroaren suntsidura…[Berdintasuna lortu behar zuten estatuek orain erregimen totalitarioak dira.][Pertsona gehienak pobrezian]
[Komunikabideek eta informazio sareek bateratu egiten dituzte jokabideak, tradizioak, kulturak, sinesmenak. Norberaren eta taldearen identitatea galtzea dakar] / Utopiak gaur egun ere eginkizun guztiz garrantzizkoa betetzen du, gaur egungo errealitateari aukera berriak eskaintzen dizkiolako, inoiz baino gehiago behar baitugu ekintzarako ikuspuntua den gizarte justu baten eredua.
FALAZIAK:Falazia: Argudiaketa bat,zuzena den itxurarekin baina okerra dena / Apropos edo nahita badira= sofismak / Nahi gabe esaten edo egiten badira=paralogismoak
Maizen erabiltzen diren falaziak:
Galdera konplexuak: Aurresuposizioak. Baietz edo ezetz erantzunda ere, baieztapena onartzen duzu. (oraindik emaztea jotzen duzu?)
Ad ignorantiam argudioa: faltsua da, inork ez duelako frogatua egia denik, edo aldrebes, egia da inork frogatu ez duelako gezurra denik.
Argudio zirkularra: Esanahi bereko hainbat arrazoi edo azalpen ematen ditugunean.
Ad hominem argudioa: Solaskidearen kontra jotzen dute,ez argudioaren kontra. Tu quoque (zu ere bai).
Norbaiten autoritatean oinarritutako argudioa: iritzi berekoa autoritate bat aipatzea. (aditua ez denean esparru horretan)
Ad baculum argudioa: Argudioetan,mehatxuak erabiltzen dira.
Ad populum argudioa: Jendeari gogoa berotzeko edo sentimendu jakin batzuk pizteko. Xantaia afektiboa.
Ex populu argudioa: Mundu osoa horrekin ados badago …
Post hoc, ergo propter hoc argudioa: kausa faltsuzko argudioak. Horren ondoren;hortaz,hori dela kausa
Presazko orokortzeak: Proposizio partikularrak proposizio unibertsal bilakatzea.
Malda irristakorraren argudioa: Domino-efektua. Badirudi gertakariak lotuta daudela baina ez daude frogarik.