Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoaren arteko Sintesia
Modernitateaz geroztik, ezagutzaren bilaketa eztabaida handia sortu duen gaia izan da. Batzuen ustez, sentimenek ez digute ezagutza ziurtatzen, baizik eta ulermenaren bidez bakarrik lor dezakegu; beste batzuk, guztiz kontrako jarreran daude: zentzumenen eta esperientzien bidez bakarrik ezagut daiteke egia. Kant bi pentsamendu horien arteko sintesi bat egiten saiatuko da, Idealismo Transzendentala aurkeztuz. Gaur egun, beraz, posiblea da egia ezagutzea? Zein ezagutza-ahalmenek bermatzen digute egiarako sarbidea?
Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Iturriak
Arrazionalismoa
Filosofo arrazionalistek diote giza arrazoimenak ezagutzaren mugak gaindi ditzakeela, baita Metafisikaren objektuak ere ezagutu. Descartesen ustez, egiazko ezagutza lortzeko...