René Descartes: Arrazionalismoa eta Metodoaren Arauak
René Descartes
- Lehen filosofo modernoa izan zen.
- Arrazionalismo modernoa sortu zuen (arrazoiaren buruaskitasuna ezagutza-iturri gisa. Arrazoiak bere gainetik ezagutza lortzeko ez du beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ezta autoritaterik ere).
- 1596an jaio zen Frantzian.
- Ikasketak utzi ondoren, "Munduko liburu handia" irakurtzeari ekin zion eta Europan zehar bidaiak egin zituen.
- 1629an Holandan hartu zuen bizilekua, bere gogoetak egiteko bake bila, eta bertan bizi izan zen hurrengo hogei urteetan.
- 1649ko urrian, Suediako Kristina erreginak deituta, Estokolmoko gortera joango zen. Bertan, 1650ean, birikeriak jota hil zen.
- Idazlan nagusiak: "Adimena zuzentzeko arauak", "Munduari buruzko tratatua", "Metodoaren diskurtsoa"...
Descartesen pentsamendua
Bere asmo nagusia ezagutza ziurra lortzea zen.
Metodoaren arauak:
- Ebidentzia: Ezer ez da egiatzat hartuko, ez badago ebidentziarik. Kezkarik ez dagoenean onartu behar da, ez bestela.
- Analisia: Zailtasunak zatitu behar dira, konpontzeko aukera hobea izateko.
- Sintesia: Ordena ezarri behar da gure pentsamenduetan eta kuestio errazenak konpontzen oinarritu. Horrela, arazo zailenak eskura jartzen joango gara.
- Kontrola: Berrikuspen orokorrak egin behar dira, ezer ez dugula ahaztu garbi izateko.
Zalantza metodikoa eta kezkaren filosofia
Descartes kezkaren filosofoa da; ikerketan, arrazoiak kezka planteatzen duen gauza oro ukatu behar baitu.
Kezkaren hiru mailak:
- Pertzepzioak: Zentzumenek egin ohi dituzten akatsak. Hainbat pertzepzio sentsorial kuestionatzen ditu, hala nola urrutiko objektuak edo baldintza txarretan gertatzen direnak.
- Ametsa: Esna edo lotan egoteko uneak konparatzen ditu eta bereiziko dituen irizpide zehatzik ez dagoela azpimarratzen du.
- Jeinu gaiztoa: Agian, bada ente goren bat, jeinu gaizto eta ahalguztiduna, gure sineskerak manipulatzeko gai dena. Jeinu hori metafora bat besterik ez da.
Lehenengo egia: Cogito Ergo Sum
Bere ustez, ez da ezer egiazkotzat hartu behar, argi eta garbi ez bada. Zalantza metodikoa oinarrian ipiniz, iritzi guztiak analizatu nahi izan zituen. Descartesen zalantza ez zen, ordea, eszeptizismo hutsa, metodo-prozedura teorikoa baizik.
Ezagutza ziurraren oinarrian norbere buruaren kontzientzia dago, niaren existentziaren kontzientzia subjektiboa, "Cogito ergo sum" (pentsatzen dut, beraz, banaiz) esaeran adierazia. Lehenengo egia: "Pentsatzen dut, beraz, banaiz".