Kant, Ilustrazioa eta Giza Natura: Sapere Aude eta Arrazoimena
Kant eta Giza Natura: Gizartekoitasun Tratagaitza
Ezean, gizakiek askatasunez jokatzea da naturala. Kantek dio ezin diezaiekegula giza fenomenoen azalpenari eta aurresanari uko egin, naturak badaukala plan edo asmo ezkutuko bat. Naturak a posteriori azaltzen ditu gertaerak.
Dena dela, zein da gizakiaren natura? Gizartekoitasun tratagaitza. Hots, gizakiak taldea behar du, eta kidetasuna agertzen du, baina berekoikeriaz, botere nahiaz eta jabetza grina aseezinaz ere jarduten du. Berezitasun paradoxiko hau da giza ahalmen guztiak garatzera bultzatzen duena. Beraz, esan daiteke giza naturak berak bultzatzen duela gizakia kultura eta gizartea eratzera, natura transzenditzera.
Ilustrazioaren Testuingurua
Euskal Herrian, helburu nagusi batekin hasi zen: Estatuaren atzerapen intelektuala, teknikoa eta ekonomikoa eraberritzeko grina. Peñafloridako kondearen eskutik, letrak eta zientziak lantzeko elkarte bat sortzeko proiektua abiatu zen.
Prusian edo Alemanian, berriz, goitik behera bultzatutako prozesu bat izan zen, Frantzian edo Ingalaterran baino moderazio handiagokoa eta elitistagoa.
Kant eta Ilustrazioa: Autonomia eta Heldutasuna
Sapere aude: izan adore zeure kabuz arrazoia erabiltzeko.
Kanten iritziz, autonomiak bereizten ditu gizakiak; erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak bereizten gaitu beste izakietatik. Era autonomoan jarduteak, adingabetasuna atzean utziz, gizakia heldutasunera heldu dela adierazten du; hots, gizabanakoa bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, irizpide pertsonalak dauzkala, bere buruaren jabe dela.
Era autonomoan jarduteak heteronimia atzean uzten dela esan nahi du; besteen iritziak kontuan hartuz jardutea, norberak iritzi horiek barneratu gabe. Kantek uste du Ilustrazio-garaia gizadiaren adingabetasuna atzean uzteko garaia dela, gizakia bere kabuz pentsatzen hastekoa.
Adingabetasunetik Irteera
Hona hemen zer dioen Kantek hitzez hitz:
Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna.
Arrazoimen Kantiarra: Askatzailea eta Enpirikoa
Prusiar ilustrazioan, estatuaren erreforma eta modernizazioa sustatu zen, monarkia absolutuaren interesei uko egin gabe. Goitik behera bultzatutako prozesua izan zen, Frantzian edo Ingalaterran baino moderazio handiagokoa eta elitistagoa.
Arrazoimen kantiarra (arrazoimen ilustratua) ezinbesteko baliabidea da ezagutzarazteko, baina abiapuntua esperientzia izanik. Horrez gain, arrazoimen kantiarra arrazoimen askatzailea da, bera erabiliz, gizakiak gaindituko duelako sasi-zientzia, superstizioa, fanatismo erlijiosoa, etab.
Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua
Kantek dio arrazoimenaren erabilera publikoa adituak direnei dagokiela. Platonen antzera, aditu izatea ez da bakarrik norbere ezagutza gehitzea, horrez gain helburu etiko bat du: Hiritarrak (irakurleak) adin nagusitasunera bideratzea.
Arrazoimenaren erabilera publikoa egiteko ezinbesteko baldintza da tutorego baten menpe ez egotea, ezin zara zerbitzari izan. Gertatu daiteke aditu bat izatea, baina tutorego baten menpe egotea, zerbitzari lez. Kasu honetan, arrazoimenaren erabilera publikoaren gaitasuna galduko du, eta arrazoimenaren erabilera pribatua jorratuko dute.
Askatasuna ezinbestekoa da erabilera publikoa jorratzeko. Horregatik, Kanten ustez, askatasuna arrazoimenaren erabilera publikoa jorratzea da, edozein lekutan eta momentutan.
Erabilera motak:
- Erabilera Publikoa (Fede Erlijioso Arrazionala): Arrazoimenaren arabera onartzen dugun sinesmena da. Deismo ilustratuaren erlijio naturala da.
- Erabilera Pribatua (Fede Eklesiastikoa): Sinesten dut elizaren tutoregoaren menpe nagoelako.