Nietzsche supergizakia

Filosofia eta etika2,15 KB

E: orain arte E kristau morala izan da, hau da, esklaboen morala. Izan ere, naturan begiratuz gero, bertutea indarra da eta gizakia boteretsua izan behar zen, gizaki gaiztoa ahula, arrunta eta koldarra zen bitartean. Kristautasunak ekarritako unibertsaltasunak gizakien balio naturalak aldatu eta erresumina eta bizitza jasangarriago egiteko balioak sartu zituen, horrela ahulak, pobreak… gizaki on bihurtuz. Horretarako ulermena, pazientzia, eta apaltasuna aldarrikatzen ditu moralak eta taldearen parte izatea. Gainera, baioen sorrera mudutik kanpora eramaten du, Jainkoarengana eta transzendentea. MPH: hau da mendebaldeko eta kristau moralak egiten duena. N doienez bizitza tragedia da, borroka eta borroka hori 2 indarren artean ematen da: dionosoako eta apoliniarren artean. Eta honek izan behar du gizakiaren balio naturala, boteretsuenaren borroka. Baina kristautasunak, eta beraz moralak, balio horiek guztiak aldatzen ditu gizaki ahulduz, eta gizakien arteko desberdintasunak baztertuz. Honek bizitza xurgatzen dio gizakiari, neurri eta muga batzuk jarriz eta horrela pertsonak uko egin behar dio bere buruari, bizitza jasangarria egiteko. Jainkoaren heriotzaren ondoren nihilismoa gainditzeko, balio berriak sortu behar dira, botere nahiarekin eta honek beste gizaki bat sortuko du supergizakia. Mundu tranzendentala utzi eta lurrean ezarriko du, hau da, berak hartuko du Jainkoaren tokia. Supergizakiak autonomia eta askatasuna izango du. S bizitzaren bilakabidea aldarrikatzen du eta hierarkiaren eta gizakien arteko desberdintasunean sinesten du. Etengabeko itzulerari dagokionez, eternitate batean oinarritzen da, baina ez Jainkoak ematen duen horretan, izatean baizik, hau da jaiotzean eta heriotzean, gizakien etengabeko bidea baita. Ondorioz, orainaldia betiko dimentsioa da eta bertan daude bai iragana eta bai etorkizuna. Badirudi etengabeko itzuleraren ideia eta S kontraesanena daudela, baina ez. Gizakia S bihurtu eta balio berriak sortzen ditu. Horren baren, honek bizitza bilakabidetzat onartzen du, etengabeko errepikapena bezala.

Deskargatu

PDF Word HTML