Hume-ren kritika: mundua, nia eta jainkoa
Substantziari buruzko ideiaren kritika: mundua, nia eta jainkoa
Enpiristen ikuspegitik, inpresio bat duten ideiek soilik balio dute. Honen jarraian, Hume-k oinarrizko kontzeptuen kritika egin zuen: munduari buruz, niari buruz eta jainkoari buruz.
Nia
Guk ez dugu gure bizitza osoan zehar existituko den ni bakar baten inpresiorik. Descartesek uste zuen ni bat existitu behar zuela ezinbestean. Gure pertzepzioek guztiaren berri ematen digute: koloreen, hedaduraren, soinuen… baina haien guztien artean ez dago niari buruzko inpresiorik ematen dutenik.
Ia-ia inoiz ez dugu niaren inpresiorik; ondorioz, ezin dezakegu niaren aldaketeei buruzko aldaketak azkar edo argi antzeman. Nia ez da inpresio bat, baizik eta gure inpresioek sortzen duten gauza bat. Adibidez, ezin dira aldi berean egon tristura eta poza.
Jainkoa
Hume-k zihoen ez dakigula jainkoa existitzen denik; soilik suposizio bat dela jakin dezakegu. «Jainkoa unibertsoaren kausa da» esaldia aztertzean, Hume-ren ikuspegitik hiru ideia atera ditzakegu:
- Ez dakigu jainkoa existitzen denik.
- Kasualitateari buruzko ideia ezin da onartu modu absolutuan.
- Ezin dezakegu baieztatu bere existentzia soilik gure inpresioen kausa denik.
Etika
Hume-k hasieratik filosofia praktikoa egitea proposatu zuen. Gizaki guztiek modu bakarrean sentitzen dute, eta, beraz, gizaki batek beste batek sentitzen duena ulertu dezake.
Gizakia gai da beste gizaki batek pairatu duenari buruz inpresio bat izateko; hortaz, sinpatia da giza existentziaren oinarrizko gizarte-baldintza, ez errukia edo ongi-nahia bakarrik. Sinpatia da existentzia moral guztien funtsa, hau da, moralaren jatorria; eta hori dela eta, Hume-k ez du onartzen etika arrazoimenean bakarrik oinarritu daitekeenik.
Ekintza bat deskribatzean, ez dugu soilik esaten ona edo txarra denik; ekintza horren balorazio morala guretzat sortzen duen onarpen edo gaitzespen sentimenduari esker egiten dugu. Honek lotura zuzena du Hume-ren baieztapen ezagunarekin: «Arrazoimena irriken esklaboa da, eta hala izan behar du».
Gizakien ekintzekiko sinpatia sentitzea gai garenez, ekintza batek sentimendu atseginak edo ez atseginak sorraraziko dizkigu; beraz, sentimena da onaren eta txarraren, bidegabeziaren eta bertutespenaren oinarria. Hori dela eta, Hume-k esaten zuen bertutea onarpen-sentimendu atsegina eragiten digun egintza dela, eta bidegabekeria, berriz, kontrakoa dela. Gainera, esan zuen sinpatiaren jatorria guztion ongia lortzeko egintzan datzala.