Descartes-en Cogito-a eta Metafisika: Arima, Gorputza eta Jainkoa
Descartes-en Cogito-a: Pentsamendua eta Existentzia
Cogito-an esaten da: "Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz". Pentsamendua guregan gertatzen den guztia da, hau da, aktu kontziente guztiak. Esaldi hau ez da dedukzio bat, intuizio bat baizik, berehala ematen den zerbait delako. Pentsatzea eta existitzea batera ematen dira; ez da bata bestearen ondorioa.
Pentsamendua eta Sustantziaren Definizioa
Cogito-an, Descartes barnetik kanpora pasatzen da eta zubi bat ezartzen du pentsamenduaren eta existentziaren artean. "Ni" pertsona existitzen den pentsamendu gisa agertzen da; hau da, pentsatzen duena existitzen dela. Existitzen den edozein gauza sustantzia denez, pertsonaren definizioa esentzia gisa pentsatzea duen sustantzia izango da.
Descartesek sustantzia eta gauza hitzak sinonimotzat erabiltzen ditu; horregatik, sustantzia existitzen den edozein gauza bezala defini daiteke.
Sustantzia Motak: Infinitoa eta Finitoa
- Sustantzia infinitoa: Jainkoa da, berez existitzen den sustantzia.
- Sustantzia finituak: Bi motatakoak izan daitezke: arimak eta gorputzak.
Hauek ez dute behar beste sustantzia finitu bat existitzeko, baina bai behar dute sustantzia infinitoa. Hemen ikusten da Descartes-en lehenengo pentsamendu dualista: arimak ez du behar gorputza existitzeko, ezta alderantziz ere, baina bai behar dute Jainkoa. Sustantzia bakoitzak bere esentzia du: arimaren esentzia pentsamendua da eta gorputzarena hedapena.
Metafisika eta Ideien Sailkapena
Descartesek bere metafisika guztia dudatzeko ahalmenean oinarritzen du. Honek bi gauza suposatzen ditu: askea naizela (nahi dudalako dudatzen dudala) eta inperfektua naizela (ez dudalako dena ezagutzen).
Perfektua zer den jakiteko, hiru ideia bereizten ditu:
- Ideia innatoak: Gure barnean daudenak.
- Ideia faktiziak: Asmatutakoak.
- Ideia adbentiziak: Mundukoak.
Azkeneko bi hauek inperfektuak dira, izakia eta mundua inperfektuak direlako. Ondorioztatzen dugu ideia innatoa ideia perfektua dela, eta ideia hau izaki perfektu batek gure barnean jartzen duela. Izaki perfektu hori Jainkoa da; beraz, existitzen dela ondorioztatzen da.