Wittgenstein eta Ortega y Gasset: Filosofiaren Funtzioa eta Pentsamenduaren Aroak

Filosofia eta etika6,26 KB

Wittgenstein: Filosofiaren funtzioa

Wittgensteinen pentsamendua aztertzean, bi filosofia desberdin aurkitzen ditugu, estiloari nahiz edukiari dagokionez. Izan ere, lehenengo Wittgenstein aipatzen dugunean, Tractatus idazlana hartzen dugu erreferentziatzat; bigarren aipatzean, Ikerketa filosofikoak.

Lehen etapa: Tractatus Logico-Philosophicus

Alde batetik, Tractatus-en filosofia, neopositibismora hurbiltzen dena, ez da zientzia, hau da, haren helburua ez da sistema bat egitea; hortaz, filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu. Horretan, etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta ez dute esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak gainditzen ahalegintzen baitira. Hala, Wittgensteinek isiltasun esparru bat zabaltzen du alderdi mistikoaren aurrean.

Etapa honetan, hiru arlo bereiz daitezke:

  • Zientziaren hizkuntza: zentzua duen eta mintza daitekeen bakarra da, eta eredutzat eta idealtzat hartzen dugu.
  • Arlo mistikoa: hizkuntzaren eremutik harantzago dago, non gizakiaren benetako arazoak dauden.
  • Filosofia: tartean dago, hizkuntzaren jarduera kritiko modura.

Bigarren etapa: Ikerketa Filosofikoak

Bigarren etapan (Ikerketa Filosofikoak), 1929tik aurrera, hizkuntzak beste hainbat gauzetarako balio duela aldarrikatzen du. Horretarako, erraminta kutxaren metafora erabiltzen du (balioanitza). Bere ustez, hizkuntzan hizkuntza jokoak erabiltzen dira (txisteak, otoitz egitea, abestea eta abar), baina guztiak baliozkoak dira; hots, zentzudunak.

Arazo filosofikoei dagokienez, benetako arazoak ez direla adierazten du, funtsean hizkuntzaren arazoak baitira, modu desegokian erabiltzeagatik. Hala ere, lehen etaparen antzera, filosofiaren eginkizuna arazo horiek disolbatzean zentratzen du.

Ortega y Gasset: Pentsamenduaren hiru aroak

José Ortega y Gasset filosofo espainiarraren pentsaera azaltzeko planteamenduak hiru arotan garatzen dira:

  • Aro objektibista (1902-1914)
  • Aro perspektibista (1914-1923)
  • Aro arraziobitalista (1923-1955)

Objektibismoa eta gizarte ardura (1902-1914)

Lehenengo aroan, Ortegak Espainia Europatik aldentzen duten bi joera aurkitzen ditu: pentsamendu sakona landu ordez literatura egiteko zaletasuna, eta eztabaida antzuetan aritzea. Jarrera hauek zuzentzeko, objektibismoaren diziplina proposatzen du, oinarritzat zientzia duena. Hau garatzeko gaitasun batzuk behar dira:

  • Zehaztasuna eta metodoa (gabeziak eztabaida antzuetara eramaten gaituelako).
  • Jarrera kritikoa (bestela pentsamendu kritikorik gabe arituko ginatekeelako).
  • Arrazionaltasuna (diziplina intelektuala zuzentzeko).

Ortegarentzat, neokantiarren mezua “gauzetara beraietara jotzea” da, hau da, errealitateko gauzek gure ezagutzaren azken epaile izan behar dute; ez, ordea, hipotesiek. Nolanahi ere, gizakiok gauzak pentsamenaren bitartez berreraiki behar ditugu, eta horretarako gauzak modu objektiboan hartu behar ditugu.

Masak eta elitea

Lehen aro horretan, Ortega gazteak adimen eredu bat proposatu nahi du, oso gabezia larriak ikusten dituelako. Gizarteak estatu bat sortzen du hobeto bizitzeko. Horretarako, gutxiengo hautatu batek zuzenduko duen masa antolatu bat behar da, gizartean gailendutako gizabanako bikainak eta masa jarraitzailea izanda. Eliteak bikaina eta eredugarria izan behar duen moduan, masak bikaintasunerako zaletasuna izan behar du. Azkenik, gizarteak gizarte izan behar du justua izan aurretik, eta horretarako masak ikasteko eta hobetzeko gogoa izan behar du, masa den aldetik. Era berean, gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten da, herrialdea deseginez.

Beraz, Ortega bere garaiko demokraziaren aurka agertzen da, herriak ez baitu eskumenik hautespen-prozesuan. Madrildarraren ustez, herria zuzenduko duen elitea ondo aukeratzea da garrantzitsuena.

Perspektibismoa (1914-1923)

Perspektibismoa Ortegaren bigarren aroa da, perspektibetan oinarritutakoa. Perspektibak errealitatera hurbiltzeko modu desberdinak dira. Hainbat ditugun arren, guztiak zuzenak dira; hots, ezin daiteke bat hobetsi. Honek ez du esan nahi egia erlatiboa denik (Ortega ez da erlatibista), baizik eta perspektiba desberdinak elkartuz pixkanaka egia eraiki dezakegula (denon artean).

Ortegak eszeptizismoa (erlatibismoa) eta arrazionalismoa gainditu nahi ditu. Lehenengoak egia absolutuaren existentzia ukatzen du. Arrazionalismoak, ordea, egia absolutua, behin betikoa eta askotariko perspektiben gaindikoa dela dio. Horrela, biak kritikatu eta bien puntu positiboak sintetizatzen ditu:

  • Bizitzaren perspektiba (errealitatea)
  • Arrazoimenaren perspektiba (errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko gaitasuna)

Bestalde, Ortegak kritikatu egiten ditu joera hauek. Erlatibismoak (eszeptizismoa) irrazionalismorako joera duela aldarrikatzen du, eta arrazionalismoaren kasuan, bere gizakiaren ikuskera mugatua.

Arraziobitalismoa (1923-1955)

Ortega y Gassetek bizitza definitu zuen aritze hutsa, zeregin hutsa edo jardutea bezala. Hiru definizio aipatu bazituen ere, lehenengo biak baztertu egiten ditu (biologiara murrizteagatik eta arrazoimena ez delako bizitzako tresna nagusia, intuizioa baizik). Bere ustez, ezagutzak izaera arrazionala du, eta arrazoimenarekin bizitza ezagutzen saiatu behar gara (arraziobitalismoa).

Bizitzak bi alderdi dituela aldarrikatzen du: ni-a eta zirkunstantzia.

  • Ni-a: askatasun hutsa, izateko nahia eta bizi proiektua da. Ez du identitaterik eta ez dago gorputzez eta arimez osatuta.
  • Zirkunstantzia: gorputza eta arima hartzen ditu bere gain. “Ni-a” ez den guztia osatzen du. Proiektua burutzerakoan topatzen ditugun erraztasun eta zailtasunen multzoa da. Zirkunstantzia, hala ere, ezin daiteke aukeratu (bizitzen garen garaia, adibidez). Guretzat benetako errealitateak direnak osatzen dute zirkunstantzia.

Bizitza, Ortegaren ustez, ni-aren eta objektu/gauzen arteko elkarrekintza da. Bere ustez, honakoa da lehenbiziko errotiko errealitatea, honetatik sortzen baita errealitate oro.

Deskargatu

PDF Word HTML