Etika eta Justizia: Teoria Filosofiko Nagusiak

Filosofia eta etika2,44 KB

Etika: Oinarrizko Kontzeptuak

  • Etika: Moralari buruzko gogoeta filosofikoa.
  • Intelektualismo morala: Badakigunez zer dagoen ondo, ondo jokatuko dugu; bestela, leloak gara. Arrazoimenean oinarritutako morala da.
  • Emotibismo morala: Sentimenduetan oinarritua. Emotibisten ustez, ekintzak ondo edo txarto dauden sentimenduen arabera bereizten dira.
  • Unibertsalismo morala: Oinarrizko arau moralak.
  • Erlatibismo morala: Balio moral guztiak egoeraren araberakoak dira.

Ongiaren Etika

1. Aristotelesen Eudemonismoa

Gure bizitza on goren baterantz bideratzea da helburua. Zoriontasuna da on gorena; dirua eta besteak bitartekariak baino ez dira. Eudaimonia zoriona da grezieraz. Gizakia logos duen animalia denez, pentsatzeko ahalmena eta arrazionaltasuna landuz lortzen da zoriona. Bizitza praktikoan zoriona lortzeko bertutea (arete) landu behar da: bikaintasuna eta bi muturren arteko erdibidea, ohituratik sortua.

2. Epikuroren Hedonismoa

Plazera (grezieraz hedone) da on gorena. Neurrigabekeriak poztasuna eta sufrimendua ekartzen ditu; beraz, sosegua eta baretasuna bilatu behar dira, minaren eta heriotzaren beldur izateari utziz. Nahi natural eta premiazkoak soilik hartu behar dira, neurriz eta zentzuz jokatuz. Helburua ataraxia (asaldurarik gabeko baretasun-egoera) lortzea da.

3. Utilitarismoa

Ingurukoen zoriontasuna, ongizatea eta minik eza bilatzen ditu. Latinezko utilitas (onura) hitzetik dator. Proposamena: ahalik eta gehienentzat ahalik eta onura handiena lortzea, plazeraren kalkulu bat eginez. Ordezkari nagusiak: Jeremy Bentham eta J.S. Mill.

Justiziaren Etika

Justizia pertsona bakoitzari dagokiona ematea da, nahiz eta ez den erraza zer den bidezko eta zer bidegabea zehaztea. Helburua denok onartu behar ditugun bizikidetza-arauak ezartzea da.

Etika Dialogikoa

Apel eta Habermas-en arabera, modu zintzo eta irekian elkarrizketan aritu behar da, partaide guztiek bat etortzeko ahalegina eginez. Arau bat bidezkoa da denek onartzen dutenean, partaide guztiei iritzia emateko aukera bermatuz, mehatzurik gabe (elkarrizketarako komunitate ideala). Bidezko arauak ezartzeko baliozko modu bakarra elkarrizketako komunitate ideal batean adostasuna lortzea da.

Deskargatu

PDF Word HTML