Descartes eta Arrazoimenaren Paradigmak
Descartesen filosofia: Arima eta Nia
Arimaren esentzia
Arimaren esentzia pentsatzean datza. Gorputzetik guztiz bereizten den substantzia honek ez du behar ez lekurik ez mundurik existitzeko; pentsatzeari utziz gero, existitzeari ere uzten dio.
Ni: Cogito ergo sum
Descartesen filosofia-sistemaren lehen egia da nia, edo gauza pentsatzailea (res cogitans). Zalantzatik eta pentsamendutik sortzen da: “Cogito ergo sum”.
- Pentsatze-ekintzak: Zalantza egitea, nahi izatea, baieztatzea, ezeztatzea, iruditzea eta sentitzea.
- Independentzia: Espiritu bat denez, ez du materiarik (gorputzik) behar existitzeko, beraz, guztiz askea da.
Ziurtasuna eta ebidentzia
Descartesen ziurtasuna ez da silogismo baten ondorio, intuizio bat baizik. Pentsatzen ari naizen unean, pentsatzaile gisa existitzen naizela zuzenean hautematen dut. Zalantza gnoseologikoa oinarri hartuta, sistema filosofiko osoaren lehen ziurtasun subjektiboa bilatzen du.
Arrazoimenaren bi paradigma
Arrazoimen instrumentala
Natura ezagutuz, gure mesederako eraldatzen dugu, lehengaiak agortezinak direlakoan. Legeak natura eta pertsonak ustiatzeko erabiltzen dira, zientziaren bidez makinak eta materialak sortuz.
Arrazoimen komunikatiboa (Habermas eta Adorno)
Arrazoimen instrumentalari aurre egiten dio. Bere ezaugarriak hauek dira:
- Parte-hartzea: Guztiek hartu behar dute parte argumentu ezberdinak plazaratuz.
- Adostasuna: Akordioetara heldu eta horiek bete behar dira.
- Gardentasuna: Informazioa eskuzabaltasunez partekatu behar da paradigma aurrera eramateko.