Agustinen tesia eta gure zoriontasuna
Tesia: Jainkoaren nahia betetzen duenak arima garbia du, eta Jainkoaren jabe izanik zoriontsua da.
Jainkoaren jabetza: fedea eta arrazioa
Agustinen arabera, pertsona bat guztiz zoriontsua izateko ezinbestekoa da Jainkoaren jabe izatea; izan ere, jabetasun horri esker gizakiak egi absolutua topatzeko aukera du eta, beraz, zoriontasuna beregan dezake. Jainkoaren jabe izateko ezinbestekoak dira fedea eta arrazioa. Bi kontzeptu hauen arteko uztarketa aztertzen saiatu zen filosofo honek.
Platonismoarekin alderatuta, teoria honetan gorputzak ere garrantzi handiagoa hartzen du eta gizakiak, oinarrizko ikuspegitik, berdinak direla azpimarratzen da, batik bat Jainkoaren seme-alabak direlako. Beraz, gizakiaren helmuga 'zoriontasun gorena' da; Agustinen arabera hori Jainkoarekin bat egiterakoan lortzen da—hau da, heriotzean.
Bizitzako zoriontasun praktikoa
Gizakiok zoriontasuna helburu nagusitzat dugula sinesten dut; izan ere, zoriontsu izatea bizitzaren oinarrizko xedea da. Zoriontasun faltak noizean behin sortzen digu desatsegina, eta askotan dena alde batera uzteko irudipena sortzen du, eta horrek ondorio larriak izan ditzake gure etorkizunean. Aldiz, zoriontsu gaudenean —hau da, pozik gaudenean— ikuspegiak nabarmen aldatzen du. Adibidez, pozik gaudenean askotan gertatzen diren egoerak hauek izan daitezke:
- Proposatutakoa lortu dugunean
- Osasun ona dugunean
- Familiaren eta lagunen laguntza dugunean
Bizitzarekiko ikuspuntua erabat aldatzen da; bizitzan zehar zoriontasuna bilatzen jarraitzen dugu, ibilbidean aukeratzen ditugun esperientziek eta aukerek poztasunera hurbiltzen gaituzten bitartean, eta ahal denean txarrak gertatzen diren egoerak baztertzen saiatzen gara.
Pertsonen rola gure zoriontasunean
Bestalde, baliteke gure zoriontasuna ez izatea Jainkoagatik bakarrik; pertsona bakoitzak bere bizitzan duen "Jainko propioa" izatea ere proposa dezakegu. Pertsona horiek, une latz eta zailetan, argi izpi berriak erakusten dizkigute, eta batzuetan Jainkoaren irudikapena baino gehiago laguntzen digute eguneroko arazoetan.
Hori dela eta, inguratzen gaituzten pertsonek eta gurekin egunak partekatzen dituztenek merezi dute gure balorazioa. Agian goian Jainkoa dago gure zaintza eta onena eskainiz, baina nik, gaur arte ezagutzen ditudan 'Jainkoen' artean, nire familia-kideak eta lagunak bakarrik ezagutzen ditut; eurek baitira nire zoriontasuna aurkitzen laguntzen didatenak.
Ondorio gisa, Agustinen ikuspegia eta egunerokotasuneko esperientziak elkarren osagarri izan daitezke zoriontasunaren ulermenean: fedea eta arrazioa, bai, baina baita pertsona eta harreman eskergak ere.