Etika eta Garapen Morala: Eszeptizismoa eta Kohlberg
Eszeptizismoa eta Moralaren Justifikazioa
Eszeptizismoak dio ezin dela irizpiderik aurkitu aukera batzuen edo besteen alde egiteko; aukeretako bat ere ez da besteak baino hobea eta ezinezkoa da bereiztea benetan justua dena eta ez-justua dena, ona dena eta txarra dena. Erabakiak hartzera behartuta bagaude ere, inoiz ez dugu haientzat justifikazio arrazionalik aurkituko.
Eszeptikoen argudioei aurre egin dakieke esanez badirela arrazionalki zer den egokia eta zer ez argiki bereizteko balio duten printzipio eta arau moralak. Oro har, moralak gidatzen gaitu gizarte-bizitza justua eta bizitza pertsonal zoriontsua eratzeko.
Minimoen eta Maximoen Etikak
Justiziaren etikak edo minimoen etikak edozein izaki arrazionali eska dakizkiokeen justizia-betebeharrak...