Determinismoa, Askatasuna eta Erantzukizuna Filosofian

Filosofia eta etika3,78 KB

Existentzialismoa eta Izatearen Sorkuntza

1. Izatea eta Esentzia

Jaiotzen garenean existitu bakarrik egiten gara, ez gara ezer. Denborarekin helburuak finkatzen joaten gara eta izate bat sortzen dugu.

9. Sartre eta Existentzialismoa

Sartrek existentzialismoa sinesten zuen. Haren arabera, existentzia esentziaren aurretik doa (ikus 1. puntua).

Askatasuna: Kanpokoa eta Barnekoa

2. Askatasun Motak

Bi askatasun mota daude:

  • Kanpoko askatasuna: Egiteko askatasuna esan genioke, hau da, egin nahi duguna egiteko ahalmena. Kanpo askatasunaren gaia politikoa eta juridikoa da.
  • Barne askatasuna: Nahi izateko ahalmena da, norberari dagozkion kontuetan nork bere erabakiak hartzekoa. Askatasun morala da, bizitza norberaren irizpideen arabera bizitzeko askatasuna.

12. Determinatzea eta Baldintzatzea

Zerbait determinatzea zerbait nolakoa izango den guztiz onartzea da eta osoki pentsakera horretara mugatzea. Baldintzatzea, berriz, bere gain hartzea da, baina guztiz mugatu gabe.

Determinismoa: Kontzeptua eta Adarrak

6. Determinismo Motak

Sei determinismo mota daude:

  • Fisikalista
  • Genetikoa
  • Konduktista
  • Ekonomikoa
  • Teologikoa
  • Etikoa

Determinismoaren Adibideak

4. Determinismo Genetikoa

Geneek erabakitzen dituzte gure gorputzaren egitura, geure izaera psikologikoa eta geure jokaerak.

8. Determinismo Konduktista

Determinismo konduktistaren ustez, geure jokaera heziketak eta ingurumenak erabakitzen dute, eta ez jaiotzez eduki ditzakegun bestelako berezko ezaugarriek.

5. Determinismo Ekonomikoa

Determinismo ekonomikoaren ordezkari garrantzitsuena Marx (1808-1883) da, marxismoaren sortzailea.

7. Determinismo Teologikoa

Luterok dioenez, Jainkoak ala Deabruak erabakitzen dute. Gizakiak ez du erabakitzen noren alde egongo den. Beraiek elkarren artean borroka egiten dute eta nagusitzen denak gidatzen du gizakia.

Indeterminismoa eta Zoria

10. Determinismoa vs. Indeterminismoa

Indeterminismoak dioenez, barne askatasuna dugu; determinismoak, berriz, ez du horretan sinesten.

11. Indeterminismo Motak

Hiru indeterminismo mota daude: fisikoa, teologikoa eta etikoa.

13. Askatasuna eta Zoria

Indeterminismoaren arabera, zehaztu gabe gelditzen den eremua ez da derrigorrez askatasunarentzat, zoriarentzat baizik.

Erantzukizuna eta Errua

14. Askatasuna eta Erantzukizuna

Askatasunaren beste aldea erantzukizuna da. Askatasuna badugu ekintza bat egiteko, ekintza hori egiten duena erantzulea da.

15. Erantzulea Determinismoaren Arabera

Determinismoaren arabera, erantzulea ekintzaren egilea da. Egileak ekintza hori egin du zerbaitek eraginda, baina horrek ez dio eragileari erantzukizunik kentzen.

17. Erru Motak

Erru legala legeek ezartzen dutena da, eta erru morala norberak bere baitan sentitzen duena.

18. Ustekabeko Emaitzak

Ustekabeko emaitzen erantzulea, determinismoaren arabera, egilea da.

Erantzukizunaren Adibidea

16. Futbol Zelaiko Gertaera

Futbolean genbiltzanean, batek baloiari indar handiz jo eta baloia futbol-zelaitik irten da, ondoko kotxe bati kristala apurtuz.

Ohar Gehigarria

3. Donostiara Bideak

Donostiara joateko hainbat aukera dauzkagu: autopistaz edo beste bide berri batetik joan gaitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML