Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura
Materialismo historikoa historiaren interpretazio marxista da. Ikuspegi materialista honen aburuz, ondasun materialek eta produkzio harremanek baldintzatzen dute giza-historia. "La historia es movida por la lucha de clases". Teoria hau garatzeko gizartea, bi egitura kontutan hartuta, aztertzen du, non lehenengoak bigarrena baldintzatzen duen: azpiegitura ekonomikoa eta gainegitura juridiko-politikoa eta ideologikoa.
Azpiegituran ekonomia aurrera ateratzeko baldintzak biltzen dira: alde batetik, indar produktiboak (lan-indarra, podukzio-bideak eta material-prima). Bestetik, produkzio harremanak daude (gizakiek beraien artean edo indar produktiboekin dituztenak), bi motatakoak izan daitezke: kooperazioak (komunistak) eta esplotazioa (kapitalismoa). Azken honetan ematen da alienazio ekonomikoa. Gainegitura azpiegituran oinarrituko da beti, baina hau azaldu behar du, ez desitxuratu.
Kapitalismoan, gainegitura juridiko politikoak produkzioa aratu eta kontrolatzen du, antolaketa politiko eta sistema errepresio batekin. Hemen ematen dira alienazio ideologikoak: erlijiosoa, filosofikoa, kulturala... Kapitalismoan ginegitura ideologikoak azpiegiturako esplotazioak justifikatzen eta mozorratzen ditu. Marxen ustez, gizarte justu batek azpiegitura justo bat behar du eta gainegitura zintzo bat.
Marxen ideiek eragin handia izan zuten bere garaia eta gero arlo politiko eta filosofikoan.
Arlo politikoan Errusiar Iraultza ondoren eta gerra Hotzaren garaian, mundua herrialde kapitalista eta sozialistetan banatuko da. Aipatzekoak dira Lenin, Stalin eta Trotski.
Marxen aurreikuspenaren aurka iraultza sozialista kapitalismo atzeratuenetan burutu zen (Errusia, Txina)
Arlo filosofikoan 3 interpretazio desberdin egon dira: alde batetik, interpretazio humanista (honek, Marxek proposatutako askatasunera zentratzen zen baina honentzat lana ez da gizakiaren arlorik garrantzitsuena. Hemen aipatzekoa da Lucacks). Bestalde, Althusseren interpretazio zientifikoa daukagu (marxismoa errealitatea ulertzeko tresna da). Azkenik, Frankfurt-eko eskolan marxismoaren teoria katolikoa garatuko dute. Marxismoari hainbat alde on eta kritika aterako dizkiote, kritiken artean: giza-harremanak ezin dira ekoizpen-harremanetara mugatu, klaseen arteko borroka errealitatea eta historia azaltzeko sinpleegia da eta hortaz gain, ateismo martxistak ez daukala oinarri antropologikorik uste dute. Baina baditu alde positiboak: kolektibotasunaren aldarrikapena, teoria praxian egiaztatu eta instituzioen alde zapaltzaileaz ohartaraztea (estatua, erlijioa...)